00:13 Nire izena Beatriz Setién da. Arte Ederrak ikasi nituen,
00:19 baina betidanik dantzaria izan nahi nuen;
00:22 beraz, Frantziara joan nintzen dantzari eta koreografo gisa prestatzera.
00:26 Orain pieza eszenikoak egiten ditut, baita marrazkiak
00:32 edo bideoak barne hartzen dituzten erakusketak ere.
00:40 Artista plastiko izateko bidean nengoen,
00:44 baina dantzaria izan nahi nuen betidanik;
00:47 hori horrela, bi diziplinen artean nenbilen.
00:51 Alegia, dantzan ari naizenean beste nonbaitetik natorrela sentitzen dut;
00:57 sortzeko askatasun handiagoa sentitzen dut,
00:59 ez ditudalako dantzaren historiaren kodeak bete behar.
01:04 Eta marrazten ari naizenean, dantzari edo koreografo gisa jasotako
01:10 prestakuntzatik eskuratu ditudan prozesuekin ere aritzen naiz lanean.
01:18 Alde batetik bestera igarotzeak nolabaiteko askatasuna ematen dit.
01:25 Nik jakin gabe ere, pintura zera izan da niretzat…
01:31 mihisea azal gisa ikusten dut, eta pintzelkada bakoitza laztan bat balitz bezala.
01:36 Eta mugimenduan nagoenean,
01:38 airea edo lurra laztantzen dut nire azalarekin.
01:47 Baina uste dut jende gehiagori ere gertatzen zaiola.
01:49 Koreografo askok egiten dute lan marrazkiekin.
01:53 Ezagunena Trisha Brown da, eta aparteko marrazkiak dauzka.
02:07 Nik neuk –eta honek lotura dauka bizitzan daukadan nortasunarekin–
02:11 bat-bateko oldarraldiekin funtzionatzen dut; pieza batekin hasten naizenean,
02:19 dena ondo ateratzen da eta nolabaiteko inertzia izaten du,
02:21 baina puntu batera arte.
02:23 Bat-batean, ez dut jakiten zer egin,
02:27 eta ez dut jakiten gehiago ukitu behar dudan ere.
02:31 Horixe, hain zuzen, puntu interesgarria da niretzat,
02:35 inertzia amaitu zaidanean aurrera jarraitzea: zer gehiago?
02:39 Zer gehiago gertatzen da bat-bateko isilune horretan?
02:49 Nire ustez, arte-prozesuen zatirik politena da,
02:54 modu oso finean entzutera behartzen zaituen leku batean jartzen zaituelako.
03:03 Ez dut uste obrak azaldu egin behar direnik.
03:05 Kontua ez da ulertzea, baizik eta gustuko izatea edo ez.
03:10 Aniztasuna horretarako dago,
03:11 gauza batzuekin errazago konektatzeko besteekin baino.
03:14 Ondoren, prestakuntza jasotzen baduzu, irakurtzen baduzu eta abar,
03:20 gustu jakin bat garatu dezakezu?
03:23 Bai, niri hori gertatu zitzaidan Oteizarekin.
03:25 Fakultatean ez zitzaidan Oteiza batere gustatzean,
03:27 baina gero, bere idatziak irakurtzen hasi nintzenean,
03:32 pertzepzioa aldatu egin zitzaidan.
03:43 Tabakaleran behin baino gehiagotan egon naiz egoiliar gisa,
03:47 baita ‘Ud-ha’ programaren barruan dantza-pieza bat erakusten ere,
03:54 eta irakurketa bat ere egin nuen hemen Kutxa Kultur-ekoekin.
04:02 Tabakaleraren artistentzako prestakuntzan parte hartu nuen
04:08 Jon Mikel Euba eta Itziar Okarizekin.
04:16 Niretzat, aberasgarriena artistentzako prestakuntza izan zen,
04:20 Sortzaileen Guneak bizitza handia hartu baitzuen.
04:25 Nik egonaldi bat bukatu berri nuen, eta, noski,
04:33 ez da gauza bera bakarrik lan egitea edo inguruan jende mordoa daukazula aritzea.
04:37 Gainerako parte-hartzaileak iritsi zirenean,
04:39 niretzat udaberriko eztanda bat bezalakoa izan zen.
04:48 Nik jende gehiago jarriko nuke lanean Sortzaileen Gunean.
04:51 Mugimendu gehiago eta espazioa zikintzeko aukera gehiago.
04:55 Gero garbitu, margotu edo dena delako egin beharko da…
04:58 baina garrantzitsua da beldurrik gabe lan egitea.