00:08 Ni 70eko hamarkada hazi nintzen.
00:10 Orduan, Sobietar Batasuna zegoen,
00:12 gerra nuklearren arriskuarekin.
00:14 Gerra bortitzak izan ziren, Libanokoa,
00:19 horren aurretik Aljeriakoa, Latinoamerikakoak.
00:22 Ez zait iruditzen munduaren egungo egoera
00:24 beste garai batzuetakoa baino kezkagarriagoa denik.
00:28 Baina egia da mundua aldatzen ari dela.
00:30 Batetik, trantsizio digitalak
00:33 arlo askotan aldatuko du goitik behera.
00:37 Bestetik, ekologia eta trantsizio ekologikoa ditugu.
00:41 Azkenik, hirugarren aldaketa edo trantsizioa bilakaera
00:44 geopolitikoa izango da:
00:46 Ekialdearen eta Mendebaldearen definizio berria.
00:54 Mundu digitala ezinbestekoa da gure bizitzan.
00:58 Denbora aurrezten digu, eta produktibitatea handitzen du.
01:01 Nazioarteko elkarrizketa errazten du.
01:04 Niretzat, arlo digitala, Internet,
01:06 sare sozialak oso onuragarriak dira.
01:08 Baina bilakaera onuragarri guztiek bezala,
01:11 alderdi negatiboak ere badituzte.
01:14 Oso arlo konplexuak dira, elkarren artean konektatuta daudenak;
01:17 hortaz, ezin dugu Googlen, Facebooken eta Twitteren ibili
01:20 eta esan ez dugula albiste faltsurik ikusi nahi.
01:23 Albiste faltsuak erregulatzea oso zaila da.
01:25 Izan ere, kontua da nork, nola eta zergatik esaten duen.
01:29 Esango nuke albiste faltsu batzuk…
01:32 Azken finean, eskubidea daukagu…
01:34 Gaizki pentsatzeko eskubidea daukagu.
01:36 Gezurrak eta tontakeriak esateko eskubidea daukagu.
01:38 Aitzitik, oztopoa edo arazoa sortzen da,
01:41 akats horiek ondorio larriak dituztenean.
01:45 Esaterako, txertoei, terrorismoari
01:50 edota islamari buruzkoak direnean…
01:52 Kritika egin dezakegu, noski.
01:54 Hala ere, ez nuke esango albiste faltsuek
01:56 gure mundua maltzur bihurtzen dutenik.
01:58 Pentsatuko duzue harroa naizela,
02:02 baina Interneten irakurtzen dudanarekin asko ikasten dut.
02:06 Artikulu oso onak aurkitzen ditut askotan.
02:08 Asko atsegin dut lagunekin sare sozialetan hitz egitea.
02:12 Twitterren baliotsuak iruditzen zaizkidan testu ugari argitaratzen ditut.
02:15 Hori guztia oso onuragarria iruditzen zait.
02:34 'Mainstream'-eko ideia nagusia geolokalizatutak gaudela da,
02:38 eta, bai, badaude eduki global batzuk,
02:40 amerikarrak gehienak, mundu osoan transmitituko direnak.
02:43 Baina mundu osoan daude
02:46 tokiko kultura sendoak: musika Mexikon,
02:49 K-popa Korean, J-popa Japonian,
02:53 telesailak Asian,
02:56 Ramadango telenobelak mundu arabiarrean…
02:58 Egia esan, mugak ez dira inoiz desagertu.
03:03 Adibidez, Frantzian ez ditugu ezagutzen Televisa,
03:06 Telemundo, TV Globo edo Telefe, nahiz eta kate garrantzitsuak diren
03:10 eta milioika, hamarka, ehunka milioika pertsonari hitz egiten dieten.
03:14 Frantzian ez dute inolako eraginik.
03:16 Hau da, ez gara mundu lau batean bizi.
03:20 Gure mundua ez da…
03:22 Mugak daude, nahiz eta ez diren bizi garen lurraldearen,
03:26 hitz egiten dugun hizkuntzaren edo
03:30 gure bizilekuko kulturaren araberakoak.
03:34 Oso interesgarria da Euskal Herriaren adibidea.
03:36 Euskal identitatea dago.
03:38 Espainiako Euskal Herriaren identitatea dago.
03:41 Baliteke zuek identitate espainiarra edukitzea,
03:42 eta, horrekin, katalanengandik edo madrildarrengandik
03:46 gertu sentitzea zenbait gairi dagokienez,
03:47 eta baliteke horietan frantziarren aurka egotea.
03:49 Gai horiei dagokienez, espainiarrak izango zarete, baina,
03:52 aldi berean, espainiarrak eta frantziarrak,
03:55 europarrak garenez,
03:57 elkarrekin egongo gara Txinaren edo Estatu Batuen kontra.
04:00 Beraz, nik identitate anitzetan sinesten dut.
04:03 Eta iruditzen zait, Interneti esker,
04:05 identitate anitz horiek lehen baino azkarrago zabaltzen direla.
04:09 Beraz, ikuspuntu horretatik, onuragarria iruditzen zait.
04:15 Nire ustez, bizitza kulturala eta, ondorioz,
04:17 ekonomikoa zirkulu zentrokideetan eraikita dago.
04:21 Lehen zirkuluan, txikienean,
04:23 artea dago, letra larriz idazten dena,
04:27 hau da, ohiko ekoizpena, askotan irabazi asmorik gabekoa,
04:31 ikusizko artea, literatura, argazkilaritza,
04:36 dantza, antzerkia, etab.
04:39 Gero, industria kulturalak ditugu.
04:41 Bigarren zirkulu zentrokide horretako industriak
04:43 artea baino zabalagoak dira,
04:46 hala nola liburuen industria, musikarena,
04:50 bideo-jokoena, digitalarena.
04:53 Hori guztia kultura da.
04:55 Hirugarren zirkulu batean lotutako jarduerak biltzen dira.
05:00 Adibidez, antzerki jaialdi batean pentsatzen badugu,
05:02 izango lirateke leihatilako arduradunak, prentsa,
05:07 kartelak inprimatzen dituztenak, agertokia eraikitzen dutenak,
05:11 argiketariak edota kamerariak.
05:14 Kulturaren sektorearekin lotutako jarduerak dira guztiak.
05:18 Azkenik, laugarren esfera bat daukagu,
05:21 kulturarekin lotura ez dauden jarduerena,
05:23 hau da, kulturari egiten dioten ekarpenagatik
05:26 nolabaiteko konexioa dutenak.
05:29 Adibidez, hotelak, garraiobideak,
05:32 jatetxeak, tabernak,
05:34 hirira eramaten zaituen trena, hegazkinak, etab.
05:38 Soilik artera mugatzen dela pentsatu ohi dugun arren,
05:40 argi dago kulturak ekosistema oso bat elikatzeko
05:46 aukera ematen duela, Donostian gertatzen den bezala,
05:51 uste duguna baino aberatsagoa baita.
05:53 Horregatik, kultura ez da gastu bat,
05:57 hiriek edo politikariek sarritan pentsatzen dutenaren kontra,
06:00 inbertsio bat baizik. Kulturan inbertitzen
06:03 ekosistema oso bat elikatzen dugu,
06:06 hiri edo eskualde oso bati mesede egingo diona.
06:16 Leku batek denbora behar du existitzeko.
06:19 Begira Bilboko Guggenheim Museoa.
06:23 Duela 25 urte sortu zen.
06:24 Askotan ondorioak epe ertainera edo luzera ikusten dira.
06:28 Horrenbestez, pentsatu behar dugu kulturaren,
06:37 industria kulturalaren eta digitalaren nahasketa bat daukagula,
06:40 baita helburu sozial batena ere,
06:42 hiriari edo auzoari mesede egiteko,
06:44 kasu honetan bezala.
06:46 Euskararekin ere ari da lanean.
06:51 Fase horretan, dimentsio horiek guztiak
06:55 lortu ez izanak kezkatu behar gaitu.
06:59 Multzoari maizterrak edo osagarriak gehitu dakizkioke.
07:05 Zirkulazioa alda daiteke.
07:08 Mahaiak eta aulkiak jar daitezke.
07:10 Konturatzen gara etorkinak
07:12 soilik etortzen direla elektrizitateagatik,
07:14 deskargak egitera eta telefono mugikorrak kargatzera.
07:17 Bada, interesgarria da.
07:18 Arrazista samarrak izan gaitezke eta anfitrioi txarrak,
07:21 eta esan ez dugula
07:25 etorkinak etortzerik nahi.
07:27 Ez dugu eraikin honetan sartzerik nahi.
07:29 Nik kontrakoa uste dut.
07:31 Iruditzen zait etorkinak ez etortzea
07:33 eta eraikina beraiena ez dela pentsatzea
07:36 kaltegarria dela zentroarentzat.
07:40 Iruditzen zait etorri behar dutela. Eta hemen daudenean,
07:43 zerbait egin behar dela beraientzat.
07:44 Hemen daudenean, lagundu ditzakegu eraikinaren funtzio batzuk
07:48 xede kulturalekin erabiltzen,
07:52 hizkuntzak ikasteko adibidez.
07:56 Baliteke beren herrialdeko historia hobe ezagutu nahi izatea.
08:00 Aurrera!
08:03 Ni liberala naiz kulturari dagokionez,
08:06 arlo ekonomikoan ez, baina, kulturari dagokionez, liberala naiz.
08:08 Uste dut ezin diogula jendeari esan zer egin behar duen.
08:11 Libre utzi behar dira, eta askatasun hori
08:15 liburutegiko serendipiari esker ere jaio behar da:
08:19 apaletatik pasatzen zara, liburuak deskubritzen dituzu,
08:22 bideojokoen gunera joaten zara.
08:23 Teknika ikaragarrien eskaintza handia dago.
08:25 Bideojokoak daude, MediaLab,
08:27 festibala daukazue,
08:29 'Impact Hub'-a ekologiari buruz, etab.
08:33 Nik asko sinesten dut erakunde kulturalek
08:36 komunitatearekin duten konpromisoan.
08:38 Pertsonei eskua luzatu behar diete, eta kulturara iristeko aukera eman.
08:45 Ez dut sinesten ostiraletan, etxera joateko
08:47 gogoa baino ez daukazuenean,
08:50 arratsaldea izorratzen dizuten txirula klase horietan.