00:12 Arteak ematen du gertatzen ari denaren berri, hau da,
00:16 hausnartzeko eta geure burua zalantzan jartzeko beste eremu bat besterik ez da.
00:27 Normalean, zuk ez duzu erabakitzen zerbait egingo duzula.
00:31 Normalean, nik ez daukat ideia definiturik.
00:34 Pentsatzen dut zerbait gertatuko dela, eta gertatzen dena beste zerbait da.
00:38 Pentsatzen duzu honek honekin bat egingo duela eta honela funtzionatuko duela,
00:42 baina ondoren beste zerbait gertatzen da beti, edo ia beti.
00:47 Kontingentziak ez balu gehituko gida edo gatza, benetan oso aurresangarria izango litzateke dena.
01:01 Arauak hizkuntza dira.
01:02 Arauei esker elkar ulertzen dugu, eta mundua bizitzeko moduko tokia da, ezta?
01:11 Baina, aldi berean, mugatu egiten gaituzte.
01:18 Uste dut arau bat zalantzan jartzen dela
01:21 naturalizatuta ez dagoen zerbaiten gisa identifikatzen denean,
01:27 erabaki baten moduan, kontingentzia sozial moduan,
01:30 hau da; hori horrela da, baina bestelakoa ere izan zitekeen.
01:35 Noski, espazio publikoak oso arau zehatzak ditu.
01:39 Niri hori interesatzen zait,
01:42 iruditzen zaidalako eguneroko bizitzan elementu poetiko bat sartzea dela...
01:54 Gogoan dut tailer batean ametsak ari ginela lantzen,
01:58 eta ariketa bat planteatu niela ulertzeko estudioan modu zehatz batean egiten dugula lan,
02:03 espazio babestuagoa delako nolabait.
02:06 Izan ere, kalera irteten bazara
02:09 eta norbaiti bart izan zenuen ametsa azaltzen badiozu,
02:12 haiek egin zuten moduan,
02:15 jendeak pentsa dezake edo erotuta zaudela
02:20 edo zerbait lapurtuko diozula edo auskalo zer!.
02:23 Hau da, helbide bat galdetuko banu,
02:27 ez litzateke ezertxo ere gertatuko,
02:29 aurreikus daitekeen zerbait delako eta naturaltasun osoz egiten delako,
02:32 baina, aldiz, amets bat azaldu nahi badut,
02:34 nahiz eta ekintza sinple eta kaltegabea izan, ezin dut.
02:43 Honekin esan nahi dut ez dela beharrezkoa
02:47 zutik txiza egitea arauak urratzeko;
02:50 espazio publikoa arautzen duten arauen
02:55 barruko mugimendu oro urratze bat dela.
03:11 Arrakala bat dago artearen eta publikoaren artean?
03:15 Ez dakit. Arrakala bat dago politikaren eta herritarren artean?
03:22 Arrakala bat dago matematiken eta herritarren artean?...
03:31 Dakidana da aurreko Gabonetan New Yorkeko MoMA museoan
03:38 ezin zinela ibili eta ezin zenuela begiratu.
03:41 Metroaren antzekoa zen.
03:43 Ez dakit hori arrakala bat den.
03:45 Dudarik gabe, hori kontsumoa da.
03:54 Gogoan dut behin esan nuela “feminista” hitza “artista” hitzaren antzekoa dela,
03:59 nirekin egon delako txikitatik,
04:02 eta bi hitzek forma eman diote munduarekin harremanetan jartzeko dudan moduari.
04:11 Betidanik izan nahi nuen artista...
04:14 Tira, ez nekien oso ondo zer esan nahi zuen horrek,
04:15 baina nire aitaren jatetxera artista ugari joaten ziren,
04:20 eta asko haren lagunak ziren: Tapia, Ulacia...
04:24 Desiragarria iruditu zitzaidan mundu hori.
04:31 Gogoan dut guztiak gizonak zirela.
04:34 Eta gogoan dut aitak hau esan zidala behin:
04:37 “artista bazara ezin zara ezkondu, eta ezin duzu seme-alabarik izan”...
04:41 eta nik: “a, tira!”...
04:42 hau ez esatearren: “Hummm. Ez dakit jakin badakizun zer egiten ari zaren”.
04:47 Hau da, gai gara pentsatzeko gizarte gisa ditugun mugen barruan.
05:00 Duela urte batzuk performance bat egin nuen Liechtensteinen,
05:05 non emakumeek 81ean edo (1984) lortu zuten bozkatzeko eskubidea...
05:10 hau da, zer ari gara esaten?
05:12 Beraz, ezin dugu sinetsi gizarte gisa garena
05:16 mende gutxi batzuen buruan aldatuko denik...
05:22 Uste dut oso-oso lan luzea dela,
05:25 eta ez dela konponduko emakume gutxik edo askok
05:33 une zehatz batean dugun ikusgarritasunagatik, berdin dit.
05:37 Uste dut kontua askoz sakonagoa dela.
05:55 Egia esan, harreman nahiko estua izan dut Tabakalerarekin.
05:59 Egin zen lehen erakusketan pieza bat nuen...
06:05 Erakusketak egin ditut,
06:07 banakako erakusketa bat ere izan nuen,
06:09 hainbat performance egin ditut,
06:10 tailerrak eman ditut,
06:12 eta orain JAI institutuan nago.
06:20 Gustuko dut pedagogia, gozatzen dudan zerbait da.
06:23 Oraintxe bertan betiereko ikasle bihurtu gara.
06:28 Interes handiagoa pizten dit ikerketaren alorrak...
06:31 Izan ere, horrela testuinguru honen barruan,
06:34 hau da, Euskadin, gauzak gertatzeko haztegi bat sortzen da.
06:41 Hori bere garaian Artelekuk egin zuen, ezta?
06:44 Fakultatetik irtetean, inorena ez den lurrean gelditzen zara,
06:47 eta, orduan, toki batzuetan harremanetan jar zaitezke
06:51 antzeko egoeran dauden beste pertsona batzuekin.
06:56 Esperientzia pedagogiko gisa uste dut hau egin daitekeela:
07:00 besteekin partekatzea ikerketa-prozesuak.
07:05 Eta hori egia bihurtzeko tokiak eraikitzea,
07:08 testuinguruko eta testuingurutik kanpoko pertsonak sartu eta irteteko,
07:16 harremanetan egoteko gertatzen ari denarekin...
07:19 funtsezkoa iruditzen zait.