00:17 Batzuetan ekintzaile-liburuzaina naizela diot,
00:19 oraindik ere oso feminizatuta dagoen
00:22 lan hori aintzatesteagatik.
00:25 Emakume liburuzain asko dago
00:28 munduan, ez soilik Espainian.
00:32 Eta hori diot uste dudalako liburutegiak,
00:38 instituzio gisa, etengabe hazten ari den potentziala duelako;
00:42 gero eta garrantzitsuagoa da komunitarioa eta doakoa
00:45 den guztia mespretxatzen duen eta guztiz bortitza
00:50 den kapitalismo neoliberalaren testuinguru honetan.
00:54 Liburutegia hori dena defendatzen duen oihua da.
01:07 Eta ekintzailea naizela aldarrikatzen dut
01:11 liburutegia defendatzen jarraitu behar dugula uste dudalako.
01:15 Oro har,
01:18 beste instituzioen barne
01:20 gauden instituzioa gara.
01:23 Batzuetan dirudi (eta batzuetan ere hala da)
01:28 instituzioak amankomuna den guztiaren kontra daudela.
01:30 Amankomuna diot jendeak bere sare
01:33 eta ekimen propioetatik garatzen duelako.
01:36 Baina liburutegiak hori horrela ez izateko germena dauka.
01:40 Mundu guztiarentzat irekita dago,
01:43 eta hona etortzen diren guztiek,
01:45 neurri handi batean,
01:47 nahi duten guztia egin dezakete barnean dagoenarekin,
01:49 eta horrek badauka imajinatu ere egiten ez ditugun gauzak
01:53 gertatzen uzteko germen hori.
02:00 Momentu honetan
02:03 liburutegien inguruan
02:05 asko kezkatzen nauena da
02:07 jendearen parte-hartzea
02:11 bermatu behar dela,
02:13 hau da, gure komunitateak
02:15 (“gure komunitatea” diodanean
02:17 liburutegira barnetik zein kanpotik
02:22 datozenei buruz ari naiz)
02:24 parte hartzeko aukera izatea.
02:25 Eta nik uste eremu guztietan presente egon behar duela,
02:30 baita betidanik liburutegikoaren
02:33 berezko lantzat hartu dugun
02:34 katalogoan ere.
02:36 Uste dut liburutegira datozenak
02:40 eta bertan gertatzen denaz eta egin daitekeenaz
02:44 arduratzen direnak,
02:46 dokumentuetatik eta dokumentuen
02:47 erabileratik haratago,
02:49 katalogoan ere esku hartu beharko luketela.
02:52 Zergatik ez?
02:52 Nola katalogatzen dugun,
02:54 nola sailkatzen dugun,
02:58 bai eta tradizionalki
03:00 barne-lantzat edo liburuzainaren lantzat
03:03 edo liburuzainaren lantzat (eta ez jendearen lantzat)
03:06 hartzen diren eremuetan ere.
03:22 Haurra nintzen
03:25 hirurogeiko hamarkadaren erdialdean.
03:26 1961ean jaio nintzen.
03:29 Nire hirian, Santanderren,
03:31 ez zegoen liburutegi onik.
03:34 Oro har, Espainiar Estatuan,
03:38 salbuespenak salbuespen, ez zegoen liburutegi onik.
03:40 Liburutegiek eta diktadurek
03:42 ez dute elkarrekin ongi funtzionatzen.
03:45 Buruan daukat
03:47 bisitatu nuen lehenengo liburutegia
03:49 nire eskolakoa izan zela.
03:51 Eskola pribatua zen,
03:53 erlijiosoa,
03:55 elite batenaren antzekoa,
03:56 eta liburutegi itxi bat zegoen.
03:59 Apaiz bat bertatik igarotzen ari zela
04:01 aurkitu nuen,
04:03 ez dakit zergatik ireki
04:06 eta esan zigun “sartu nirekin…”
04:08 eta bertan ikusi nuen etxekoa
04:10 baino askoz handiagoa zen liburutegia, baina itxita zegoen.
04:12 Lehen liburutegi guztiak ez zeuden irekita,
04:14 orain gero eta gehiago.
04:17 Gure liburutegia
04:19 goi-mailako hezkuntza instituzio bateko
04:22 liburutegi akademikoa da,
04:24 hau da, arte eta pentsamendu garaikidean
04:25 espezializatutako unibertsitate bateko liburutegia da,
04:29 eta guztia artearen,
04:31 diseinuaren, kultura-ondasunen
04:32 zaharberritzeari eta mantentzeari buruzkoa da.
04:36 Goi-mailako hezkuntzaren
04:40 esparru horretan,
04:41 gai oso espezializatuak ditugun arren,
04:45 mundu guztiari irekitako liburutegia da,
04:47 eta edonor joan daiteke bertan duguna kontsultatzera.
04:51 Orduan, zer baimentzen du liburutegi batek
04:53 bildumen barne?
04:56 Guretzat, komunitateak dioena.
05:02 Gure komunitatea,
05:04 hein handi batean, artistek osatzen dute.
05:07 Horrek eragin du modu natural batean
05:11 artisten argitalpenak, fanzineak… sartzea;
05:15 izan ere,
05:18 neurri batean, liburutegian eduki hori
05:21 sortzeko tailerrak antolatu dituztelako.
05:23 Uste dut hori bera gertatzen ari dela orain
05:25 Medialaben ere,
05:28 eskuratzen eta sortzen denaren arteko
05:31 muga oso lausoa baita.
05:34 Gure liburutegietan
05:36 oso lausoa da
05:37 ikerketa, irakurketa eta ezagutzaren espazioaren
05:42 eta sormen espazioaren arteko muga…
05:51 Medialabetik (aurretik Ubik) gehien erakartzen nauena da
05:56 hemen bertan sortu daitekeela,
06:00 eta adin ezberdinetako jendea elkartzen dela
06:04 askotariko tresnekin gauza guztiz ezberdinak sortzeko
06:09 Eta tresna horiek maila berdinean daude,
06:11 hala nola idazmakina,
06:14 guraizeak, musika-tresnak
06:18 edo liburuak
06:20 eta bertan dauden aldizkari eta DVDak
06:23 edo hodeian dagoen bilduma ere.
06:26 Baina, batez ere,
06:27 hemen jendeak bat egiteko aukera du,
06:31 eta elkar ezagutzen dute
06:33 tresna horiekin guztiekin gauzak egiteko.
06:38 Horregatik maite dut Medialab,
06:40 eta gure liburutegian
06:45 hori kopiatzen saiatzen gara.
06:51 Orain guztia prest daukagu.
06:54 Medialab Tabakaleran horren adibide argia da,
06:58 baina liburutegi guztietan saiatzen gara
07:00 jendea sartu eta lasai mugi dadin.
07:05 Batzuetan ez duzu behar duzun
07:07 bilduma osorik aurkitzen.
07:12 Espazioarekin berdin gertatzen da,
07:13 baita Medialaben ere, espazio handia izan arren,
07:16 inoiz ez duzulako behar duzun espazio guztia izango.
07:18 Ondorioz, batzuetan espazioa
07:21 birdiseinatu edo beste gauza batzuetarako berrerabili behar da,
07:25 gainera nahiko modu organikoan,
07:29 eta, jendeari erabakiak hartzen uzten diozun neurrian,
07:31 are gehiago.