00:12 Nire lehenengo liburua
00:14 eta nire lehenengo plaza ezagun samarra
00:19 urte berean izan ziren. 2007an
00:24 argitaratu zen nire lehenengo liburua, 'Aulki bat elurretan',
00:27 eta kantatu nuen Gipuzkoako Txapelketan.
00:30 Niretzat, “idazlea naiz”
00:33 edo “bertsolaria naiz” esatea da konpromiso bat.
00:36 Konpromiso bat lanarekin,
00:38 ahalik eta idazle onena izateko
00:41 eta ahalik eta bertsolari onena izateko.
00:44 Egia da azkenengo urteetan
00:46 askoz ere lan handiagoa egin dudala idazletzan.
00:53 Beti izan da niretzat inportantea idaztea,
00:55 txiki-txikitatik.
00:57 Saiatzen nintzen beste edozein esparrutan baino gehiago,
01:00 eta bueltak ematen nizkion eta ez nintzen konforme gelditzen,
01:02 eta saiatzen nintzen testu horiek
01:05 zehaztasunean, edertasunean,
01:10 ikuspuntuan… doitzen, testu horiek doitzen eta hobetzen.
01:17 Eta bide horrek ez du sekula etenik izan.
01:22 Uste dut idazten duen pertsona batek
01:24 leku askotatik edan dezakeela,
01:26 baina niri asko gustatzen zaidan zerbait da,
01:29 adibidez, memorian arakatzea,
01:31 lehengo paisaietan arakatzea,
01:35 pertsonen arteko dinamiketan begia jartzea…
01:40 Eta hortik batzuetan, halako batean, ez dakizu nola,
01:44 zerbait gertatzen da
01:46 eta ikusten duzu istorio baten forma.
01:51 Urteak eraman ditzakezu, edo hilabeteak, apunteak hartzen
01:55 ia-ia norabiderik gabe,
01:58 eta halako batean konturatzen zara horrek forma hartzen duela
02:00 eta ikusten duzu kontatu nahi zenuena.
02:03 Eta ohartzen zara aurrez lan hori egin izan ez bazenu,
02:06 ez zela momentu hori iritsiko.
02:08 Jendeak galdetzen didanean “orain zertan ari zara?”,
02:11 galderak beti kontrapausoan harrapatzen nau,
02:14 ze batzuetan momentuan da “ba… ez dakit,
02:17 ari naiz bila eta jasotzen eta…
02:21 … bai, saiatzen”.
02:28 Niretzako literatura edo artea,
02:30 edozein arte mota,
02:33 da elaborazio bat, transformazio bat.
02:37 Orduan, gure bizipenetatik abiatzen gara maiz,
02:40 edo ikusitakoetatik, pentsatutakoetatik…
02:43 Baina beti da artefaktu bat,
02:44 hau da, nik testu bat egiten dudanean,
02:47 oso garbi daukat autonomoa den zerbait
02:49 bilatzen ari naizela,
02:52 bere baitan badaukana mekanismo bat
02:55 funtzionaraziko diona.
02:57 Sortzen ari zarenean, ari zara lanean,
02:59 eta ari zara logika berriak topatzen,
03:03 ari zara estetika baten bila,
03:06 ari zara erritmo baten –pultsu baten– bila.
03:10 Iruditzen zait istorio bakoitzak
03:12 eskatzen dizula pentsatzeko bere mekanismoa.
03:15 Nobela bat idatzi duenak ez daki nobelak idazten,
03:18 ipuin bat idatzi duenak ez daki ipuin bat idazten.
03:21 Esan nahi dut,
03:22 istorio bakoitzak eskatuko dizu sortzea
03:25 makinaria berri bat,
03:26 istorio hori kontatu ahal izateko.
03:32 Aspaldi esan zidaten
03:33 ezin dela bertsolari ona izan
03:34 bertso txarrik kantatu gabe,
03:36 eta hala da.
03:38 Eta hala ere da kostatzen zaigun zerbait.
03:40 Nik, oraindik,
03:41 bertso-saio bakoitzaren ostean nire buruari nota jartzen diot,
03:46 eta askotan joaten naiz etxera
03:48 latigoa hartuta eta esan
03:51 “puf, jende bat egon da guri entzuten eta ez dut ezer esan,
03:54 ez dut ezer aportatu”.
03:56 Sentsazio hori frustrantea da,
03:59 baina aukera handia ematen du, ze iruditzen zait
04:03 bizitzan asko garela
04:05 pixka bat exijenteak garenak gure buruarekin.
04:08 Etengabe ari gara gure burua baloratzen,
04:11 orduan niretzat bertsoa da aldi berean
04:13 jolasa eta, gero, entrenamendu bat
04:16 esateko nire buruari
04:19 “lanean, izan erabat exijentea”.
04:22 Hau da, lehen esan dudana, konpromiso hori.
04:25 Egin lan, eta pentsatu eta ikasi eta egon adi…
04:31 Orain, emaitzan,
04:35 ikasi malgua izaten.
04:36 Beti nahi genuke onak izan
04:39 eta gauzak ondo ateratzea,
04:41 baina bizitzak ez du horrela funtzionatzen.
04:42 Bizitza ez da ez justua, ez logikoa,
04:45 ez zuk nahi duzun erakoa. Orduan,
04:47 niretzat bertsoa da entrenamendu bat esateko
04:54 “egin lan, erori eta altxatu azkar”.
05:02 Espazioak eta lekuak beti behar dira
05:06 zerbait sortuko bada, suak sortuko badira.
05:09 Nire ustez inportanteena da
05:12 su txiki horiek denak piztuta mantenduko dituen jendea
05:15 aktibatuta egotea.
05:16 Adibidez, niri pena handia ematen didan zerbait da
05:19 liburu-dendak desagertzen ari direla.
05:21 Horregatik esaten dut,
05:23 horrelako lekuak oso garrantzitsuak dira,
05:26 baina horrelako leku batek, nire ustez,
05:29 ez ditu ordezkatzen hamabost liburu-denda,
05:33 herri horietako bakoitzean urtez urte
05:35 irakurle bakoitzari ari direnak esaten
05:39 “irakur ezazu hau”, “hau atera da”,
05:41 gomendioak ematen…
05:44 Eguneroko tratu horretan, jende arruntarekin, herritar arruntekin
05:50 nolabait kulturarentzako zain horietako
05:53 odola elikatzen.
05:56 Orduan, iruditzen zait oreka hori dela beharrezkoa,
05:59 biak direla beharrezko, batak ez duela bestea kentzen,
06:03 baina ez dela behar beste arretarik jartzen glamour handirik
06:07 ez daukaten beste leku, bizitza eta jende horietan.
06:18 Etxepare Institutuarekin harremana izan dut.
06:22 Beraiei esker joan nintzen, uste dut, lehenengo aldiz Greziara;
06:28 Tesalonikako liburu-azokan izan nintzen.
06:31 Hori izan zen nire lehenengo aldia, esango genuke,
06:39 Euskal Herritik irten nintzena literatura zela medio.
06:41 Segun eta jendeak nola ikusten gaituen, agian eman dezake
06:46 horrela bizi garela, eta ezta inondik ere.
06:50 Da erabateko salbuespen bat,
06:54 aukera ematen dizuna beste literatura-sistema batzuk,
06:56 beste azoka batzuk ezagutzeko.
06:59 Momentu batean atzerrira joan
07:03 eta ikusten duzu beste idazle batzuk,
07:05 agian hizkuntza hegemonikoetan idazten dutenak,
07:08 zertaz ari diren eta zer solas-modu dauzkaten beraien artean,
07:12 eta ohartzen zara guk dauzkagun antzeko solasaldiak direla,
07:16 hau da, ez dela beste esfera bat, beste mundu bat;
07:21 ofizio bera egiten dugula.
07:25 Ez dakit, ez gaude hain urruti ere, jardunez.
07:28 Gero beste gauza bat da baliabidez nola gabiltzan;
07:33 zer den hizkuntza gutxitu batean idaztea;
07:39 nola dagoen gure ekosistema,
07:42 gure sarea; nora iristen garen eta nora ez…
07:45 Eta garbi daukagula gure etorkizuna hizkuntzatik pasatzen dela,
07:48 hau da, hizkuntza indartsu ez baldin badago,
07:51 literatura ez da indartsu egongo,
07:53 bertsolaritza ez da indartsu egongo
07:55 eta euskaraz egiten diren gainerako arteak
07:58 ez dira osasuntsu egongo.