Kargatzen...

Visiones cuánticas

Artea / zientzia / bitartekotza / Ikus-entzunezkoak

Visiones cuánticas

Bezeroa:
CICC Tabakalera

Erakusketak:
2025 Tabakalera (Donostia)
2025 Hibridalab (Gasteiz)
2025 Azkuna Zentroa (Bilbo)
2025 Laboratorium (Bergara)

Tabakalerako (Donostia) 'Ikuspegi Kuantikoak' erakusketarekin batera doan bitartekotza-arloaren kontzeptualizazio espaziala eta ikus-entzunezko ekoizpena, DIPCko (Donostia International Physics Center) komunikazio-taldearen aholkularitza zientifikoarekin egina.
Mónica Bellok komisariatutako erakusketaren helburua Kuantikaren dimentsio poetiko eta filosofikoak publiko orokorrari hurbiltzea da, instalazio artistikoen, azterketa-kasuen eta bitartekaritza-espazio baten bidez. Erakusketan Adriana Knouf, Jaione Camborda, Joan Heemskerk, Semiconductor, Nicole L 'Huillier, Libby Heaney, Yunchul Kim, Alice Bucknell, Abelardo Gil Fournier, Yuri Pattinson eta Marina Rosenfeld artistek hartu dute parte.

Bitartekotza-espazioa, Morgancreak sortua, Moduz kolektiboak garatua eta Tabakalerak ekoitzia, atomo batean inspiratua dago, erdiguneko ukipen-pantaila batekin eta zirkuluerdi bat osatzen duten 6 pantaila bertikalekin, kuantikaren unibertsoa hainbat ikuspegitatik hurbiltzen dutenak: sarrera orokor bat, kuantikaren propietateak, aplikazioak eta historia, kulturan eta artean izandako eragina, eta, amaitzeko, IBMk 2025ean Donostian instalatuko duen etorkizuneko ordenagailu kuantikoaren aurkezpena.

José Luis Crespo (Quantum Fracture), Sonia Fernández-Vidal, Juan Ignacio Cirac (Max Planck Institute), Aran Garcia-Lekue (Ikerbasque) eta Javier Aizpurua (BasQ) zientzialariek batera idatzi eta aurkeztu dituzte ikus-entzunezkoak. Ikus-entzunezkoen diseinuak Moduz erakusketak erakusketarako sortutako kontzeptuari jarraitzen dio, eta animazioetarako Noelia Lozano diseinatzailea izan dugu.


Visiones cuánticas
Visiones cuánticas
Visiones cuánticas
Visiones cuánticas
Visiones cuánticas
Visiones cuánticas
Visiones cuánticas
Visiones cuánticas
Visiones cuánticas
Visiones cuánticas
Visiones cuánticas
Visiones cuánticas

 #VictoriaEugenia  Erakusketak Auschwitz