Chillida Leku | Colección Telefónica-inauguración

·Eduardo Chillidaren 100 urte Telefonica Bildumarekin· erakusketaren inaugurazioa Chillida Leku Museoan, Felipe VI .a erregea bertan zela.
Erakusketa hau Eduardo Chillidaren Mendeurrenaren oroitzapenaren mugarri nagusietako bat da, eta Telefónica telekomunikazio eta soluzio digitalen konpainiaren ondarearen parte diren eskultorearen pieza sorta bat biltzen du. Konpainia horrek bildumazaletasun korporatiboaren arloan aitzindari izan zen 80ko hamarkadan, eta 2024an bere sorreraren lehen mendeurrena ere ospatzen du.