00:10 Arte erakusketetara bakarrik joatea gustatzen zait…
00:13 ez dakit oso motela naizen, taldean joaten naizenean azkena geratzen naizelako,
00:22 baina txikitatik gertatzen zait.
00:24 Gogoan daukat gela osoarekin museoetara joan eta,
00:27 bat-batean, bakarrik nengoela!
00:30 Baina nola joan daitezke hain azkar?
00:33 Niretzat denboraren nozioa galtzeko une bat da.
00:43 Oso normala da lehen filma egiten duzunean
00:47 mundu guztiak etengabe zu zalantzan jartzea uneoro.
00:49 Horrekin denbora asko behar duzulako,
00:53 inoiz ez zaudelako gustura; hau da, horrelako gauzak.
00:58 Horrela, nik ikasi nuen prozesu motelekoa naizela,
01:02 kontatzen dudan horrekin modu oso intimoan konektatzeko beharra dudala.
01:06 Bestela, niretzat ez baitu zentzurik zinea egiteak.
01:09 Eta horrek denbora esan nahi du.
01:14 Ekoizpen prozesuak konbentzionalki diren bezala onartu behar ez izatea,
01:21 eta “gauzak horrela egiten dira”,
01:23 “hori sei astetan egiten da, hori hamabi astetan, hura hiru egunetan”.
01:26 Eta noski, nik diot: ”Zergatik?”.
01:28 Argi dago hiru egunetan egin daitekeela,
01:30 dena egin daiteke hiru egunetan,
01:31 baina gero ez da ondo ateratzen.
01:33 Beraz, nire ustez, produkzioa nire lan egiteko moduari egokitzea
01:41 nire lorpen handiena izan da.
01:56 Pentsatu nuen zinema eskola batera joatea batxilergoa 18 urterekin amaitu nuenean,
02:01 baina ezin nuen ordaindu.
02:03 Baina, orain, perspektibarekin, askotan pentsatzen dut: “hori bai zortea”,
02:07 18 urterekin zinema praktikoko eskola batean sartzen bazara;
02:13 eta askok egin dute hala, eta primeran doakie,
02:16 baina nik ez nekien nor nintzen ere 18 urterekin.
02:18 Niri oso garrantzitsua iruditzen zait unibertsitatetik igaro izana,
02:23 irakurtzen eta idazten ikastea,
02:26 eta zure lagunekin harremanak izatea, elkarrizketak…
02:31 Hori guztia funtsezkoa iruditzen zait, hazten laguntzen dizulako.
02:43 Nire ustez, bakoitzak kontatu nahi duena aurkitu behar du, nolabait.
02:49 Eta badakit hori gertatu zitzaidala Londresen.
02:51 Bat-batean, eskola batean nengoen, mundu osoko jendearekin,
02:55 eta, noski, gogoeta eginarazten dizu horrek:
02:59 “Zer alde dago ni eta pertsona horien artean?
03:05 Eta denok gauza bera egin nahi dugu”.
03:08 Orduan konturatzen zara zein den zure DNA eta zerk definitzen zaituen.
03:13 Orduan askotan esaten ziguten:
03:15 “Has zaitezte benetan dakizuenaz hitz egiten, errazagoa baita”,
03:20 eta nik oso serio hartu nuen.
03:24 Eta hor ohartu nintzen benetan familiak eta horri buruz hitz egiteak
03:29 niretzat duen garrantziaz.
03:34 -Denbora damagu oso gauza erraza den zerbait egiteko aukeraz hitz egiten,
03:37 areto honetan egitea gustatzen zaiguna;
03:39 hain zuzen, zinemagileak gonbidatzea
03:41 zinema egiteko lanari buruz hitz egin dezaten.
03:44 -Nire interesa pizten da eta hunkitzen nau
03:47 bizitzara hurbiltzen ari den zerbait ikusten dudanean.
03:52 Hori sentitzen dut filmetan zerbait ikusten dudanean,
03:55 ezer ez bada ere, distira bat, zerbait txikia, baina benetakoa.
04:01 Eta hori ez da idazten,
04:03 hori filmaketan gertatzen da edo ez da gertatzen.
04:06 Beraz, niretzat oso garrantzitsua da filmaketetan zerbait sortzea,
04:12 atmosfera bat, hori gertarazi dezakeen eszenatoki bat.
04:20 Ni izugarri kontrolatzailea naiz,
04:23 dena kontrolatzea gustatzen zait,
04:25 baina nire burua kontrola galtzen dudan egoeretan jartzen saiatzen naiz;
04:31 izan ere, zinematik gustatzen zaidana da kontroletik kanpo dagoen zerbait dagoela sentitzea.
04:41 Carla aretoko ezagun bat da.
04:44 Hemen bere lanak jarri izan ditugu,
04:48 eta lan-prozesuak aurkezten ere egon da,
04:50 baita ‘Estiu 1993’ film handia nola eraiki zuen azaltzen ere.
04:58 (Tabakalera) Errespetatua sentitzen zaren leku bat da,
05:01 non sentitzen duzun zure alde daudela,
05:03 zurekiko konfiantza dutela;
05:04 egiten ari zarenak merezi duela
05:06 eta gizartean benetan eragina duela uste duen jendea duzu inguruan.
05:10 Zoritxarrez, mundu guztiak ez du hori pentsatzen.
05:12 Eta hori gabe, oso galduta gaude.
05:18 Kultura mailan, Bartzelona bezalako hiri bat,
05:22 Kultura Garaikideko Zentroarekin (CCCB) edo,
05:23 hauxe bera, Tabakalerarekin,
05:24 edo Madril, bertan dauden zentro guztiekin,
05:26 horiek dira niretzat gauzak topatzeko eta kulturalki aurkitu ahal izateko iturri,
05:36 dela filmak, artea edo dena delakoa.
05:40 Eta oso garrantzitsua iruditzen zait,
05:42 hori gabe hiriak ez liratekeelako direna izango.