00:09 Ni beti nago pixka bat lekuz kanpo.
00:14 Nire ustez, funtsean, beti bilatzen dut lekuz kanpo egoteko modua,
00:17 ikasten ari dena izateko, eta ez irakasten ari dena.
00:26 Ez dut inoiz neure burua ikusten bere lekuan dagoen
00:31 eta besteei harrera egiten dien irakaslearen paperean.
00:33 Sentitzen dut ni noala gainerakoen atzetik,
00:36 zer egiten duten ondo dakiten horien atzetik.
00:39 Eta horrek mantentzen nau pixka bat bizirik unibertsitatean,
00:44 indarkeria oso anestesiagarriak bizitzen ari diren une honetan…
00:50 Dena dago hain kodifikatua, hain tasatua;
00:55 dena doa pisura: inpaktua, rankinga, curriculuma, kontratu prekarioak.
01:00 Unibertsitatean, une honetan, ekoizpen gehiago dago, baina askoz ere pentsamendu gutxiago,
01:05 ez soilik filosofikoa, baizik eta zentzu guztietan.
01:08 Hortaz, nire irudia kontrabandistarena da pixka bat sistema akademikoan,
01:15 eta beti ibiltzen naiz deserosotasunaren bila, ez alfertzeko.
01:24 Pentsalariaren irudi oso indibidualista, maskulinoa eta indibidualista dugu;
01:33 askotan, adibidez, Rodinen pentsalariaren eskulturan irudikatzen dena, ezta?
01:39 Filosofiaren historia ere, adibidez, izen propioen bidez bakarrik transmititu dugu:
01:45 Platon, Aristoteles, etab…
01:47 Baina haietako gizon eta emakume bakoitzak –emakume asko ere badirelako–,
01:51 testuinguru batzuk bizi ditu, baldintza material batzuk, eta kolektiboak diren ahots,
01:57 arazo eta gai batzuetan parte hartzen du.
02:00 Eta niri interesatzen zaidana fokutik kanpo geratzen den hori da.
02:09 Nire kezka gauzak ikusteko modua itxitzat emateko dugun erraztasun hori da,
02:15 eta hori egunerokotasunean, hedabideetan eta kulturan gertatzen da:
02:18 kodea azkar gailentzen da, klixeak oso erraz funtzionatzen du
02:22 eta agerikoak diren gauzak gailendu egiten dira. Horrek beldurtu egiten nau.
02:32 Zer egin dezakegu munduaz dugun ikuspegia, gauzekin dugun harremana ez ixteko,
02:38 ez kodifikatzeko eta ez paketatzeko?
02:44 Hezkuntzak dauka adimenak irekita mantentzeko ardura handiena.
02:51 Nire ustez, pentsatzeko nahiaren eta beharraren garra piztea da kultura
02:57 eta hezkuntza, erakundeen benetako erantzukizuna.
03:03 Eta ez produktu itxiak eskaintzea pentsamenduaren errotulupean, baizik
03:08 eta nola pentsatu ez dakigun gure garaiko arazo horiek elkarrekin pentsatzeko beharra piztea.
03:17 Diziplina arteko proiektu asko daude. Izan ere,
03:21 gaur egun ia denak hala dira, ia kulturaren munduko baldintza bihurtu baita filosofo bat zinemagile,
03:28 aktore eta diseinatzaile batekin elkartzea.
03:32 Baina hori gauzak nahastea da, osagaiak elkartzea,
03:35 eta batzuetan oso ondo dauden gauzak ateratzen dira,
03:38 baina nahasketatik abiatzea da, eta ez beharretik.
03:44 Nik uste dut Espai en Blanc-en beti abiatu garela beharretik, eta ez nahasteko borondatetik.
03:49 Diseinatzaile grafiko bat sartu dugunean,
03:52 edo ‘El taxista ful’ film luzea egin genuenean,
03:55 beste kolektibo batzuekin aritu ginen lanean, mundu okuparekin,
04:01 eta guk ere parte hartu genuen hiriko mugimendu horretan.
04:03 Hori guztia ez zen izan mundu horiek hibridatzeko eta kultura-produktu interesgarri bat egiteko:
04:09 mundu horietan bizi ginelako izan zen,
04:12 eta lanari, diruari eta zinemaren bidez gertatu zen istorio bat kontatzeko
04:17 aukerari buruzko kontu batzuk zeudelako.
04:19 Eta horrek asko ikastea ekarri dit:
04:25 ekoizpenaren tranpan ez erortzea beharra sentitu aurretik.
04:36 Tabakalera bezalako zentro bat harrera-gu ne ere izan daiteke.
04:41 Atentzioa eman zidan, bertan egon naizen uneetan, egoteko leku on bat zirudielako.
04:48 Egon aditza askoz gehiago landu beharko genuke gure ingurune eta hirietan,
04:54 leku asko baitaude gauzak egitera joateko: kultura kontsumitzera,
04:58 kontzertuak ikustera, liburu bat maileguan hartzera, ez dakit nor entzutera…
05:03 Baina egoteko oso leku gutxi ditugu, baita kalean ere, oso pribatizatuta baitago.
05:11 Orduan, kultura-guneek egoteko lekuak izan behar dute,
05:15 eta horrek, kultura-erakundearentzat, entzuteko aukera izan behar du,
05:23 Gure gizartean asko hitz egiten da eta oso gutxi entzuten da,
05:28 eta erakundeek beti dute presa emateko, eta ez jasotzeko, entzuteko eta hartzeko.
05:40 Kultura hitzari berriz ere funtsezko zentzu hori eman behar diogu.
05:45 Kultura bizitzeko moduak lantzea da,
05:48 munduan egoteko moduak –partekatu daitezkeenak– lantzea,
05:51 eta uste dut hori dela gaur egun gehien kostatzen dena.
05:54 Adierazpen kultural ugari ditugu,
05:57 kalekoenetik hasi eta sofistikatueneraino,
06:01 esperimentalenetik hasi eta komertzialeneraino; hori guztia hor dago.
06:06 Erakusmahai handi bat dugu, baina ez dugu benetako elkarrizketarik klase sozialen artean,
06:13 talde kulturalen artean, munduen artean.
06:17 Nire ustez, kulturak burbuilaz osatutako mundu bat izateko joera du,
06:20 gizarte-esparru guztietan gertatzen ari den bezala…
06:23 Eta, niretzat, hurrengo urratsa da benetan serio hartzea munduen arteko benetako elkarrizketa,
06:33 eztanda sozialeko eszenatoki batean gaudelako;
06:38 nork bere burua salbatzen du zentzu ekonomikoan,
06:41 baina baita zentzu kulturalean ere, bakoitza berera. Eta horrek kezkatzen nau.
06:48 Kultura asko ikusten dut beldurragatik bere burbuilan sartzen,
06:54 edo autokoplazentzian ixten, beste aukera oso zaila delako.
06:58 Hori kultura izango da, baldin eta munduen arteko elkarrizketa
07:04 emankorra bezain deserosoa, zaila bezain eraldatzailea bada.
07:11 Zaila izan dadila, nahiz eta hitzik gabe utzi.
07:13 Baina hor egon behar da,
07:15 eta uste dut hori dela une honetan egin dezakegun gauza interesgarri bakarra.