00:06 Guk bio den guztiarekin,
00:08 biomaterialekin zerikusia duen guztiarekin lan egin nahi dugu.
00:11 Bestalde, interesatuta gaude
00:13 elikadurari aplikatutako diseinuak berekin duen guztian ere.
00:17 Diseinu eta elikadura arloan lan egiten duen Elsa Yranzo artistarekin hitz egin dugu
00:23 eta, Basque Culinary Centerrekin hitz eginda,
00:26 etorkizunean espekulazioaren tresna erabiltzeko aukera ikusi genuen,
00:30 proiektu bat elkarlanean egiteko.
00:34 Gero eta gehiago aztertuta eta frogatuta dago
00:36 dietak eragina izan dezakeela gure ongizate fisikoan nahiz mentalean.
00:44 Gaur egun ikusten ari den arazo garrantzitsuenetako bat azukre-kontsumo handia da.
00:50 Ikuspegi zientifikotik heldu diogu gaiari,
00:52 azukre-kontsumo hori murrizteko zer estrategia erabil ditzakegun ikusteko,
00:57 produktuak edo elaborazioak jendearen gustukoak izaten jarrai dezaten.
01:01 Engainatu. Bai, nolabait esatearren.
01:05 Nola lor dezakegu produktu batek azukre gutxiago izatea
01:10 baina jaten ari den kontsumitzaileak gozotzat hartzen jarraitzea?
01:13 Eta hori alderdi artistikoenera eraman dugu.
01:19 Gominola hartu dugu elementu eta protagonista gisa.
01:24 Nolabait, badakigulako gominolak konnotazio historiko eta antropologiko hori duela.
01:28 Sari moduan hartzen dela, ezta?
01:31 Azkenean, hotz-hotzean begiratzen badiozu, ez dakit saria edo zigorra den,
01:35 gominola hori azukrea delako edo azukre hutsa zelako.
01:39 Horregatik, gominolaren ideia horrekin jolastu nahi izan dugu.
01:42 Eta estrategia multisentsorialen bidez,
01:46 garuna, nolabait, engainatu egin daitekeela ikusten da,
01:49 gozoki gisa hartzen jarrai dezagun
01:51 baina azukrerik izan gabe edo guk pentsa genezakeena adina azukre izan gabe.
02:00 Elena, nire lankidea, aditua da alderdi sentsorialean.
02:04 Ni adituagoa naiz alderdi gastronomikoan.
02:08 Produktu bat garatzeko orduan, kasu honetan 5 gominola garatuko ditugu.
02:12 Gominola bakoitzak bere testura, bere zaporea, bere usaina eta bere kolorea ditu.
02:18 Agian, soinua ez da garrantzitsua.
02:22 Erabaki bat hartu, egin eta kito esatea bezain erraza ez delako gustatzen zait.
02:28 Batzuetan negoziatu egin behar izaten dugu.
02:31 Zientzia fikzioaren arteko kontu hau...
02:34 Eztabaida hori egon behar du, ika-mika txiki hori.
02:38 - Nik hau eta hau probatuko nituzke.
02:42 - Heavy-a da, e?
02:44 - Bai, bai.
02:45 - Trinkoa da.
02:45 - Honekin jan egiten duzu.
02:49 - Ea hau?
02:50 - Gominola ona da, Culinary gominola da.
02:54 Erakusketaren egun jakin batzuetan eskainiko ditugun
03:00 bost gominola-motei forma ematea erabaki dugu.
03:03 Alderdi organoleptiko osoari dagokionez, Basque Culinary Center gehiago arduratuko da horretaz,
03:08 baina formalizazio guztia hemendik egingo dugu.
03:12 Food Hack Lab izeneko elkarteko kide gara.
03:16 Beti ari gara janariari buruzko diseinua egiten.
03:22 Oso interesgarria izan da gominolek ehundurari,
03:25 gogortasunei, formei, tamainari eta abarri dagokienez duten alderdi formal hori miatzea.
03:31 Orain prototipo txikiak egiten ari gara plastilinarekin
03:33 eta gero moldeak egingo ditugu 3D-n inprimatuta.
03:48 Orain honek astiro-astiro joan behar du.
03:51 Urtu egin behar da.
03:53 Gominola berdeak lima eta jengibrea ditu,
03:57 eta gominola arrosak banilla.
04:03 Hemen daude bost gominolak.
04:07 Lehenik eta behin bi mutur finkatu ditugu,
04:10 gominola arrosa eta gominola berdea.
04:14 Gominola arrosa da jendeari, itxura batean,
04:20 gominola gozoena irudituko zaiona.
04:22 Eta bestetik, gominola berdearekin
04:25 guztiz kontrakoa nahi dugu,
04:27 gozo gutxieneko gominolatzat hartzea.
04:30 Baina zer gertatzen da?
04:31 Konposizioari dagokionez,
04:35 gominola honek azukre asko duela.
04:38 Eta alderantziz, gominola arrosa da azukrerik ez duena.
04:47 Denoi esan digute txarra dela,
04:49 baina zergatik da txarra?
04:50 Edo, nola egin dezakegu?
04:51 Zergatik ez dugu egiten txarra dela badakigu?
04:54 Zer dago hor tartean horrenbeste kostatzeko azukrea uztea?
05:00 Askotan azterketak egiten ditugu, baina ezagutza hori ez zaie herritarrei iristen.
05:03 Orduan, jendea igaroko den erakusketa batera hori nola eraman dezakegun jakin nahi dugu
05:09 eta, adibide praktiko txikien bidez eta oso bisuala eta deigarria den zerbaitekin,
05:15 jende horrek mezu bat etxera eraman dezan ahaleginduko gara.
05:22 Instalazioa azukre-koxkor horretan datza.
05:26 Azukre-mendekotasuna desintoxikatzeko klinika bat da.
05:32 Parte-hartzailea klinikan sartuko da. Ongi etorria emango diogu,
05:37 dena oso tonu artifizialean.
05:40 Distopia, aitorlekua eta utopia.
05:43 Distopia honetan itxarongela dago, honako aulki hauekin.
05:47 Enpresa bat denez,
05:50 logo hau ia leku guztietan egongo da.
05:55 Itxarongela horren ondoren, aitorlekura joango zinateke.
05:59 Aitorlekuan, test batzuk erantzungo dituzu zeuk bakarrik,
06:01 eta azukrearekiko mendekotasunaren autodiagnostikoa egingo duzu.
06:06 Gero sendaketa-gunera joango zinateke,
06:08 banilla usaina duen korridore arrosa handi batera.
06:13 Eta hor azalduko dizugu
06:15 nola alda dezaketen azukrearen pertzepzioa hainbat eragile multisentsorialek,
06:22 hala nola koloreak, usainak, formek eta ehundurek.
06:25 Sendaketa-gune horretan amaitzen duzunean erremedio-gunera iritsiko zara;
06:29 diseinatu ditugun gominolak dituen banagailua da
06:33 eta, zure mendekotasun-tipologiaren arabera, zure erremedioa aurkituko duzu.
06:40 Sugar Detox Clinic diseinu espekulatiboaren ikuspegitik pentsatu beharreko lana da.
06:47 Diseinu industrialak ez bezala,
06:49 hau da, arazo edo behar bati soluzioa bilatzen saiatzen denak ez bezala,
06:54 diseinu espekulatiboak arazo edo behar hori irekitzen du.
06:58 Kasu honetan, adibidez, azukrearen gainkontsumoa ultra prozesatuetan,
07:03 eta arazo gisa definitzen dugun horretan barruan zer dagoen edo zerekin lotzen den ikustea.
07:09 Diseinu espekulatiboak ez ditu erantzunak ematen,
07:11 galderak zabaldu edo arazo bihurtu baizik.
07:17 Guretzako artea beti gailu bat da
07:20 gaur egungo arazoen eta gaur egungo gizarteak dauzkan egoera desberdinen isla izateko,
07:29 eta arteak balio duelako beste eszenario batzuk edo beste gizarte batetara joateko edo imajinatu ahal izateko.
07:38 Erakutsi nahi dugu horretan sinesten dugulako
07:41 eta hori delako guretzat artearen botereetako bat.