00:34 Nik ez dut nahi artean edo film batean dena kontatu diezadatela,
00:38 dena erakutsi diezadatela.
00:40 Nik parte hartu nahi dut,
00:42 hau da, ez dut nahi zuk niri erakustea, ikusteko gogoa eragitea baizik.
00:54 Erakusketa edo museo batean zaudela,
00:56 bat-batean, pertsona bat ikusten duzu koadro baten aurrean.
00:59 Negarrez dagoela dirudi.
01:01 Nork daki zergatik?
01:04 Edo eskultura baten aurrean; pertsona bat hor geratzen da.
01:07 Eta zuk museo osoari buelta eman diozunean eta itzultzen zarenean,
01:09 hor jarraitzen du, eserita.
01:11 Zergatik?
01:13 Zerbait gertatu da, zerbait komunikatu da.
01:17 Eta hori ederra da.
01:22 Artean, xehetasunik txikienera eta zehatzenera joaten bazara,
01:26 tokikoa, eskualdekoa, espezifikoa…
01:32 Sortzen ari zaren horrek aplikazio unibertsala izate dadin modurik onena da.
01:40 Hala da, artearen legea da, ezta? Hori uste dut.
01:45 Bada, asko nabaritu nuen hori film hau egitean (Falling).
01:49 Oso gauza zehatza da, baina, bat-batean,
01:52 lehendik ezagutzen ez nituen beste batzuk
01:55 oso modu intimoan lotzen ziren istorio pertsonal batekin.
02:02 Eta horregatik erantzuten dut gauza bera beti norbaitek esaten badit:
02:06 “Zuzendu duzun film hau oso pertsonala da”.
02:10 Beno, bai, baina egiten dudan edozein film,
02:13 gidoia beste pertsona batena izan arren
02:15 eta munduaren zati horri edo kultura horri buruz irakurri aurretik ezer jakin ez arren,
02:22 proiektu pertsonala dela uste dut,
02:24 pentsatu gabe pertsonaiak ikusten ditudalako
02:29 eta istorioa nire ikuspuntutik kontatzen dudalako,
02:34 nire bizitzan ikusi dudan guztia oinarri hartuta.
02:37 Hori da artea.
02:38 Komunikazioa da,
02:41 eta beti da pertsonala.
02:49 Artea nire ustez…
02:52 eta ez du axola zinema egitea, zuzentzea, antzeztea edo musika egitea den,
02:58 edozerk, denak nahi batekin du zerikusia,
03:02 agian, batzuetan, gertatzen ari dena, nik ikusten dudana
03:06 edo sentitzen dudana komunikatzeko beharrarekin,
03:11 eta pixka bat desberdina da besteek sentitzen dutenarekiko.
03:14 Baina hori adieraztean, agian, puntu komunen bat aurkitzen dugu.
03:18 Hori da komunikatzea, besterik gabe.
03:23 Eskerrik asko gaur aretoan daudenei eta zinemara joaten jarraitzen duen jendeari,
03:29 bertaratuta aukera ematen baitute batzuetan markatzen gaituzten
03:39 eta batzen gaituzten istorioak partekatzen jarraitzeko.
03:46 Badakit film bat zuzentzean, adibidez,
03:50 ikusi dudan guztia eta baliagarria iruditu zaidan guztia hor dagoela.
03:59 Errazena eraldatzailea izan daiteke.
04:03 Argazki bat ikus dezakezu, edo film bateko eszena bat,
04:08 eta, bat-batean, badirudi ate bat irekitzen dela,
04:14 eta norbaiti deitzeko beharra duzu zerbaitengatik barkamena eskatzeko,
04:21 edo, besterik gabe, denbora luzean hitz egin ez duzun norbaitekin harremana izateko.
04:32 Zuzendu dudan filmean ere oroitzapenekin eta memoriarekin jolas bat dago.
04:40 Oso subjektiboa iruditzen zait, oso interesgarria:
04:43 ez dut uste gure oroimena edo oroitzapenak oso fidagarriak direnik,
04:51 baina merezi du aztertzea.
04:54 Zergatik pentsatzen dut nik duela 20 urte biok parte hartu genuen
05:00 ekitaldi bati buruz hormak urdinak zirela?
05:04 Zuk zuriak zirela diozu,
05:06 eta gainera zu ez zeundela esango nuke.
05:08 Eta gaua zen, ez eguna.
05:09 Hau da, hori gertatzen da.
05:11 “Ziur zaude?”, “Bai, ziur nago”.
05:13 Agian inork ez du arrazoirik, eta berdin dio,
05:17 baina horri buruz zerbait indartsua sentitzen dugu.
05:24 Nik uste dut ia dena beste modu batera tindatzen dugula,
05:28 ez da inoiz zehazki gertatu zena.
05:32 Hori ez da oso lasaigarria;
05:35 izan ere, oraina eta etorkizuna nahaspila baldin badira
05:37 eta ziur egotea ezinezkoa bada, iragana ere bai…
05:41 Zertan ari gara?
05:43 Beno, hortik sortzen da, niretzat behintzat,
05:47 artistikoki komunikatzeko beharra
05:49 edo besteek zer egiten duten,
05:52 besteek zer kontatzen duten ikustera joateko beharra,
05:54 zeren nirea konplexua baita eta besteek zer egiten duten ikustean,
05:58 beno… are konplexuagoa da.
06:01 Orain hobeto sentitzen naiz!
06:03 “Baina zer da hori? Zergatik egin du hori?”
06:05 Beno, berdin dio, galderak egiten ari zara,
06:08 eta horrelako leku batean sartzean,
06:10 suposatzen dut horrelako gauzak gerta daitezkeela.
06:14 Eta leku horiek oso baliotsuak dira horretarako,
06:17 artea elitista edo gutxi batzuentzat ez izatea;
06:22 gizartearen, hiriaren, egunerokotasunaren zati bat izatea.
06:29 Hori iruditzen zait ona horrelako lekuetan,
06:34 eta nahiago nuke hiri guztietan baleude.