00:09 Zinema oso dibertigarria izan daiteke,
00:13 baina beste zerbait ere ematen du beti, ezta?
00:16 Ideiei forma ematen laguntzen digu,
00:21 pentsatzen dugunean eragin dezake,
00:26 eta zalantzan jar daitekeen guztiaz gain,
00:30 beste gauza batzuk ere ematen ditu: edertasuna, enpatia,
00:35 beste modu bat, mundua ikusteko, besteekin konektatzeko
00:39 eta haien larruan jartzeko.
00:42 Horregatik nahi izan nuen zinemagintzan aritu hasiera batean.
00:45 Esperientzia eraldatzaile horiek sentitu nahi nituen.
00:51 Eta azpimarratu egin behar da
00:54 orain inoiz baino errazagoa dela
01:00 hori guztia partekatzea.
01:08 Kaixo, Ted Hope naiz, Estatu Batuetatik nator
01:11 eta epaimahai ofizialeko kide naiz.
01:15 Zinemaldien garaian benetako gustuko dudana da
01:19 beti deskubritzen ditudala
01:23 nire ezagutza eta esperientzia gainditzen duten artistak.
01:29 Lucile Hadzihalilovic Earwig filmagatik.
01:35 Ikusi ditudan film askok gainditzen dute nire irudimena.
01:40 Zerbait modu berritzailean esan edo atzematen dute film askok.
01:47 Eta hori oso zirraragarria da.
01:54 'La grande illusion' filmean
01:56 historiaz ari zen zerbait hauteman nuen,
02:00 giza emozio paregabeak islatzen zituen,
02:03 eskala handian, sotiltasunez, ezaugarri literarioak erabilita…
02:10 “Arraioa!” pentsatu nuen. Zerbait zeukan film horrek…
02:14 Ordura arte, filmak entretenimendu hutsa ziren niretzat,
02:19 eta une hartan deskubritu nuen beste zerbait.
02:21 Orduan ez nintzen ausartu horretara dedikatu nahi nuela esatera,
02:27 baina oraindik ere gustatzen zait nire burua zinema horretan oroitzea
02:32 une hartan sentitu nuena bizitzen.
02:40 Oso sentimendu sakona da oraindik ere.
02:47 Hortaz, galdera hau da:
02:50 nola lortu filmetan gogoangarria, ezabaezina eta betierekoa
02:56 izango den zinema-elementu hori,
03:01 adin nagusiko bilakatu berri direnek
03:04 edo dena ikusi dutela uste dutenek
03:06 gauza bera sentitzea eragingo duena?
03:09 'La grande illusion' orain ikusita,
03:14 hunkitu egiten nau oraindik ere.
03:18 Hori da gure lana.
03:19 Nola egiten dugun? Nola jarraitzen dugun hori egiten?
03:28 Bachek eta Beethovenek, adibidez,
03:32 hogeita hamabi teknika zeuzkaten beren lanen bariazioak egiteko,
03:36 erdipurdiko bals bat maisulan bihurtzeko.
03:40 Gidoi bat egiten dudanean edo platoan nagoenean,
03:45 edo muntaketa-gelan,
nire buruari galtzen diot:
03:48 zergatik ez du funtzionatzen? Nola bihurtu dezakegu hau
03:53 zinemako une ezabaezin eta betiereko?
03:57 Gustatzen zait rol hori hartzea eta helburua betetzea, zaila bada ere.
04:03 “Ez gaitezen konformatu, haratago joan gaitezke”
04:05 esaten duen txinparta izatea.
04:16 Kuriosoa da ikustea
04:22 nire ibilbide profesionala bat datorrela
04:27 Amerikako zinemaren olatu independentearen hasierarekin.
04:31 Horrek eraman ninduen Amazon Studiosera
04:34 eta bost urte baino gehiago daramatzat bertan lanean.
04:39 Esan daiteke estudioen sistema teknologiko berri bat dela,
04:44 eta bertan, gauza berriak ikusten ditut.
04:52 Zinemagintzaren negozioa izugarri aldatu da.
04:57 Labur esanda, film bakar baten
05:03 diru-sarrerak eta onurak oinarri zituzten enpresak
05:09 azken emaitza kontuan ez duten enpresa bihurtu dira orain.
05:13 Horren ordez, bezeroak lortzean eta audientzia sortzean zentratzen dira.
05:18 Produktuetan oinarritutako negozioa da,
05:21 baina aldea da gure streaming teknologia globalak
05:27 aukera ematen digula identifikatzeko zein diren parte-hartzaileak
05:31 eta zein erabiltzaileak, bezeroak eta ikus-entzuleak.
05:35 Eta horiek guztiak fidelizatzeko, beren premiak ase behar ditugu.
05:39 Xedea audientzia globalak sortzea denez,
05:45 perspektiba aldatu behar da, istorioen narratzaileei,
05:50 kontatzeko moduari eta protagonistei dagokienez.
05:54 Beraz, uste dut 10-15 urtetan
06:01 zineman ez direla jada
06:07 gizon zuriak nagusituko.
06:10 Aldatu egingo da hori guztia
06:12 eta orekatu egingo da balantza, errealitatea benetan islatzeko,
06:19 bizi dugun munduari dagokionez, nork begiratzen duen,
06:23 nork kontatzen duen eta nor agertzen den kontuan hartuta.
06:26 Horrek gauza asko aldatuko ditu: hizkuntza, alfabetizazioa,
06:31 prozesuan maite duguna.
06:35 Pandemia aurreko munduari erreparatuta,
06:39 nire lagun zinemazale handienek bakarrik esan zezaketen
06:43 “telesail bat ikusi dut beste hizkuntza batean”.
06:51 Orain, ostera, ez dut inor ezagutzen hori egin ez duenik.
06:53 Denok izan dugu aukera entretenimendu globala probatzeko,
06:59 eta esperientzia positiboa izan dugu.
07:02 Hori gero eta ohikoagoa izango da,
07:05 eta aniztasun handiagoa ekarriko du.
07:07 Beraz, azkenean…
07:13 jende askok esango du
07:14 “nire ustez, zinema hil egin da”,
07:17 baina nik, aldi berean, berpizkundea gertatu dela sentitzen dut.
07:35 Egin gustatzen zaizuna eta izan zehatza.
07:38 Espezifikotasun hori unibertsal bihurtzen da.
07:41 Zinemagintzaren negozioan izan nuen lehen esperientzietako batean
07:44 Ang Lee-rekin egin nuen lan inork nahi ez zuen film batean.
07:49 Esaten zidaten: “Ez dut film hori erosiko
07:51 gaya eta txinatarra delako, eta 40ko hamarkadakoa dirudielako”.
07:56 Eta erosleei galdetu genienean
07:59 zergatik gustatzen zitzaien, hau erantzun zuten:
08:02 “Gaya eta txinatarra delako, eta 40ko hamarkadakoa dirudielako”.
08:03 Eta adituek esaten zuten film horrek ez zuela funtzionatuko.
08:06 Horregatik, jendeak galdetzen duenean nola egin funtzionatzen duen film bat
08:10 nik esaten diet: “egin txineraz edo mandarineraz”.
08:19 Kultura horri berezkoa zitzaion eta jendeak harrera ona egin zion.
08:24 Uste dut hau beti dela gomendio ona:
08:27 izan zeure buruarekiko fidela eta saiatu horretara gerturatzen.
08:33 Eta kontuz, dena da ilusio handi bat, baina…