00:09 Nire ustez, ikuslearengan aldaketa sortzeko duen gaitasuna da
00:15 zinemagintzak duen funtzio erabakigarrietako bat.
00:20 Nire ustez, zinemagintza ispilua izan da beti,
00:26 bizitza ulertu eta harengana hurbiltzeko,
00:30 eta horrela bizitza bera ulertzeko.
00:32 Irudipena daukat, baietz, erronka horretan
00:34 bizitzari irabazi egin diodala.
00:37 Zinemagintza lanbide bihurtu ahal izan dut
00:39 eta filmak egin ditut,
00:41 ez nahi nituen guztiak, bidean asko geratu baitzaizkit;
00:45 baina nik egin nahi izan ditudan filmak
00:46 egin ditut eta nik nahi izan dudan bezala.
00:48 Nik uste nuen hori zela normalena,
00:49 baina nonbait ez da horrela, inondik ere.
00:51 Poz hori daukat.
00:57 Zinemagintzaren industrian ertz batetik
00:59 ezkutuan bezala sartzera eraman nauen alde basatu horrek
01:03 zailtasunak izan ditu, prozesuan bakardade handia izan baitut,
01:06 baina, aldi berean, abantaila handiak ere bai,
01:09 besteak beste araurik ez izatea
01:11 eta bideoarekin lanean hastea
01:12 bideoa ez zela zinema esaten zen garaian.
01:15 Benetan, nik uste nuen garrantzitsuena
01:20 istorioak iruditan kontatzea zela edo sentsazioak kontatzea,
01:24 edo bideogintza esperimentalarekin probatzea
01:27 edo beste hainbat kontu.
01:37 Egia da zinemagintzan aldaketa handiak gertatu direla,
01:41 oso agerikoak.
01:42 Aldaketa handienetako bat da
01:44 zinea etxean ikusten ohitu garela.
01:48 Horrekin, ez diogu soilik zinera joateari utzi,
01:50 baita beste norbaitekin egiten zen irteera horrek
01:53 zekartzan hainbat ekintza soziali,
01:57 komunikatzeari eta eztabaidatzeari ere;
02:00 izan ere, irteera horrek emanaldiaren ondoren
02:02 zinemari buruz hitz egitera bultzatzen gintuen.
02:05 Zinea nola ikusten den ere garrantzitsua dela uste dut.
02:08 Zinea ez da globalki ikusiko jada,
02:13 alegia, narratiba hautsi egingo da:
02:17 zaila da jendeak filma hasieratik bukaerara ikustea,
02:21 bakarrik, isilik, traba gastronomikorik gabe,
02:24 deirik gabe edo inor jaiki gabe.
02:28 Denbora luzez eta belaunaldi askotan pentsamendua
02:32 eta kultura sortu dituen elementu eta tresna
02:36 kultural garrantzitsu baten bukaera dakarrela uste dut.
02:47 Zuzendaritza lanari dagokionez beste aldaketa bat da
02:52 serieek zuzendaritza lan lauagoa egitera garamatzatela,
02:56 hain konplexua ez den zinemagintzara,
02:59 agerikoagora.
03:02 Zinemagileen talentuaren zati handia
03:06 salgarriak diren istorioen mende egon behar izaten du,
03:09 nahiz eta askotan hutsalagoak diren.
03:11 Ez telebista publikoak, ez erakunde publikoek,
03:14 ez lukete zinemagintza hutsala diruz lagundu beharko.
03:17 Horixe egiten ari dira beste kate horiekin lehiatu nahian,
03:21 baina lehia hori zentzugabea da, ez da inoiz gauzatuko.
03:23 Zinemagintzaren tokia, izatekotan,
03:25 multinazionalek inoiz kontatuko ez dituzten
03:28 istorioen tokia izan beharko luke,
03:32 istorio hurbilak baitira, eta kontatzeko modua,
03:34 sorkuntza mugarik gabe.
03:36 Sorkuntza eta pentsamenduaren motorra bilakatua zen
03:39 zinemagintza hori ezin dugu galdu
03:41 hutsalak hautsitako ezerezaren mesedetan.
03:49 Zirrara sortzeko gaitasuna duen zinemagintza egin nahi dut,
03:53 eta aldi berean, gogoeta eginaraziko diguna,
03:56 gehiago pentsaraziko diguna eta bizitza errealak batzuetan
03:59 zeharkatzen uzten ez digun hesiak
04:02 zeharkatzeko gai egingo gaituena.
04:05 Sustraietara bueltatzeko kezka hori daukat,
04:09 benetakoagoa den zinemagintza horretara.
04:13 Esan nahi dut, dagoeneko "Varados" filmarekin
04:15 hasi dudala arazketa lan hori,
04:17 horretaz jabetuta edo jabetu gabe.
04:19 Apaindurak kenduta arazketa egiten dut,
04:22 apaindurak edonork egin baititzake.
04:24 Eta tresna hori ia ezezaguna zen garaian zinema egiten zen
04:28 modu horretara itzultzeko behar hori.
04:31 Baina, jakina, bizitzan ikusi ditudan, eta batzuk ikusi ditut,
04:34 filmen gozatua eta ikasketak soinean hartuta.
04:44 Niretzat plazera da, baina irudipena daukat
04:48 munduaren begirada osatu egiten dudala.
04:51 Kontatu nahi dudan zine horren baitan,
04:53 uste dut ondo ezagutzen ditudala pertsonaia femeninoak.
04:56 Ez da kasualitatea, nire film askotan emakumeei
05:00 eta gizonei kontatu izana nola sentitzen garen,
05:03 nola egiten dugun amets eta nola bizi garen emakumeok.
05:06 Nik hori etxean bizi izan nuen, alegia,
05:09 ama feminista zen, eta ni beti izan nintzen oso sentibera
05:12 emakumeei eta gizonei mahai gainean jartzen ziguten
05:15 mundu desberdin horrek zekarren justiziarik eza zela-eta.
05:18 Nik berdinak ginela ikusten nuen, argiak ginela,
05:21 amaren iritzia kontuan hartzen zela, eta hala ere,
05:24 emakume izateagatik egin ezin zenituen hainbat gauza zeuden.
05:27 Horien artean, esaterako, zinema-zuzendaria
05:29 izatearekin amets egitea.
05:31 Ni haurra nintzela, nire belaunaldian
05:33 ageri ez zen ametsetako bat zen.
05:35 Ereduzko emakume zuzendaririk ere ez zegoen,
05:38 eta beraz, ezin zenuen horretan pentsatu.
05:45 Ezin dugu ahaztu zinemagintzak, eta batez ere,
05:48 euskal zinemak eta emakumeek zuzendutako euskal zinemak
05:51 erakundeen inbertsio handia behar dutela.
05:55 Esan nahi dut talentua ito egiten dela
05:58 istoriorik kontatzeko aukerarik ez badu, ezta?
06:06 Industriak eta telebista publikoek
06:09 hasieran eman behar dute babesa, abiatzerakoan.
06:13 Film askoren kasuan finantzazioa ez da erabakigarria izango,
06:18 askoz gehiago eskatu behar izaten da eta,
06:21 baina hasieran kultur erakundeen edo ETBren
06:26 edo bien babesa baldin badaukazu,
06:29 Madrilera edo nazioarteko koprodukzio batera joaten zara,
06:32 eta dagoeneko baduzu helduleku hori.
06:35 Uste dut kontuz ibili behar dela gai honetan,
06:38 eta erakundeek oso garbi izan behar dutela
06:41 euskal zinemagintzari ematen zaion babesa
06:43 ildo horretakoa izan behar duela,
06:45 bai beren obra egin ahal izateko
06:47 bultzada behar duten zuzendari berriei laguntzeko,
06:50 bai eta orain arte dagoenari eusteko.
06:52 Zikloaren tragedia handienetako da
06:55 emakumezko zuzendari askok ez dutela jarraitzen.
06:58 Zuzendarien %90ek film bakarra egin dute.
07:01 Gainera, film bat gauzatzeko bereziki
07:04 une gogorra da hau; beraz, sentibera izan beharko genuke
07:08 eta bultzatu egin beharko genituzke izatekoak diren,
07:11 argitara irtetekoak diren film eder horiek,
07:14 egikaritu daitezen eta ahalik eta baldintza
07:17 onenetan ateratzeko modua izan dezaten.
07:22 Une honetan nik uste indarra hezkuntzan jarri behar dela.
07:27 Belaunaldi berriak heztea sentsibilitate artistikoa
07:30 eta zinemagintzarako sentsibilitatea izan dezaten.
07:32 Zinea ezagutu eta maitatu egin behar dute.
07:36 Esanguratsua da ni Altsasukoa izan eta oso ume nintzela
07:39 Donostiako Zinemaldira etortzea.
07:41 Aparteko janzte prozesua izan nuen nik hor.
07:44 Gaur egun Filmotekak urte osoa eskaintzen duen
07:46 programazioaren bidez,
07:48 eta hemen egiten diren jardueren bidez jantzi daiteke jendea.
07:51 Datorren ikusleak badaki Tabakalerara etorriz gero,
07:53 interesgarria izango den zerbait egingo duela,
07:56 Filmotekara etortzen bada,
07:57 programazio interesgarriren bat egongo dela.
08:02 Garbi dago gure ibilbiderako babesa dela
08:04 zure obra hor dagoela jakitea,
08:07 ikustea proiekzioak zainduak direla oso,
08:10 dena zaintzen dela, zinea maite dela.