es |

eu

| en

IKIMILIKILIKLIK

JA ARTZEren UNIBERTSOA

ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa JA Artzek 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik. Baina JA Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Azken horiek, bere idatzizko proposamenak eszenatokira daramatzatenak, bere garaian abangoardiakoak izan ziren eta, aldi berean, uneko baldintza soziopolitikoak medio, oso popularrak izan ziren. Horien artean azpimarratzekoa da ikimilikiliklik bidekidekaria, musika, poesia eta irudia uztartzen zituen ikuskizun multimedia 70eko hamarkadan testuinguru kulturala astindu zuena.

ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza da, ikusleak irudi-, musika- eta soinu-mundu batean murgilduta haren obra ezagutzeko sortutakoa, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuarekin.

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa lanak aipatutako Ikimilikiliklik bidekidekaria hartatik hartu du izena. Denboran zehar, euskal kultur herrikoietik edan eta mugak gaindituz, izaera unibertsala izatera iristen den JA Artzeren obra poetikoan zehar bidaia poetikoa da.

Zuzendari: Alberto Lizarralde - Carlos Rodríguez
Jatorrizko proiektua: Alberto Lizarralde
Antolatzaile: San Telmo Museoa - EHU-UPV Mikel Laboa Katedra
Ekoizpena: Morgancrea
Babesle: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua - Euskal Kultur Erakundea - Kutxa Fundazioa - Otxoa de Barandika Fundazioa - Usurbilgo Udala - Ville de Biarritz-Médiathèque

ERAKUSKETA

San Telmo Museoan (Donostia) eta Biarritzeko Médiathèquen aurkeztuko da, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko kultur harremanak sendotzeko helburuarekin.

SAN TELMO MUSEOA (Donostia)
Azaroaren 27tik 2016ko otsailaren 14ra

MÉDIATHÈQUE (Biarritz)
2016ko martxoaren 5etik 2016ko apirilaren 2ra

POTXOENEA KE (Usurbil)
Ekainaren 3tik 2016ko uztailaren 3ra

TOOLBOX ART GALLERY (Washington DC, USA)
Smithsonian Folklife Festival
2016ko uztaila 1-3

GANDIAGA TOPAGUNEA (Arantzazu)
Azaroa - abendua, 2016

LABORATORIUM MUSEOA (Bergara)
Abendua 2016 - urtarrila 2017

BASTERO KULTURGUNEA (Andoain)
Urtarrila - otsaila, 2017

BARRENA KULTUR ETXEA (Ordizia)
Otsaila - martxoa 2017

AZKUNA ZENTROA - BASQUE FEST 2017 (Bilbo)
Apirila 2017

MONTEHERMOSO KE (Gasteiz)
Maiatza - uztaila, 2017

OIASSO MUSEOA (Irun)
Iraila - azaroa, 2017

ARANBURU JAUREGIA (Tolosa)
Abendua - Otsaila 2018

OTEIZA MUSEOA (Alzuza, Nafarroa)
Otsaila - Martxoa 2018

EiTBren Egoitza (Bilbo)
Ekaina - Abuztua 2018
MICROSITE:
www.ikimilikiliklik.net

IKIMILIKILIKLIK, JA Artzeren unibertsoa IKIMILIKILIKLIK, JA Artzeren unibertsoa IKIMILIKILIKLIK, JA Artzeren unibertsoa IKIMILIKILIKLIK, JA Artzeren unibertsoa IKIMILIKILIKLIK, JA Artzeren unibertsoa IKIMILIKILIKLIK, JA Artzeren unibertsoa IKIMILIKILIKLIK, JA Artzeren unibertsoa IKIMILIKILIKLIK, JA Artzeren unibertsoa IKIMILIKILIKLIK, JA Artzeren unibertsoa

© morgancrea, 2001-2018