Kargatzen...

Comète, ihesbide sarea

Erakusketak / historia / expografia / audiobisuala / interactiboa

Comète, ihesbide sarea

Comète (1941-1944) sare zibil klandestinoa izan zen II. Mundu Gerran. Naziek okupatutako Europan eraisten zituzten hegazkinlari aliatuei babesa ematen zien, eta Euskal Herrian eta Pirinioetan barrena Frantzia eta Espainia arteko muga zeharkatu ondoren Gibraltarrerantz eramaten zituzten. Comète sareak gutxi gorabehera 800 iheslari hartu edo aberriratu zituela uste da, eta 3.000 zibil baino gehiagoren laguntza izan zuen.

COMÈTE, IHESBIDE SAREA erakusketak lehen pertsonan kontatzen ditu balentria hori egin zuten protagonisten bizipenak, batik bat adin nagusira ozta-ozta iristen ziren eta Gestapo estutasunean jartzea lortu zuten emakumeenak. Motibazioek, arriskuek, beldurrak, ziurgabetasunak... gizarte zibilak gatazka-egoeretan izan zuen egitekoari buruz hausnartzeko aukera ematen digute.



 ikimilikiliklik  Erakusketak Nazien presentzia Bidasoan