00:08 Exoeskeletoaren esperientziatik sortu da ideia, terapia baten barruan.
00:12 Nik esklerosi anizkoitza dut
00:14 eta terapien barruan exoeskeleto bat erabiltzeko aukera eskaini zidaten.
00:20 Eta erabili nuen lehen aldian, irudimenean eztanda bat bezala izan zen.
00:26 Mila gauza pasatzen zaizkizu burutik
00:29 esaterako, superwoman bat nintzela.
00:31 Izan ere, soinu horiekin, Robocop bat nintzen.
00:36 Eta ideia horretatik beste ideia batzuk sortzen hasi ziren,
00:40 besteak beste, makina baten bidez nire gorputza hedatzen dela pentsa dezakedala.
00:46 Gaurkoa egun ona da!
00:48 Bat-batean, ez dakizu non hasten zaren zu
00:51 eta non amaitzen den makina edo zuk egiten duzuna, zer egiten duzun edo zer egiten duen makinak.
00:55 Lausotu egiten den eta ezabatu egiten den lerro moduko bat dago.
01:05 Eta hasierako hurbilketa horrek, alde batetik, beldurra eragiten dit baina,
01:11 beste alde batetik, gauza positibo pila bat ere ekartzen dit.
01:15 Orduan, nire interes horretatik eta Teknikerrekin izandako elkarrizketetatik abiatuta,
01:20 pixka bat hobeto bideratzen hasi ginen maila praktikoagoan zer egin zitekeen.
01:29 Kaixo, egun on.
01:33 Hemen 4 proiektu gaude, gero hobeto azalduko dituzuenak.
01:36 Alde batetik, proiektu bat dugu Amaia Vicenterekin eta Teknikerrekin.
01:40 Amaiaren proiektuak erronka bat planteatzen digu.
01:44 Erronka horretan, arlo honetan izan ditugun ideia batzuk garatzeko aukera izango dugu.
01:50 Guk robotikan lan egiten dugu. Baina gure bokazioa
01:56 gizartean gure teknologiarekin egin dezakegun ekarpenean haratago iristea da.
01:59 Orduan, gai horiek oso ondo esploratzen dira
02:04 ikerketa-metodologia desberdinak erabiltzen dituen norbaitekin lankidetzan arituz gero.
02:11 Eta lehen elkarrizketetan atera da Anerekin lan egiteko ideia.
02:15 Gainera, berak ere badu hurbilketa bat robotika arlotik,
02:19 baina baita alde sozialean aplikatzen den alderdi batetik ere.
02:23 Beti izan dut interes handia alderdi gizatiarrenarekiko:
02:26 Nola lagundu dezaket robotarekiko komunikazio hori ikusgarriagoa izan dadin?
02:32 Orduan, errealitate hedatuko betaurrekoen munduan murgildu ginen.
02:36 Mundu horretan, erabiltzaileak ingurune normala ikusten du, baina informazio bat ere gainjartzen zaio.
02:43 Pentsa ezazu pertsona batek ezin duela eskua mugitu.
02:44 Orduan, begirada bezain gauza sinple bat duen pertsona batek puntu batean finkatu ahal izatea da ideia;
02:51 orduan, informazio hori robotari bidaliko zaio,
02:54 eta robotak identifikatuko du altxatu egin behar duela.
02:58 Nire ideia bi ideia horiek uztartzea izan zen:
03:02 Betaurrekoek balio al dezakete horretarako? Exoeskeletoa horrela mugi daiteke?
03:06 Zergatik ez ditugu bi gailu horiek elkartzen?
03:08 Hau da, exoeskeletoa mugitu baina ez soinean jarriz,
03:11 urrutitik edo birtualki baizik.
03:19 Niri alderdi teknologikoa interesatzen zitzaidan,
03:21 hau da, zer inplikazio sozial izan ditzakeen.
03:24 Eta tira, eztabaida handia egon da
03:27 exoeskeletoen teknologia batzuei eman dakizkiekeen erabilerei buruz,
03:32 ez baitira soilik terapeutikoak.
03:34 Ez dut aipatuko beste zer erabilera izan ditzakeen,
03:35 baina imajinatzen dugu zertarako izan daitekeen eta zer inplikazio dituen...
03:41 Zientzia-fikzioak beti sartu izan digu robotekiko beldurraren alderdi hau.
03:47 Neurri handi batean, ohituta gaude robotak industrian aplikatuta ikustera,
03:50 suntsitu egin gaitzaketen makina handiak bezala direla.
03:53 Nire planteamenduak askoz atseginagoa izan behar du,
03:56 hau da, nola komunika naiteke robot batekin, baina komunikazio oldarkorra izan gabe.
04:02 Nola eman diezaiokegu buelta exoeskeletoarekiko komunikazioari,
04:08 nagusiaren eta morroiaren arteko komunikazio tradizionala izan ez dadin,
04:13 bi izakiren arteko komunikazio sinbiotikoagoa baizik.
04:20 Asko abiatzen ginen "Metxa" kontzeptutik,
04:23 gizakiek gidatutako robot erraldoiak dituen Animeko genero horretatik, alegia.
04:28 Espresionismo alemanaren estetikarekin ere pixka bat jolastu ginen,
04:31 esaterako, teknologia munstro moduko bat bezala
04:35 edo golem bat bezala aurkezten zuen "Metropolis" filmarekin eta antzekoekin.
04:42 Bere helburua zein den azaltzen ari zitzaidanean,
04:45 burura etorri zitzaidan lehen gauza "Iron Man" izan zen, haren maskara.
04:49 Eta hauxe esan zigun: “Bai, funtsean hori da kopiatu nahi dudana”.
04:53 Orduan, lotura erkideak bilatzen dituzu, nola inplementatu jakiteko.
05:03 Askoz zailtasun gehiago espero nituen zientzialariek artistekin hitz egiteko,
05:10 askotan oso pentsamolde desberdinak dituztelako.
05:14 Baina nik uste dut proiektu hauetako gauzarik onena hau dela:
05:17 zientzia arloko pertsona askok artearekiko grina
05:21 eta jakin-mina dutela eta jardunbide zientifikoetan sormena ere ikusten dutela.
05:30 - Elkar ezagutu genuenean, ni konturatu nintzen zu bazentozela:
05:33 ‘artista bat Teknikerrera dator’ gogor pentsatu eta gogor egiten duten ingeniariekin elkartzera.
05:39 - Bai, bai.
05:40 - Egia da. Norbaitek duen arazo jakin bat konpontzeko,
05:45 batez ere ikerketa aplikatua egiten duen eta modu neurgarrian
05:51 funtzionatu behar duen zentro teknologikoa gara.
05:56 Nire sorkuntza-prozesuan edo maila pertsonal batean,
05:59 zerbait zehatzagoa bihurtzen doan baina abstraktura itzultzen den ideia batetik abiatzen naiz...
06:05 Badakit hemendik abiatzen naizela, baina ez dakit nora iritsiko naizen.
06:09 Eta uste dut alderdi teknozientifikotik helmugari buruz gehiago jakin behar dutela,
06:14 izan ere, helburua oso argi dute.
06:16 Hala ere, ikerketaren zati batean,
06:20 batzuetan ez dugu aurkitzen kanalizatzeko biderik,
06:23 eta zu izan zara kanalizatzeko bidea,
06:26 ikerketaren zatirik espekulatiboena.
06:31 Arazo berriak sortzen dizkiegu eta robot hori probatzen ari gara.
06:36 Beraz, Gogoan-i interesatzen zaio bere produktuaren mugak zein diren jakiteko,
06:42 eta Teknikerri ere interesatzen zaio, esperientzia gehiago,
06:45 aukera berriak eta proba-eremu bat ematen dizkiolako.
06:49 Eta guri ere aukera ematen digu, bestela ezin ditugun materialak eta teknologia eskuratzeko.
07:00 Modu horretan lan egitearen helburuetako bat hizkuntza erkide hori normalizatzea da.
07:06 Arte-lana eta egikaritze-lana
07:10 argi eta garbi bereizten dituen tradiziotik abiatzen gara gu
07:15 beharbada, kulturalki oso urrun dauden bi arlo gisa hartzen dira...
07:21 Baina, azkenean, bidea ez da hain desberdina. Ez?
07:30 Hasiera batean, proiektatuta dagoen holograma bat ikusiko da.
07:35 Atzean exoeskeletoa egongo da, bere idulkia mugimenduan duela,
07:39 eta horren atzean, aldi berean, proiekzio bat egongo da, hain zuzen ere, interfaze bat duen aurpegi bat,
07:44 eta horrek eragingo ditu exoeskeletoaren mugimenduak.
07:48 Hau da, inguruan mugitu ahal izango zara eta hiru geruzak bereizita ikusi ahal izango dituzu.
07:53 Dena den, geruza horiek ikustea da interesgarria.
07:55 Izan ere, hologramak gorputz immateriala den fikziozko pertsonaia bati egiten dio aipamena.
08:00 Kokoro 47 du izena.
08:03 Kokoro japonieratik datorren hitza da eta hitz berezi samarra da,
08:07 bihotz hitza edo gogamen hitza barne hartzen dituelako.
08:12 Erakusketaren izenburua Exografías bada ere,
08:16 nire ustez "Gorputz immaterialaren fikzioak" izan beharko luke azpititulua;
08:20 izan ere, gorputz teknologikoa edo teknogorputza zati material batek
08:24 eta ikusten ez den baina hor dagoen zati ez-material batek osatzen dute.
08:30 Bere buruari egiten dion galderetako bat da:
08:32 zergatik dira itxiak exoeskeletoak eta horren gisako protesiak funtzionarazten dituzten software mota horiek?
08:39 Zer esan nahi du software itxiak izateak?
08:40 Keinu zuzena edo mugimendu zuzena zer den,
08:43 gorputz osasuntsua edo orekan dagoen gorputza zer den,
08:47 muskulu indartsua zer den adierazten duen ideia baten arabera aurrediseinatuta daudela.
08:51 Horregatik daude hainbat erabaki kultural,
08:54 politiko edo sozial kodean txertatuta,
08:58 pantailetako biosentsoreen algoritmo-sare horretan eta abarretan txertatuta.
09:02 Batzuetan ez gara konturatzen guk garatzen ditugun gailu teknikoek
09:07 zenbateraino konfiguratzen gaituzten gu geu.
09:09 Guk gizarte gisa proiektatzen dugu,
09:11 ideia jakin batzuk proiektatzen ditugu asmatzen ditugun makina horietan,
09:14 baina hori ere bueltan etortzen zaigu,
09:17 hau da, nola mugitu behar garen, nola jokatu behar dugun
09:19 edo zer izan behar dugun esaten diguten eredu itxiak inposatzen dizkigu.
09:25 Eta hori da nire ikerketaren gaia...
09:28 Noraino eramango gaitu prozesu honek?
09:30 Nire kasuan bezala, ibiltzeko exoeskeleto bat behar duen pertsona batek,
09:34 noiz ez du nabarituko exoeskeleto bat daramala?
09:37 Horrek esan nahi du exoeskeletoarekin banaizela eta, bestela, ez naizela, ezta?
09:40 Etorkizun urrunera begira hitz egiten dut ikuspegi horri buruz, jakina.
09:45 Agian ez dugu ikusiko, baina nik badakit gertatuko dela.
09:49 Jendea obsesionatuta dago teknologiarekin,
09:53 baina oso txarrak gara teknologia ulertzen.
09:56 Eta hemen bihurtzen dira oso garrantzitsuak artea eta/edo arteak eta benetan gertatzen ari denari
10:03 zentzua emateko duten gaitasuna eta trebetasuna.