Euskadiko Orkestra | Aita Donostia - promo

Euskadiko Orkestrak 26/27 Denboraldiko bigarren programa sinfonikoa aurkezten du, Aita Donostiaren 'La vie profonde de Saint François d’Assise' obra protagonista duena. Tradizioa eta garaiko musika-abangoardiako hizkuntzak uztartzeko gai izan zen konpositorearen ikuspegi eszenikoa berraurkitzea ere ahalbidetuko du berreskuratze honek. BBVA Fundazioaren babes esklusiboa duen musika-proiektu berri hau mugarri bat da euskal musika-ondarearen aintzatespenean, eta eragile ugari inplikatu ditu. Kontzertuak azaroaren 6tik 10era bitartean izan ziren Donostia, Bilbo eta Gasteizen.