Kargatzen...

San Telmo Museoa

Museoak / ondarea / Ikus-entzunezkoak

San Telmo Museoa

Bezeroak:
San Telmo Museoa

Proiektuak:
2022 Indésirables
2022 Oteiza-Chillida
2021 Baginen bagara
2018 Euskal Artzaintza: atzo eta gaur
2017 Hileta-errituak Euskal Herrian
2014 sustapen-bideoa
2011 Berriro igo nauzu
2011 Erronkak (bideo-instalazioa)
2011 Erakusketa iraunkorra (Ikus-entzunezkoak)

Erakusketa iraunkorra
San Telmo Museoko erakusketa iraunkorrerako ikus-entzunezko guztien ekoizpena.
Dokumentalak, bideo-sormen piezak, promoak, making of eta museoaren audiogida orokorra. Guztira 35 ekoizpen. Donostia, 2011.

Erronkak
Donostiako Euskal Gizartearen eta Herritartasunaren San Telmo Museoko elizan egindako bideo-instalazio iraunkorra. Eraikuntzaren historiaren kontaketa eta etorkizuneko gizartearen erronkei buruzko hausnarketa egiten da, 9 pantailaz osatutako bideo-instalazioan.
Malandain Ballet Biarritz taldearen laguntzarekin eta Isabel Herguera, Izebene Oñederra, Tamara García, Gustavo Díaz, José Belmonte eta Koldo Almandozen lankidetzarekin egina..

Berriro igo nauzu
Garai bateko film laburra, fikzioaren eta dokumentalaren artekoa, euskal baserriak azken 150 urteetan izan duen bilakaera erakusten duena, Kirmen Uriberen jatorrizko testu batetik abiatuta.
Leioako (Bizkaia), Mendi Film Festival (Bilbo), Mostremp, Muestra de Cine Rural (Lleida), Internationales Bergfilm Festival Tegernsee (Alemania) eta Gran Paradiso International Nature Film Festival (Italia) jaialdietan saritu dute.

Hileta-errituak
Zenbat aldatu dira Euskal Herriko hileta errituak Historiaurretik gaur egun arte?
Bideo honek kontatzen du, batetik, nola garai megalitikotik lurperatzeak lekuz eta formaz aldatzen joan diren, eta, bestetik, hilarrien eta argizaiolen zentzua euskal kulturan.

Euskal Artzaintza: atzo eta gaur
Gaur egun artzaintzan aritzen diren pertsonen bizimodua erakusten duen dokumentala: transhumantzia, gazta egitea, ile-moztea... bai eta euren lana egiteko erabiltzen dituzten tresnak ere, San Telmo Museoak bere bilduman gordetzen dituenekin erlazionatuz.

Aldi baterako erakusketak
Museoko aldi baterako erakusketen komisarioarekin elkarrizketak egin eta editatzea. Piezak erakusketaren sarreran aurkezten dira, bisitarien irisgarritasuna hobetzeko eta erakusketaren kontzeptuari eta abiarazteari buruzko xehetasunak ezagutarazteko.

Bideo gehiago


 Chillida Leku  Museoak Casa Natal Cervantes