Loading...

Baginen Bagara

erakusketak / arte / emakume / sustapen-bideoak

Baginen Bagara. Emakume artistak: Ikusgarritasun(ez)aren logikak

Bezeroa:
San Telmo Museoa

Erakusketak:
2021 San Telmo Museoa (Donostia / San Sebastián)

Artearen historian emakumezko artistek izan duten presentziari buruzko gogoeta egiten duen erakusketa honen sustapen-bideoak.

Beti izan dira sorkuntzan lan egin duten emakumeak. Aldiz, gutxi izan dira Artearen Historiak aitortu dituenak. XVIII. mendetik, diziplina sortu zenetik, gabezi honen arrazoiak emakumeen ezaugarriei atxiki nahi izan zaizkie, biologiarekin lotuz: sortzeko ahalmena umeak izatean joaten zitzaiela argudiatuta, edo natura emozionalekoak izanda, arrazoiaren bikaintasunera iristeko ezintasuna zutela baieztatuz.
Azken urteotan, ordea, emakume askok egindako lanak ezagutzera eman dira, eta “emakumeen arazotzat” hartzen zena, “Artearen Historiaren arazoa” dela argi geratu da. Beraz, zeintzuk izan dira emakumeak baztertzera eraman duten Artearen Historiaren logikak?

Logika horien barnean museoek eta bilduma publikoek paper esanguratsua betetzen dute. Haiek dira artista batzuen ikusgarritasuna bermatu eta ikerketa bultzatu dezaketenak; aldi berean, haiek dira diskurtso kanonikoak berresteko edo zalantzan jartzeko ahalmena dutenak ere. Mendeetan diskurtso patriarkalaren parte izan ostean, museo asko ari dira egun sistema horretan bete duten rolaren inguruan gogoeta egiten.




Modaren historia bat   Erakusketak Bide luze eta malkarra