00:14 Euskadira itzuli nintzenean,
00:17 ohartu nintzen ordubeteko distantziara gaudela,
00:20 ordubete!
00:21 Hiri handietan denbora hori behar duzu lagun batengana joateko.
00:27 Abantaila handia da hori,
00:29 eta ez da erraza izaten beste leku batzuetan aurkitzea.
00:38 -Nire ustez oso garrantzitsua da elkarrekin lan egitea,
00:43 sarean aritzea.
00:44 -Bai, sarean.
00:45 -Une honetan funtsezkoa da.
00:53 -Artium Museoak JAI ekimena partekatzen du Tabakalerarekin,
00:57 hain zuzen ahalegin horiek batuz abian jarri den artisten eskola.
01:02 Bertatik igarotzen diren artistak,
01:04 Vitoria-Gasteizko Artium Museoaren erakusketa-programako parte direnak,
01:08 tutore gisa ari dira udako ikastaro horretan,
01:12 zeina Tabakaleraren kultura-proiektuko parte diren artistekin batera
01:15 gauzatzen ari baita.
01:18 Indarrak bateratzeko aukera hori
01:19 dialogoaren ideia horretatik sortu da,
01:22 partekatzeko eta etengabe lekualdatzeko ideia horretatik.
01:31 Nire ustez,
01:32 prestakuntza ofiziala bezain garrantzitsuak dira ezagutza-forma informalagoak.
01:37 Uste dut egiten eta pentsatzen ari diren
01:40 pertsona horien arteko truke-espazioek sortzen duten ezagutza
01:47 oso-oso interesgarria dela.
01:54 Askotan, arautu gabeko hezkuntza-espazio horietan ikasten dugu,
02:02 baita espero ez genuenean ere.
02:11 -Tabakalerak eta obrak ekoizteak artistekin lan egiteko aukera ematen du,
02:16 eta hori zortea da.
02:17 Hitz egiteko eta elkarrizketarako aukera ematen du,
02:23 eta hori erreferentzia izan daiteke bisitariarentzat,
02:27 artista edo obra jakin bat ezagutzeko interesa dutenentzat.
02:37 Ezagutu izan ditut artista inoiz ezagutu ez duten arte-historialariak.
02:41 Ehunka eta milaka orrialde idatz ditzakete arteari buruz,
02:47 artistak ezagutu gabe;
02:49 izan ere, mundua antzinatetik asko aldatu bada ere,
02:55 artistek berdinak izaten jarraitzen dute.
03:01 Niretzat, adibidez, profesionalki
03:04 nire etxea izan den Bilboko Arte Ederren Museoan
03:08 berriro lan egiteak eman didan aukera garrantzitsuenetako bat izan da
03:13 artistekin harremanetan egotea eta lan egitea.
03:26 Artea, bere horretan, ez da erraza.
03:31 Adibidez, Velázquezen 'Las Meninas' ez da koadro sinplea,
03:35 oso konplexua da.
03:39 Ezin dugu artea sinplifikatu.
03:42 Artea irisgarri egiten saiatzen gara,
03:45 karikatura bihurtu arte sinplifikatzen,
03:48 baina hori hanka-sartzea da.
03:51 Gure erakundeetan jasotzen ditugun publiko mota desberdinei
03:55 tresnak ematen jakin behar dugu,
04:00 artearen konplexutasuna deszifra dezaten.
04:05 Nire ustez,
04:06 hezkuntzak egon behar du museoen misioaren erdigunean.
04:14 Horretan Frantzia eredu izan zen laurogeiko hamarkadan.
04:18 Gogoan dut
04:19 Bordeleko CAPC (Arte Garaikidearen Museoa) abian jarri zenean;
04:22 hezkuntza museoaren atean zegoen.
04:30 Orduan entzun nuen lehen aldiz “ez-publiko” kontzeptua;
04:33 alegia, ez dugula arduratu behar soilik bisita egiten digutenez,
04:38 baizik eta kontuan izan behar dugula
04:41 bisita egitera etortzen ez den gizarteko zatia ere.
04:50 -Txikitatik museora joaten bazara,
04:51 hasiera-hasieratik harremana baduzu museoarekin,
04:55 hau da, zure egunerokoaren parte bada,
04:57 kafe bat hartzea bezalaxe,
05:01 esaten duzu “museoan zer dagoen begiratzera noa”.
05:03 Alegia, zure eguneroko bizitzaren,
05:05 zure zirkulazioaren eta zure planen parte da.
05:08 Hori funtsezkoa iruditzen zait.
05:10 Eta alde horretatik Tabakalerak zeregin oso garrantzitsua du,
05:13 funtsezkoa ez bada;
05:15 izan ere, espazio konplexua da,
05:17 eta askotariko ekimenak barne hartzen ditu,
05:19 kultura ikusteko eta egiteko askotariko moduak:
05:23 transmisioko praktika artistikotik hasi
05:26 eta hau bezalako lekuetara arte –liburutegi bat, mediateka bat–.
05:40 -Hona etortzen naizen bakoitzean oroitzapen bat etortzen zait burura:
05:44 tabako-fabrikaren oroitzapena,
05:47 baina baita Artelekurena ere;
05:49 izan ere, artearentzat erreserbatutako lekua zen,
05:55 gehiegizko ikusgarritasun publikotik babestua edo salbuetsia.
06:06 Arteleku martxan jarri eta bertako jarduera guztia garatu zutenak
06:12 eredu izan behar ditugu,
06:17 arte garaikidearekiko jarrera instituzional egokiaren eredu.
06:29 Museoak biosferaren erreserbak bezalakoak gara.
06:34 Laster artea gero eta hobeto zaindu beharko dugu,
06:39 negutegi moduko batean egon beharko du.
06:44 Izan ere, egungo gizarteak eta bizi dugun abiadurak
06:51 herrestan eramaten dute arteak berezkoa duen bilaketa konplexua.
07:01 Arteak denbora behar du ernamuintzeko.
07:06 -Erabat ados nago zurekin, Miguel.
07:10 Kulturaren denborak lasaiagoak dira,
07:15 ez dira hain berehalakoak.
07:23 Nire ustez artearen mundua –eta, oro har,
07:25 kulturaren mundua– etengabe moldatzen ari da,
07:29 etengabeko krisian dago.
07:32 Eraldaketa-espazio bat da,
07:35 eta beti dago irekita bere burua zalantzan jartzeko aukerari.
07:38 -Bai, nire ustez
07:40 ez dugu artearen erakusleihoak izan behar, besterik gabe.
07:44 Agian hutsetik hasi behar dugu berriro.
07:52 Uste dut egiten dugun hori biluzi egin behar dugula,
07:57 garrantzitsuena non dagoen
08:02 eta gure erakundeen zeregin nagusia zein den jakin.
08:07 Nire ustez, jakintzaren,
08:11 ikerketaren eta hezkuntzaren arloa da garrantzitsuena.
08:14 Eta hori ahalik eta modu zuzen eta premiazkoenean
08:17 helarazi behar diogu gizarteari.