00:20 Politika ez da eduki filosofikoa edo ideologikoa bakarrik.
00:24 Aitzitik, harago doa, formak, estetikak, eta abar ere badira.
00:28 Horregatik ditut hain gustuko politikarien hitzaldiak,
00:32 horien performatibotasuna,
00:36 panfletoak, manifestuak…
00:38 Ia beti nirekin izan ditudan gauzak dira horiek.
00:41 Gogoan dut modu paraleloan entzuten nituela
00:45 Julio Anguitaren hitzaldiak eta El Cabrero,
00:50 Jiménez Rejano edo Juanito Valderramaren kantuak.
00:54 Horixe zen nire etxeko soinu-testuingurua.
01:03 Julio Anguitak hitz egiten zuenean, denbora eteten zen;
01:06 Juanito Valderramak abesten zuenean, denbora eteten zen.
01:09 Hau da, egoera bereziak ziren.
01:11 Egoera berezi horiek haur horri
01:15 jakinmina piztu zioten, kezka,
01:17 eta, batez ere, zergatik galdetzeko nahia,
01:19 oraindik ere nirekin dudana.
01:33 Gitarra jotzen hasi nintzen.
01:35 Gero, kantua ezagutu nuen, aitari esker.
01:41 Eta lagun bat nuen, Virgilio,
01:43 beste musika-mota batzuk entzuten zituena.
01:46 Eta nire lagun Pascualek poesia irakurtzen zuen.
01:49 Orduan konturatu nintzen
01:51 musikak batu egiten zituela nolabait
01:54 beste kezka horiek.
01:56 Beno, poesiak ate bat ireki zidan bat-batean:
02:00 Miguel Hernández eta 27ko Belaunaldi osoa,
02:03 flamenkoan ordurako nahiko abestu zen hori,
02:07 bai eta kantautoreak ere.
02:09 Kantautoreek ate bat ireki zidaten.
02:11 Jakina, kantautore politikoak atzean utzi nituen,
02:14 nolabait esateko, eta Leonard Cohenengana iritsi nintzen,
02:16 eta hark ireki zidan beste ate bat.
02:18 Jakina, gauez ateratzen zen nerabea ere banintzen,
02:21 eta nire lagun batzuek rapa eta death metala entzuten zuten.
02:24 Eta, ezustean, death metalak
02:28 minimalismora eraman ninduen.
02:32 New age erako minimalismo batera.
02:34 Hala nola Philip Glass,
02:36 Wim Mertens,
02:38 George Winston edo Michael Nyman.
02:41 Eta horrek zenbait soinu-bandatara eraman ninduen.
02:44 Orduan, soinu-bandetako musika entzuten hasi nintzen,
02:46 eta horrek, metal taldeekin elkar eraginean,
02:49 eraginen zurrunbiloa sortu zuen.
03:07 Gero, Francis Baconek beste eremu batera eraman ninduen,
03:10 sexualitatera, erotismora, indarkeriara…
03:14 Eta, hortik aurrera, mugimenduaren mundua ezagutu nuen,
03:17 keinuaren, dantzaren, performancearen mundua, etab.
03:22 Eta, beno, ezin konta ahala
03:24 diziplina horietan murgiltzen jarraitzen dut.
03:27 Diziplina horiek guk uste
03:28 baino hurbilago daude beti elkarrengandik.
03:30 Baina egiten ditudan kontzertu guztietan
03:33 beti dago elementuren bat diziplina horietatik guztietatik.
03:36 Guztietatik dago zerbait.
03:37 Bai, eta nigan sartu den azkena
03:40 zinema edo ikus-entzunezkoa izan da.
04:01 Esperimentazioa ez da inoiz flamenkoarekin lotu,
04:04 baina nik askotan esaten dut
04:06 esperimentatzailea naizela flamenkotik natorrelako.
04:10 Hortik mugitzen naiz.
04:12 Orduan, noski, jende askori oso arraro egiten zaio
04:14 nik mainstream izenaz gaizki deituriko ikusmolde batean
04:18 edo ikusmolde underground batean gehiago mugitzen den
04:21 norbaitekin kolaboratzeak.
04:24 Baina etiketa hori, lanean hasten zarenean
04:27 eta hortik abiatzen zarenean,
04:29 badakizu lotura horiek ez dizutela hortik hitz egiten.
04:32 Harreman pertsonalek ez dizute hortik hitz egiten,
04:34 beste nonbaitetik hitz egiten dizute.
04:36 Zu frantziskotarra izan zaitezke
04:39 eta budista den norbaitekin oso harreman pertsonala izan,
04:44 loturak aurki ditzakezu.
04:46 Bada, horrela mugitzen naiz ni nolabait.
04:55 Etiketek gero eta zentzu gutxiago daukate.
04:58 Hau da, ez digute asko laguntzen
05:01 beste pertsonak ezagutzen.
05:03 Musikaria naiz musika egiten dudalako, ados,
05:07 baina orain musika zer den eztabaidatu beharko genuke,
05:10 eta ongi baino hobeto dakigu eztabaida hori ia betierekoa dela.
05:12 Beraz, ez digu balio,
05:16 ez digu elkar ulertzen laguntzen.
05:18 Nik ihes egiten dut.
05:20 Zero-guneen bila ibiltzen naiz etengabe.
05:25 Ez dut ihes egiten identitate zehatz baten,
05:27 identitate pertsonal edo partikular baten bila ari naizelako.
05:30 Jarrera politiko disidente batekin ere zerikusia du nolabait.
05:39 Eta ihes horrek, ihesaldi horiek, loturak sortzen
05:41 eta sortzen jarraitzen irakatsi didate.
05:51 Nik baino talentu eta adimen askoz handiagoa duen jendearekin
05:56 biltzea eta elkartzea izan da nire ikasteko modu bakarra.
06:03 Horrek zenbait logika eta teknika biltzen laguntzen dit.
06:11 Ni ez nintzateke sekula horiek biltzeko edo ikasteko gai izango.
06:16 Baina arteak aukera hori ematen zidala ulertu nuen.
06:21 Nik txantxetan esan ohi dut:
06:23 “Zorte handia dut, masterrak ordaintzen dizkidatelako”.
06:26 Eta hori horrela da.
06:28 Prestatuta ez nagoela jakinda ere
06:31 (prestatua egotea zer den gaizki ulertzen dugu,
06:34 zentzu tekniko edo intelektualean)
06:37 prozesu artistiko batean sartzen naizenean,
06:40 bada, hain justu, prestatua ez nagoelako
06:42 du zentzu handiagoa hor sartzeak.
06:44 Jakina, horrek estresa eta tentsioa sortzen dit,
06:47 eta ziur aski aurrerago larrutik ordainduko dut.
06:50 Baina, bestalde, niretzat hori da bizitzaren
06:53 eta pertsonen arteko harremanaren zentzua.
06:56 Eta nire ziurtasun-gabezia guztiak mahai gainean jartzen ditut.
07:00 Terapeutikoa ere bada nolabait,
07:03 lehen unetik laguntzen didalako ziurtasun-gabeziak gainditzen.
07:08 Eta etengabe txirrista horretatik botatzeko
07:11 aukera ematen didan markoa sortu ahal izan dut.
07:20 Espainiako estatuan
07:21 Tabakalera bezalako oso erakunde gutxi daude.
07:23 Gauzak posible egiten dituzte.
07:25 Adoretu, babestu eta animatu egiten duten
07:28 espazio publikoak dira.
07:31 Nire ustez, erakunde publikoen lana
07:34 ez da babes instituzionala edo korporatiboa ematea
07:36 haien zigilua edo dirua jarriz,
07:39 baizik eta loturak sortzea.
07:42 Horrekin du zerikusia, hemen lotura horiek
07:45 eta sare hori elikatzen jarraitzeko egoerak sortzearekin.
07:48 Nik hori Tabakaleran bizi izan dut.
07:53 Sorkuntza-espazio batek,
07:55 lan bat sortzeko aukeraz gain,
07:57 beste hainbat gauza egiteko aukera eman behar du,
07:59 hala nola loturak sortu, egoerak sortu
08:01 eta beste logika batzuk eratu.
08:03 Nire ustez, Tabakalerak zerikusi handiagoa du
08:06 topaketa-espazio horrekin, pentsamendu-espazio horrekin,
08:08 gero eta gehiago handituko duten ekoizpen-espazio horrekin.
08:11 Nik uste dut Tabakaleran hori askoz hobeto ulertu dutela,
08:14 eta nire kasua hemendik igarotzen ari diren
08:16 askoren arteko bat baino ez da.
08:19 Eta hori urte asko igaro eta gero baino ez dugu ikusiko.