00:09 Gogoan dut ikusi nuen Godarden lehen filma,
00:12 eta horrek aldaketa garrantzitsu bat eragin zidan.
00:15 Une hartan pentsatu nuen mundu hartan egon nahi nuela,
00:20 mundu hartatik hurbil, nola edo hala,
00:22 ez halabeharrez modu profesionalean,
00:25 ez nuen posible ikusten.
00:27 Baina banekien kutsatu egin ninduela.
00:38 Askoz zailagoa izango zen Europan hastea
00:40 Latinoamerikan saiatzea baino;
00:42 izan ere, askoz eta bertute gehiago daude,
00:46 askoz ere zailtasun gehiago.
00:47 Mexikon bizi izan dudan esperientzian,
00:49 proiektuei eusteko, proiektuak sortzeko,
00:53 proiektuak aurrera eramateko modua asmatu behar izan dut,
00:57 zenbaitetan baldintza ez hain babestuetan.
01:01 Eta horrek ahalegin fisiko handia eskatu dit,
01:05 gogo handia, eta, neurri berean,
01:08 horrek sormen eta energia handia piztu zuen,
01:12 modu batera edo bestera, baliabiderik gabe
01:16 edo baliabide gutxirekin sortu eta ekitaldiak antolatzeko.
01:21 Eta horixe da, hain zuzen ere,
01:24 Austriara nirekin eraman dudan ikaskuntzetako bat.
01:27 Hara iristean, sentitu nuen,
01:30 besteak ohituta dauden baldintzekin alderatuta,
01:32 sekulako sormena nuela,
01:35 eta askoz prestutasun handiagoa
01:40 eta arrisku handiagoko izpiritua.
01:52 FICUNAM hasieratik irudikatu zen, irudikatu nuen UNAMi lotuta.
01:57 Bi elementuak banaezinak dira: jaialdia eta unibertsitatea.
02:01 UNAM, batetik egonkortasuna eta, bestetik,
02:05 hezkuntzaren bidez nolabaiteko berdintasun sozialaren
02:12 edo birbanaketa sozialaren bilaketa irudikatzen duen
02:15 erakundea da,
02:17 eta harekin lan egiteak beti gogorarazten dit
02:20 zein garrantzitsua den seriotasunez aritzea,
02:23 ahalegin handiena egitea edozein proiektutan,
02:26 handi zein txiki.
02:35 Hainbesteko harrabotsarekin,
02:37 hainbeste ekoizpen zinematografikoren eta, oro har,
02:40 kulturalen inguruko hainbeste zaratarekin,
02:43 uste dut kritika dela zinema jakin batek
02:46 ikusgarritasun handiagoa, ikusgarritasun serioagoa
02:49 edo ekoitzi zen herrialdetik kanpoko kanal egokietan
02:52 ikusgarritasun handiagoa izatea ahalbidetzen duen
02:54 kanaletako bat.
02:55 Kritikak argitaratze-asmoa duten
02:58 zenbait jaialdiren antzera
03:00 funtzionatzen du; izan ere,
03:03 kritikak beren burua proposamen horretan
03:06 kokatu nahi dutenekin konektatzeko
03:08 eta ahots horien bidez beste gauza batzuk bilatzeko
03:11 funtzioa ere betetzen du.
03:14 Enbaxadore samarrak dira.
03:23 Jaialdiek jarraituko dute zinema eta kultura zinematografikoa
03:27 sustatu eta hedatzeko funtsezko une izaten,
03:30 betiere beren publikoarekiko,
03:33 artatu beharreko komunitatearekiko
03:36 harreman errealari eusten badiote.
03:38 Nahiz eta, batetik, garrantzitsua den bestelako ahotsetarako
03:41 eta ahots disidenteetarako espazioak edo nitxoak sortzea,
03:45 bestetik, badago funtzio publiko bat, ez elitista,
03:49 antolatzen diren kultura-ekitaldiak
03:52 gizartearekin partekatzeko funtzioa.
03:56 Eta ohitura berriak dituzten belaunaldi berriekin
04:00 lan egin behar da; ateak irekitzen,
04:05 hesiak apurtzen saiatu behar da, eta komunikatzen ikasi.
04:13 Jaialdiek berez sortzen dute komunitatea,
04:17 adibideen bidez eta sortzaile bihur daitekeen publikoaren
04:21 eta antolakundearen beraren artean
04:24 lotura-sare soziala sortzen dute.
04:31 Eta ikastetxeekin eta ekimenekin bezalaxe,
04:34 lehen ez zegoen lekuan proposamen bat sortzen da,
04:37 eta espazioekin lotu ahal denean
04:41 komunitate berriak sortzen dira.
04:44 Halaxe gertatu da hemen, Donostian.
04:47 Uste dut eskola (EQZE) kanpoko elementu bat dela,
04:51 ez zegoen jarduera bat,
04:53 zenbait kultura-adierazpen eta -jardueretarako
04:58 eta lehenik modu horretan existitzen ez ziren
05:02 elementuetako espazio berri bat ezartzearekin lotuta,
05:06 eta elementu horrek bestelako jendea bildu du
05:10 proposatutako jardueretan, hain zuzen ere,
05:13 jarduera antolatzen duen erakundearen bizitzarekin eta inguruan,
05:17 hiri-espazioetan, gertatzen diren gauzekin elkartu den jendea;
05:20 are gehiago, mugitzera, hemen bizitzera motibatu du jendea.
05:33 Ez dut urte osoan hemen bizitzeko esperientziarik,
05:35 baina iruditzen zait Tabakaleraren inguruko auzo osoak
05:39 ez duela zertan zentroan ikusi bere burua,
05:42 eta dorre apur bat beldurgarria da
05:45 bere kultur proposamen sendoagatik,
05:48 elementu berria izategatik, horrek denbora eskatzen du
05:53 kultura-bizitzatik haratago bizitza sozialaren
05:57 parte den elementu gisa aitortua izan dadin.
06:05 Garrantzitsua da eremu guztietan
06:07 proiektu desberdin eta interesgarri asko
06:10 bateratzen dituen kalitateko proposamenari eustea;
06:15 batetik, artisten egoitza, erakusketa-espazio,
06:19 administrazioaren egoitza edo Zinemaldiko bulego delako,
06:24 eta, bestetik, aberastasun berezia,
06:27 nazioartekotasun oso interesgarria dakarren eskola bat duelako.
06:34 Uste dut bikaina dela zinemaren hiru aldiak konbinatzea:
06:38 artxiboa, sorkuntza eta komisariotza ardatz nagusi gisa izatea.
06:43 Horrez gain, mintegi, ikastaro eta informazio-alderditik
06:48 haratago egiten diren ikerketa guztiak daude;
06:52 hortaz, epe luzeragorako diren eta mota bereko erakundeetan
06:57 (hezkuntza zein kulturaren hedapenaren arlokoak)
07:01 eragina izan dezaketen proiektuak egitea sustatzen du.
07:04 Bere prestakuntzan talentua sortzeaz gain,
07:06 hedatzen hasten diren filmak ere ekoizten ditu;
07:11 profesionalak, irakasleak eta zuzendari zinematografikoak biltzen ditu;
07:18 eta munduko eta, bereziki, Europako
07:23 alde askorekin beste elkarrizketa bat sortzen du,
07:27 maila artistiko eta profesionalean.
07:30 Horiek automatikoki enbaxadore bihurtzen dira,
07:33 berria zabaltzen dute, eta, hala,
07:36 leku guztietan ezagutzen den leku bihurtzen da.