00:10 2003an iritsi nintzen MediaLab Madridera.
00:13 Erakusketekin oso lotuta zegoen atal bat zuen,
00:17 baina baita erakusgela ulertzeko
00:18 ikuspegi interesgarri batekin ere.
00:21 Ez zen ikustera joateko gela bakarrik,
00:24 baita elkarrizketarako gunea, jarduerak egiteko gunea,
00:28 eta azken batean, gerora bilakatu zen produkzio gunea ere.
00:37 Produkzio-lantegia diseinatu genuen
00:39 eta 'interactivos?' izena jarri genion,
00:41 bukaeran galdera ikurra jarrita.
00:42 Lantegi horretan proiektu batzuk edo proposamen bat
00:45 aurkeztu zuten pertsonak hautatu behar ziren eta kito.
00:47 Baina geure artean esan genuen:
00:49 "aizu, eta zer gertatuko da proiekturen bat aurkeztu
00:51 eta hautatu ez dituzten horiekin?
00:53 Kanpoan geratuko dira?"
00:55 Eta esan genuen:
00:56 "Tira, zergatik ez dugu beste zerbait egiten?
00:58 Zergatik ez ditugu egingarri diren proiektu batzuk hautatzen,
01:03 eta gero jendeak izan dezala aukera kolaboratzaile gisa
01:06 parte hartzeko izena emateko?"
01:10 Horixe izan zen gakoa,
01:11 aukera ematen baitzuen proiektuak elkarlanean egiteko.
01:15 Edozein hurbil zitekeen proiektura,
01:18 proposamena aurkeztu zuenari burutik pasa
01:20 ere egin ez zitzaion profila zuen jendea.
01:23 Hortik aurrera beste etapa bat hasi zela uste dut.
01:26 Etapa horretan produkziorako, esperimentaziorako,
01:30 elkarlanerako eta guztiek parte hartzeko tokia antolatzeko
01:33 modura bideratu zen ahalegina.
01:42 Esaterako, kultur-eskubideei buruz hitz egiten denean,
01:45 kultur-ondasun jakin batzuei buruz ari gara,
01:48 batez ere: kontzertuetara, antzerkira,
01:50 zinera, erakusketetara, etab...
01:53 joan ahal izateari buruz.
01:57 Eta oso garbi dagoen eredu batean:
02:00 batzuk edukiak sortzen dituzte,
02:02 igorle batzuk daude,
02:03 banaketa egiten duen kanala
02:05 eta beste batzuk jaso egiten dute.
02:07 Baina kultur-eskubideez ari garela,
02:10 badago beste dimentsio bat ere,
02:12 hain zuzen kultur-bizitzan modu aktiboan
02:14 parte hartzeko eskubidea.
02:16 Pertsonok dugun behar bat da hori,
02:18 gauzak sortzeko beharra daukagu.
02:23 Eredu tradizionalean edo guri iritsi zaigun ereduan
02:28 horrek esan nahi du:
02:31 "hori zure etxean egin ezazu eta zeuk bakarrik".
02:39 Erakunde tradizionalen edo politika tradizionalen
02:45 eta Herritarren Laborategiek proposatzen dutenaren arteko aldea
02:49 jendeak egin dezakeenaren horrekiko konfiantzan datza.
02:55 Uste dut, jaso ditugun erakundeak,
02:58 neurri handian, jendeak egin dezakeenari
03:00 dioten beldurretik abiatzen direla.
03:04 Eta Herritarren Laborategiek
03:06 "auto-antolaketarako baldintzak jartzen badira,
03:09 jendeak egin dezakeen horretan sinesten dugu,
03:11 bakoitzak bere gaitasunak landu ditzan, etab".
03:16 Horrek ez du esan nahi gatazkarik, arazorik
03:20 eta nahi ez den ondoriorik izango ez denik.
03:24 Baina, aurretik esan dudan bezala,
03:27 zerbait gaizki ateratzen denean,
03:29 Herritarren Laborategiak aukera ematen du
03:32 berriro egiten saiatzeko,
03:35 hurrengoan modu berean kale egin ez dezan.
03:39 Izan ere, laborategian batzuetan akatsa dena
03:42 ustekabeko aurkikuntza izan daiteke gerora,
03:44 eta ez dakizu inoiz hori noiz gertatuko den.
03:49 Geure buruari galdetu behar diogu
03:51 zer nolako isla duen horrek guztiak erakundeetan.
03:54 Digitalizazio prozesuei buruz hitz egiten denean, esaterako,
03:57 uler daiteke, orain arteko funtzio berei eustea
04:02 eta digitala den horrek kultur-edukiak transmititzeko
04:07 edo zabaltzeko duen funtzioa indartzea dela.
04:14 Edo alderantziz.
04:16 Irudika ote ditzakegu edonoren ekarpenak
04:19 sustatzen dituzten kulturguneak?
04:22 Hori izango litzateke, nire iritziz,
04:25 Herritarren Laborategiek proposatzen dutena.
04:32 Bitartekaritza moduak esperimentatzeko
04:35 laborategia zela pentsatu nahi genuen.
04:38 Elkar ezagutzen ez duten pertsona desberdinak
04:41 elkartzeko espazioak antolatzen dituen bitartekaritza modua,
04:43 elkarlanean aritu, esperimentatu
04:45 eta gauza berriak egiteko modua izan dezaten.
04:47 Behin eta berriz esaten da, edozein lanetan, erakundeetan,
04:51 talde-lanean dakien jende bila dabilela mundu guztia,
04:56 eta, hala ere, prestakuntza bidean
05:01 zein gutxi lantzen den hori!
05:07 Kontraesana dago.
05:09 Jaso ditugun erakundeek ez dute errazten
05:13 arituz baino ezin ikas daitekeen lankidetzako ikasketa hori,
05:18 ez da berehala lortzen den zerbait.
05:21 Ezin izango da inoiz sartu erakunde edo laborategi batean,
05:26 gizartearen aniztasun, pluraltasun eta konplexutasun guztia.
05:31 Hori ezinezkoa da.
05:32 Baina ortzi-muga jar dezakegu,
05:35 eta parte-hartzaileen arteko aniztasuna
05:38 pixkanaka zabaltzen joan.
05:40 Uste dut hori beti izango dela erronka edozein erakundetan.
05:44 Nor dago gonbidatuta
05:46 parte hartu edo ekarpenak egitera?
05:49 Beti egongo da baztertuta sentituko den jendea.
05:52 Puntu horretan hasten da bitartekaritza.
05:56 Abegi ona, gonbidapena, zubiak eraikitzea...
06:01 dago horren barruan.
06:03 Amaierarik gabeko lana da.
06:06 Baina azken batean baita erronka ere,
06:09 elkarrekin bizitzen ikasteko erronka amaigabea.
06:16 Askoz erosoago gaude finkatuta dagoen horrekin,
06:18 erakundetuta dagoenarekin.
06:20 Auzoan liburutegia ireki behar dugula esanez gero,
06:24 jende guztia dago ados, jende guztiak daki zer den,
06:26 baina Herritarren Laborategia izango dela esaten badugu,
06:29 azaldu egin behar da zer den,
06:31 oraingoz gutxi batzuen jarduera baita.
06:34 Berri den hori, aukerak zabaltzen dituen hori,
06:37 laiotzean ere eraikitzen da.
06:40 Hasieran ez da jende asko sartzen, etab.
06:46 Hor denborari buruz aritu beharko genuke.
06:49 Zenbat denbora behar du erakunde-eredu berri batek?,
06:57 nire ustez berritzailea baita
07:00 zerbait ezagunagoa eta erakundetuagoa bilakatzea.
07:03 Ezingo nuke erantzun,
07:05 baina ez da egun batetik bestera egiten.
07:07 Pentsa ezazue zenbat mendetako garapena
07:10 izan duten liburutegiek, esaterako, edo museoek.
07:14 Oso prozesu luzeei buruz ari gara.
07:18 Aldi berean, esango nuke Herritarren Laborategiak
07:21 ez direla gune berezia behar duten
07:24 erakunde sortu-berriak bakarrik,
07:27 baizik eta dagoeneko badiren toki eta erakundeetan
07:32 esperimentazio guneak sortzeko tresnak direla:
07:38 eskola, unibertsitatea, liburutegia...
07:42 Horregatik da hain interesgarria Tabakalerako MediaLab.
07:47 Ezustean, laborategiak eta liburutegiak bat egiten dutelako.
07:59 Herritarren Laborategi batek
08:01 egoteko gogoa sortzen duen gunea izan behar du,
08:03 elkarlanera gonbidatuko gaituena,
08:05 beste batzuk gonbidatuko dituena,
08:07 beti zabalik egongo dena beste norbait hartzeko.
08:09 MediaLab Tabakaleran egon naizen denboran,
08:13 oso toki irekia dela iruditu zait, oso atsegina egoteko,
08:19 toki malgua eta aldagarria,
08:23 hau da, badirudi erabiltzaileak erraz mugi daitezkeela
08:27 eta erraz egokitu ditzaketela guneak.
08:30 Norberak egon nahi duen toki bat bezala ikusten dut.