00:09 Gogoratzen naiz, nire izeba Mari Paz,
00:12 ni jokatzen hari nintzen, "a la goma",
00:15 Eta esan zuen: "neska honek dantza egin behar du"
00:19 Eta bai, momentu honetan pentsatu nuen:
00:22 "norbait konturatu da, nabartu egun dute"
00:33 Dantza klasikoa dantza garaikiderako erabil daiteke
00:37 eta dantza garaikidea dantza klasikorako;
00:39 hau da, azken batean teknikak ere badira,
00:43 baina egia da eszenatokian
00:46 presentzia ezberdina eskatzen dutela.
00:49 Eta, nik uste dut dantza garaikidearekin
00:52 identifikatzen nintzela
00:54 eta gehiago identifikatzen naizela orain,
00:56 baina ez dut dantza klasikoa alde batera utzi;
00:59 izan ere, dantza klasikoak duen alde ona da
01:02 oso utopikoa dela,
01:04 beti saiatzen zarelako ezinezkoa den zerbait egiten.
01:08 Hala ere, ez duzu baztertzen.
01:11 Hurrengo egunean behin eta berriro saiatzen zara.
01:14 Ez zara tuntuna,
01:17 eredura gerturatzeak ematen baitizu informazioa.
01:25 William Forsythe koreografoak
01:29 Joffrey Balleten egin zuen dantza.
01:31 Gero Stuttgart Balleten egon zen,
01:34 eta, ondoren, Frankfurteko Balletaren zuzendari izan zen.
01:39 Hor sortu zuen 2005ean The Forsythe Company.
01:43 Bruselan, Jacopo Godani lagun eta kidearekin nengoen,
01:52 eta Jacopok luze hitz egiten zidan Forsytheri buruz.
01:56 Donostiara etorri ginen, “Maiatza Dantzan” jaialdira
02:01 Jacoporen koreografia batekin.
02:03 Hilde Koch ere hor zegoen.
02:05 Hildek, garai hartan, Frankfurteko Balletean
02:09 dantzatzen zuen eta hark esan zigun:
02:13 “audizionatzera etorri beharko zenukete”.
02:16 Eta itsuak zer gehiago nahi du ikustea baino?.
02:18 Bruselan kotxea hartu eta Parisera joan ginen,
02:23 orduan Châteleten ari baitziren.
02:26 Klaseak jaso genituen,
02:28 gu ikustera etorri zen
02:30 eta zatitxo bat ikasi genuen.
02:32 Hildek eszenatokira eraman gintuen,
02:34 begiratu egin gintuen, eta:
02:36 “Welcome to the Frankfurt Ballet”. Izugarria.
02:50 32 urterekin, bat-batean,
02:53 jende guztia baxuago hitz egiten hasten da.
02:57 Orduan, norabide aldaketa dator:
03:01 zu zarela onartzea eta ez besteak.
03:09 Nortasunaren aldaketa da.
03:12 Lehen zinen hura izateari uzten diozu.
03:15 Nik hiru urte behar izan nituen aldaketa osoa egiteko.
03:23 Eta nire lagun min Kate Strong-ek
03:25 ere entzumen arazoak ditu
03:28 eta honako hau esan zidan:
03:30 “It’s a gift”.
03:32 Eta esan nion: “Nola esan dezakezu hori?”
03:36 Orain bai, orain zuzendu egiten dut:
03:39 It’s a gift”.
03:45 Zerbait kentzen dizu,
03:48 eta konturatzen zara zerbait hori askoz ere
03:51 modu irekiagoan ordeztu behar duzula.
03:54 Komunikatzeko modu asko daudela konturatzen zara.
04:03 Dantzaguneara gorrentzako dantza-ikastaroa
04:07 egitera etorri ziren bi umerengan oinarrituta
04:11 sortu zen “Aditu”.
04:16 Eta horien bidez, gorren konfiantza lortzen joan gara.
04:25 Eta, ikuskizuna hemen, Tabakaleran
04:30 eta Patioan egin ahal izatea luxu handia da.
04:34 ‘Aditu’, hain zuzen ere,
04:38 ni partzialki gorra izatetik
04:47 eta isiltasunarekiko, komunikazio fisikoarekiko
04:52 eta zeinu-hizkuntzaren fisikaltasunarekin
04:55 dudan liluratik sortu zen,
04:59 bai eta hizkuntza horrek duen
05:04 adierazpen fisiko eta emozional mailatik ere.
05:09 Eta dantzaren eta mintzarira horren
05:13 artean jolasteko, elkar ulertzeko ematen digun aukeratik.
05:16 Era berean, nola edo hala,
05:20 dantza soilak, musikarik gabe, duen hizkuntza-maila
05:25 aldarrikatzeko aukera ematen digu.
05:28 Mikel R. Nietorekin egin dugu lan.
05:31 Mikel soinu-artista da
05:34 eta zazpi bat urte daramatzagu elkarrekin lanean.
05:38 Mikelek, soinu-artista gisa, nire entzumena itzultzen dit,
05:42 eta, neurri berean, gogoko du isiltasunarekin lan egitea.
05:55 Oso hunkigarria da
05:59 mugimendu bat egin dezakezula
06:02 eta beste aldean oihartzuna dagoela ikustea.
06:10 Eta nik uste dut azkenean
06:12 horrexegatik egiten dugu hau,
06:13 sortzeko. Badago.
06:21 Eta eszenatokitik ateratzean,
06:25 Kate Strong hain zegoen hunkituta
06:28 jendeak nola erantzun zuen ikusita,
06:34 ezen negarrez hasi baitzen.
06:40 Bera ere gorra da.
06:44 “Inoiz ez dut hori sentitu eszenatokian, Jone.
06:47 Eta 40 urte daramatzat eszenatokian,
06:50 munduko lekurik onenetan”.
06:55 Dei hori egitera ausartzea,
07:03 jendeak entzun egin duela
07:06 eta beraiei ere hitz egiten diela.
07:08 Berak esaten zidan:
07:11 “it’s our people”.
07:14 Oso polita izan zen.
07:24 Abuztuaren 13ko goizaldeko lauretan
07:29 (12an bigarren emanaldia izan zen),
07:34 Katek eta biok Frankfurtera joateko taxi bat hartu genuen.
07:38 Bera, ondoren, Berlinera joan zen
07:40 eta ni Mongoliako Ulan Batorrera,
07:45 ume eta nerabe gorrekin eta ume dantzariekin
07:49 proiektu bat egitera.
07:56 Eta elkar ulertu genuen, batez ere, beraien artean.
07:59 Polita izan zen oso ikustea
08:02 ikustea elkar ezagutzen ez zuten umeek
08:04 nola egin zuten lan elkarrekin.
08:07 Eta entzumen-arazorik ez duten umeek
08:09 ez zuten zeinu-hizkuntza ezagutzen.
08:11 Eta hor… egon zen, hori da.
08:15 Benetan horrela bizi nahi dugu.
08:19 Kontua ez da honela edo hala bizitzea,
08:23 batasunean baizik, ditugun ezberdintasun guztiekin.
08:26 Ongi etorriak ezberdintasunak!
08:28 Benetan, entzumen-arazorik ez duten umeek
08:31 zeinu-hizkuntza ikasi zuten,
08:33 gorrekin komunikatzen.
08:36 Nerabe gorrak dantzan,
08:39 dantzariak izan gabe.
08:41 Trukea oso-oso egiazkoa,
08:45 zintzoa eta dibertigarria izan zen.
08:57 Tabakalerako guztia gustatzen zait.
09:00 Espazioa, nola zabaltzen den, nola eskaintzen duen,
09:04 dagoen joan-etorria, denak batera
09:07 lanean aritzeko ematen digun aukera.
09:13 Eta interferentzia horiek egoteko aukera izatea.
09:18 Jendeari harrera egiteko aukera,
09:21 gora igo eta Donostia ezezaguna
09:25 genuen ikuspegi batetik ikusteko aukera,
09:28 nola sartzen den argia.
09:30 Espazio horretan,
09:32 denak du jarioa, jario handia.
09:35 Uste dut energia-mailan, gainera,
09:38 artez eta proposamenez beteriko
09:41 leku batek hori behar duela,
09:43 sartu eta irten ahal izatea,
09:46 eta jendeak espazioaren barruan
09:50 nora joan nahi duen eta nora ez erabakitzeko aukera izatea.