es |

eu

| en

ASUN LASARTE

ekoizpen exekutiboa
90eko hamarkadan, hainbat urtez ekoizpen-arloan lan egin ondoren Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Londresera joan nintzen bizitzera. Lau urte egin nituen Londresen eta City University-n Arts Administrationeko urtebeteko graduondoko intentsiboa egiteaz gain, British Film Institute deiturikoan aritu nintzen lanean London Film Festivalerako.

2.000. urtea baino lehen Londrestik itzuli eta hainbat urtez aritu nintzen Donostiako Nazioarteko Zinemaldian. 2001ean Madrilera joan eta Universal Estudiosen aritu nintzen hilean bi zinema-programa ekoizten. Universal Estudiosek programak kanporatzea erabaki zuenean, guri eskaini ziguten eta horrela sortu genuen Morgan Creativos. Geroztik, ia hamarkada batez aritu ginen telebistako edukiak ekoizten Universal, Digital+, Cuatro, ETB eta beste hainbat ekoiztetxerentzat. Horrez gain, ekoizpen propioko dokumentalak egin genituen, nazioarteko festibaletara joan zirenak edo atzerriko telebistei saldu genizkienak.

Nire lehen alabaren (goiko marrazkiaren egilea) haurdunaldiak Donostiara ekarri ninduen bueltan, 2003an. Morgan Creativos-en beste erdia (behekoa) liluratuta utzi zuten bai hiriak eta bai herritarrek, eta aurki erabaki genuen bertan geratzea. Hiriko eta inguruko probintzietako kultura-munduarekin etengabe lan egiteko zortea izan dugu. 2010etik aurrera, estimulu berrien bila, museo, galeria eta interpretazio-zentroetarako lanean zentratzea erabaki genuen, eta ni unibertsitatera itzuli nintzen Artearen Historia ikastera. Gaztaroan munduan barrena egindako ibiliei esker, baditut diploma batzuk hizkuntzetan (euskarazko EGAz gain), hain zuzen ere, ingelesekoa eta alemanekoa, eta frantsesa ere lardaskatzen dut.



CARLOS RODRÍGUEZ

sorkuntza-zuzendaria
1994 eta 2001 urte artean, errealizazio lanetan dihardu Canal+ España katean eta bertan hainbat saio eta dokumentaletan parte hartzen du, hala nola: ‘Huston & Joyce‘, ‘Orson Welles en el país de Don Quijote‘, ‘Hitchcock: la ficción sin límites‘, ‘Huellas de un espíritu‘ eta ‘Coppola: un hombre y sus sueños‘. Lan hauetan, hainbat kazetari eta idazlerekin elkarlanean aritu zen: Carlos F. Heredero, Tony Partearroyo, Esteve Riambau edo Guillermo Cabrera Infante horien artean.

2001n, Morgan Creativos ekoizpen-etxea sortzen du Asun Lasarterekin batera. Bertan, ekitaldi kulturaletarako ikus-entzunezko sorkuntzan espezializatu da, sormen-zuzendaritzan hain zuzen ere. Bere lanen artean, museoetarako eginiko ekoizpenak daude (San Telmo Museoa, Untzi Museoa edo Bibat Museoa), Donostia Europako Kultur Hiriburu izateko hautagaitzaren inguruan eginiko promozio kanpainak, Juan Alcorta Upeltegirako kanpaina, edo, Donostiako Zinemaldian egin ohi diren Galetarako ikus-entzunezkoen diseinuak.

Dokumentalak ere zuzendu ditu eta horien artean daude: ‘La Zona (The Unnamed Zone)‘; ‘Edward Hopper, el pintor del silencio‘; ‘Berliozen Bidaia‘; ‘Loturak‘. Film laburrak: Kirmen Uribek idatzitako ‘Berriro Igo Nauzu‘. Telebistarako serie dokumentalak: ‘Zinemaldiaren historia‘ Diego Galanekin batera. Eta Berliozen ‘Symphonie Fantastique‘ lanean oinarritutako ‘Sinfonia bat iruditan‘ filma (zuzenean jotzen ari den orkestra batekin sinkronizatzen den ikus-entzunezko hau, Sidney, Madril, Tenerife, A Coruña edo Donostiako auditorioetan egon da).

Tabakalera Zentrorako eginiko bere azken lanetako bat, 2010 Cannes Corporate & Media Awards batekin saritua izan da.

© morgancrea, 2001-2019