00:22 Zinema hiltzen ikusi dut 6 edo 7 aldiz.
00:25 Eztabaida hori beti egon da.
00:32 Gogoan dut noiz konturatu nintzen zinema obsesio bihurtu zela.
00:39 Ustekabean izan zen.
00:41 Irrati-lehiaketa batean Jean-Luc Godarden
00:47 'Detective' ikusteko sarrera bat irabazi nuen.
00:49 Beste edozein ume bezalakoa nintzen:
00:51 irakurtzea gorroto nuen,
00:53 ez zitzaidan musika klasikoa gustatzen,
00:55 ez nuen museoetara joan nahi,
00:57 nahiago nuen lagunekin futbolean jokatzera joan…
01:01 ume normal bat nintzen.
01:03 Baina, lehen aldiz, hizkuntza horri lotuta nengoela sentitu nuen,
01:07 hizketan ari zitzaidan.
01:11 Wild Bunch-en (Talde Basatia) nazioarteko ekoizle
01:14 eta banatzaile gisa egin duen lana apartekoa da.
01:17 Jende gutxi ezagutzen dut hain erradikala dena
01:20 Eta ez hain-konbentzionala zinema eta bizitza ulertzeko duten moduan.
01:25 Uste dut 2001ean irten ginela Studio Canaletik.
01:28 Banindoala esan nuenean, zer egin behar nuen galdetu zidaten, zergatik, etab.
01:32 Eta esan nien ekoiztetxe txiki bat sortuko nuela
01:36 zuzendari hasiberriekin lan egiteko,
01:38 film desberdinak egiteko eta horrelakoetarako.
01:40 Orduan hau esan zidaten: “zergatik ez dugu Canal+ barruan egiten?.”
01:43 Beraz, Wild Bunch hasi genuen Canal+en.
01:49 Wild Bunch sortu genuenean, dena erraza zen
01:53 eta urrezko garai bat bizi izan genuen;
01:55 beraz, diruari ez genion baliorik ematen,
02:01 eta, azkenean, zentzurik gabeko filmak ere finantzatu genituen.
02:05 Zailtasunak izaten hasi ginenean ikasi
02:07 genuen zein zen gure lana:
02:09 nola aukeratu bi filmen artean,
02:12 oso erraza delako denari baietz esatea,
02:14 eta zaila da egitea gustatuko litzaizukeen zerbaiti ezetz esatea.
02:35 Zinema hiltzen ikusi dut 6 edo 7 aldiz…
02:39 Canal+ agertu zenean, zinemaren amaiera izango zela uste genuen.
02:45 Telebista-kateak ugaritu zirenean,
02:49 zinemaren heriotza zetorrela iruditu zitzaigun.
02:51 Home Cinemak zinemarekin amaituko zuen.
02:54 Blu-Rayarekin, kalitatea hain ona izango zenez,
02:57 jendea ez zen zinemara joango, etab.
03:00 Nik ikusten dudan moduan,
03:01 zinema ez da plataformekin lehiatzen, ezta telebistarekin edo bideoarekin ere;
03:07 zinema jatetxe, kontzertu,
03:09 estadio eta halakoekin lehiatzen da.
03:11 Etxetik irtetea erabakitzen duzunean,
03:13 zer jarduera egin nahi duzun aukeratu dezakezu,
03:16 edo etxean geratuko zarela erabaki.
03:23 Gaur egun, arrisku nagusia industrialagoa da,
03:29 eskaintzari dagokionez:
03:32 Zer eskaintzen duzu aretoetan, VODn (eskariaren araberako bideoa) eskaintzen zaizunaren aldean?
03:37 Adibidez, Netflix Original edo Amazon Prime kontzeptua
03:44 zinemak asmatu behar zuen.
03:47 Telebista zetorrela ikusi zutenean,
03:48 filmak finantzatzen hasi behar zuten, honako hau esateko helburuarekin:
03:52 “film hau aretoetan bakarrik ikusi ahal izango duzu, inoiz ez telebistan”.
03:59 Uste dut bi industriek biziraungo dutela,
04:02 eta gure lana da biak orekan egotea,
04:06 dena ez izatea plataformen aurka joatea.
04:08 Ni, Frantzian, ezaguna naiz plataformen alde egoteagatik.
04:12 Adibidez, film frantses bat egin dugu, 'Madame Claude' izenekoa,
04:16 eta Netflixi saldu genion pandemiagatik,
04:19 nahiz eta aretoetarako pentsatuta zegoen.
04:22 Film horrek 25.000 sarrera salduko zituen Espainian,
04:27 10.000 Italian,
04:30 eta guztira agian 150.000 sarrera mundu osoan…
04:34 Baina Netflixen 20 milioi bistaratze izan genituen astebetean.
04:39 Hau da, nik egiten dudan guztia filmak
04:42 nazioartean mugitzeko
04:46 azkenean zinemetako elite txiki batengana iristen da –hiri handietan,
04:52 non atzerriko filmak ikustea gustatzen zaien–.
04:54 Netflixek, berriz, filmak eramaten ditu Indiako toki ezkutuetaraino ere.
04:58 Mundu osoan filmak ikusteko aukera demokratizatzea sekulako aurrerapena da.
05:15 Gaur egun, zinemara joatea erabakitzen dutenen artean % 60 emakumeak dira,
05:19 eta % 40 gizonak.
05:21 Erabakiak hartuko dituzten emakumeak behar ditugu,
05:23 publikoaren gehiengoa osatzen baitute.
05:26 Eta bitxia da Hollywooden ez gertatzea.
05:29 Audientzia nagusi horri zuzendutako filmak ekoitzi beharko lirateke.
05:36 Zergatik dira zuzendari gehienak gizonezkoak?
05:39 Hezkuntzatik dator, kulturarako sarbidetik…
05:44 Nire ustez, hori aldatzen ari da.
05:49 Motela da eta ezin da behartu, baina uste dut aldatzen ari dela.
05:58 Kritikaren eragina jada ez da garrantzitsua.
06:01 Kritika hor dago zerbaitetara iristeko gako batzuk emateko,
06:05 testuinguru bat emateko
06:08 edo filma estimatzen lagunduko dizun zerbait adierazteko.
06:12 Frantzian, iruditzen zait
06:14 kritiken % 80 idatz ditzakedala filma erakutsi aurretik.
06:23 Frantzian, bada ondorio ikaragarriak dituen zerbait,
06:27 'politique des auteurs' deitzen dena,
06:30 hau da, “zuzendariren batek egiten duen guztia, ona da”.
06:34 Jean-Luc Godarden oso zalea naiz, baina onartzen dut
06:38 haren film asko zailak, eta, batzuetan, txarrak direla.
06:44 Hala ere, kritikariek esango dute onak direla;
06:46 beraz, idazten dutenak
06:48 gehiago dirudi propaganda,
06:51 filma ikusteko benetako gida bat baino.
06:57 Gaur egun, gorroto dudan gauza bat da –are gehiago jaialdietan–
07:02 zerbait argitaratzen lehena izateko behar hori,
07:05 eta berdina gertatzen da albisteekin eta guztiarekin.
07:08 Azkar egiten da, pentsatu gabe, hausnartu gabe…
07:17 Jaialdi bateko proiekzio bakoitzaren ondoren,
07:20 jendeak Twitterrera edo sare sozialetara jotzen du pentsatzen duena esatera,
07:25 eta, jakina, ez dute ikusitakoa digeritzeko edo horri buruz pentsatzeko astirik izan.
07:32 Dena politika da.
07:33 Oso zaila da Wild Bunch-en lan egitea
07:37 film batek jorratzen duen gaiarekin ados ez bazaude.
07:43 Uste dut eskuin muturreko bati, edo besterik gabe eskuindar bati,
07:50 ezinezkoa litzaiokeela Ken Loachen,
07:52 Dardenne anaien edo Koreedaren iritziak defendatzea.
07:57 'Fahrenheit 9/11' egin genuenean edo 'Ciudad de Dios' egin genuenean…
08:01 film asko egin ditugu, funtzionatuko ote zuten pentsatu gabe,
08:07 hau buruan izanda: “hau erakutsi egin behar dugu”.
08:17 Uste dut Donostia Zinemaldiko ikusleek
08:21 ez dutela kritikariengandik gustuko ez dudan alderdi hori,
08:24 hau da, ez dute aurreiritzirik izaten ikusiko dutenari buruz.
08:28 Ez dago Cannesen edo Venezian ikus dezakezun 'politique des auteurs' hori.
08:34 Inozenteagoa dela iruditzen zait,
08:39 orokorrean, gazteagoa,
08:41 eta ez duela aurrez pentsatutako ideiarik ikusiko duenari buruz.
08:48 Dena naturalagoa da,
08:49 beraz, benetan filma probatzen ari zarelako sentsazioa duzu.
08:55 Venezian film bat aurkezten dudanean,
08:59 gutxi gorabehera jakiten dut kritikak zer esango duen, eta jakiten dut publikoaren erreakzioa zein izango den.
09:03 Batez ere 50 urtetik gorako publikoa da.
09:08 Baina hemen film bat aurkezten dudanean
09:11 erronka handiagoa da.
09:13 Publikoa egiazkoagoa da.
09:15 Cannesen edo Venezian gonbidatuak,
09:18 babesleak, hiriko gonbidatuak eta abar dituzu,
09:23 baina benetako ikusleak oso gutxi.