Kargatzen...

Jakintzen bidegurutzean

Erakusketa / zientzia / artea / Ikus-entzunezkoak

Jakintzen bidegurutzean

Lau artistaren eta lau ikerketa zientifikoren arteko lankidetza-prozesua zeharkatzen duen ikus-entzunezko ekoizpena, 'Máquinas de ingenio. Tabakalerako Jakintzen bidegurutzean. Robotikari, neurozientziari, nutrizioari edo ingeniaritza energetikoari buruzko ikerketek artearen hizkuntzarekin hitz egiten dute, eta, horren ondorioz, kultura teknozientifiko garaikideari, haren potentziei eta erronkei buruz hausnartzen duten hainbat lan edo prototipo sortzen dira.
Erakusketaren komisarioa María Ptqk izan da, eta honako artista hauek hartu dute parte: Laura MM, Marina Otero, Claudia Paredes, Amaia Vicente eta Elsa Yranzo, Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL), Basque Culinary Center (BCC Innovation) gastronomia-zentro teknologikoa, Donostia International Physics Center (DIPC) eta Tekniker.
Proiektua CIRCE (Creative Impact Research Center Europe) programaren barruan garatu da. Programa hori Alemaniako Errepublika Federaleko Kultura eta Hedabideen Ministerioak (BKM) sortu zuen, kulturaren eta sormenaren sektorearen eginkizun ekonomikoa indartzeko. Tabakalerak bat egiten du Europako beste ikerketa-zentro batzuekin programa hori integratzeko, eta ACTS (Artea/Zientzia/Teknologia/Gizartea) lan-ildoarekin jarraitzen du, 2020an hasitakoa.

Bideo gehiago


 Auschwitz  Erakusketak Modaren historia bat