00:11 Unibertsitatean,
00:12 bizitza osorako guzti-guztia
00:13 ikasi beharko zenukeen leku horretan
00:15 -ez da egia-,
00:17 Zuzenbidea eta Ekonomia ikasi nituen.
00:20 Hala ere, ez dut sekula arlo horietan lan egin,
00:24 baizik eta artearen eta kulturaren esparruan.
00:25 Hau da, Zuzenbidea eta Ekonomia ikasi nituen;
00:27 baina zerbait ikasteagatik soilik
00:29 ez duzu zertan horretara kondenatu bizitza osoan, ezta?
00:32 Hortaz, momentu jakin batean, norabidea aldatu
00:36 eta beste kontu batera dedikatu nintzen; eta gaur arte.
00:38 Une horretan Interneten gertatzen ari zenak
00:40 piztu zuen nire interesa;
00:42 izan ere, Internet esfera publiko gisa
00:43 ulertzen genuen espazio berri hura zen.
00:45 Gerora ez da horrela izan,
00:47 baina orduan ez zegoen araututa.
00:50 Bada, interesa piztu zidan gaiak,
00:53 ikertzaile eta sortzailearen ikuspegitik.
00:55 Eta bide horretatik
00:57 iritsi nintzen gaur egun nagoen lekura, hain zuzen ere,
00:59 zientziari eta teknologiari estuki lotuta
01:02 dauden praktika artistikoekin lan egitera.
01:10 Interneteko praktika artistikoak
01:13 interesatzen zitzaizkidan,
01:15 bitarteko berriak,
01:16 zeinetan sortzaileak programazioarekin
01:19 eta punta-puntako
01:23 elementu teknikoekin lanean aritzen ziren,
01:24 artearen lengoaiak
01:26 zabaltzen zituzten bitartean.
01:28 Diziplina guztietan
01:29 jar daiteke begirada zientzian eta teknologian
01:31 diziplinek beraiek ematen dizkizuten tresnekin;
01:34 eta, aldi berean, zientziak eta teknologiak
01:35 asko hartzen dute horiengandik.
01:38 Hau da, hain argiak diren konpartimentu horiek ez dira existitzen
01:40 ez artean eta zientziaren artean, ezta ezeren artean ere.
01:43 Errealitatean dena dago nahastuta.
01:52 Gaur egun, ‘zientzia hiritarra’, password gisa erabiltzen da,
01:56 etiketa gisa.
01:57 Zerbaitekin lotu
01:58 eta badirudi baliabide gehiago eskuratzen dituzula berehala,
02:02 hiritar eta zientzia hitzak dituelako,
02:04 eta horiek mobilizatzen duten hitzak direlako.
02:06 Nire ustez, zientzia hiritarra eskakizun demokratiko bat da;
02:11 ezagutza zientifikoek gizarte gisa
02:13 antolatu egiten gaituzte
02:18 maila guztietan,
02:19 eta, beraz, gizarte gisa eskubidea izan beharko genuke
02:22 zientziaren esparruan
02:23 eta hari lotutako sektore guztietan
02:26 (teknologia aplikatuak, etab.)
02:28 askoz hobeto informatuta egoteko.
02:31 Hau da, kultura zientifikoa demokratizatzea da,
02:34 irisgarri bihurtzea;
02:36 bitartekoak ematea informazioa eskuratu ahal izateko,
02:38 prestakuntza jasotzeko,
02:40 zientzia ikasi ez dugunok
02:43 beldurtzen gaituen
02:44 oztopo hori txikiagotzeko,
02:46 ezagutza zientifikorako sarbidean.
02:48 Gaur egun, XXI. mendeko herritar batek
02:51 kultura orokorra izateko, kultura zientifikoa eduki behar du.
02:58 Gizarte gisa,
03:01 erabaki oso garrantzitsuak hartu beharko ditugu
03:03 klimaren esparruan,
03:05 ez baitira errealitatean hartzen ari.
03:07 Baina indiferentziaz erantzuten dugu
03:10 erabaki-hartze gabezia horren aurrean,
03:12 eta hori estuki lotuta dago honekin:
03:14 informazioa hor dago,
03:15 baina ez daukagu gogorik hura ulertzeko;
03:19 eta, egungo kultura-sistema honetan,
03:23 prestatu gaituztelako
03:25 zientzia alor espezializatua dela pentsatzeko.
03:31 Hau da, zientzia-komunitateak hori esan du
03:34 70eko hamarkadaz geroztik, gutxienez -ez bada lehenagotik-,
03:36 baina 70eko hamarkadatik jada
03:38 bazegoen informazioa eskuragarri,
03:40 aski frogatutako
03:42 informazio zabala,
03:43 ordutik pilatu, pilatu eta pilatu egin dena.
03:46 Ez da iritzia.
03:47 Energia-mugara
03:50 iristen ari gara.
03:53 Biodibertsitatearen kolapsoa.
03:55 Desagertzea iristen ari da.
03:58 Polinizatzaileen desagertzea iristen ari da.
04:03 Eta deforestazioa.
04:06 Ziklo atmosferikoak aldatzen ari dira,
04:10 mikroplastikoak ozeanoak inbaditzen ari dira.
04:12 Datu mordoa dago.
04:15 Eta, orain, zer? Nola ekidingo dugu aldaketa hori?
04:18 Baina niretzat galdera ez da hori,
04:19 aldaketa dagoen edo ez dagoen.
04:20 Argi dago badagoela, eta erradikala da.
04:22 Kontua hauxe da: nola ekidingo dugu?
04:24 Nola egin nahi dugu aldaketa hori?
04:28 Gerra eta suntsipenaren bidea hartuko dugu?
04:33 Edo, aitzitik, zenbait lehentasun eta balio birnegoziatuko ditugu?
04:40 Ni bigarren aukera horren aldekoa naiz,
04:42 baina jarraitzen ari garen bidea bestea da;
04:44 erabakirik ez hartzearen bidea,
04:46 eta, hortaz, ondorioak
04:49 bata bestearen atzetik datoz,
04:53 inolako kontrolik gabe.
04:58 Kontua da erabaki horiek
05:02 ez hartzen ari den jendea,
05:08 nire ustez, oinarrizko edozein
05:14 baldintzatzaile etikotik
05:16 argi eta garbi deskonektatuta dagoela.
05:23 Zerbaiti buruzko informazio gehiago eskatzeko,
05:25 jakin behar duzu zuk ez duzula informazio hori,
05:26 eta iritzia osatzeko
05:28 beharrezkoa dela.
05:30 Horregatik diot garrantzitsua dela
05:32 traba horiek apurtzea
05:36 eta informazioa eskuratzea.
05:39 Eta kulturaren eta artearen arloko praktikak
05:43 hori apurtzeko tresna dira.
05:45 Zientziarekin lan sakona
05:47 egiten duten artistak
05:49 gai dira zientzialariek ez bezalako moduan
05:52 galderak formulatzeko,
05:54 eta, hortaz, ezagutza zientifikoa aurrera eramaten dute.
05:57 Eta galdera horiek
05:58 herritarrak interpelatzeko moduan egiten dituzte,
06:00 hizkuntza zientifikoak ezinezkoa duen moduan.
06:03 Beraz, hor lan-arlo oso interesgarri bat dago,
06:06 eta ni asko motibatzen nau.
06:13 Iaz Bartzelonan ‘Ciencia fricción, vida entre especies compañeras’
06:15 izeneko erakusketa bat egin nuen,
06:18 eta aurten Bilboko Azkuna Zentroan
06:19 berriro egingo dugu.
06:23 Erakusketan ikasi nuen
06:25 kontu garrantzitsuena zera izan zen:
06:25 publikoari dagokionez,
06:27 arrakasta handia izan zuen erakusketak,
06:29 eta nik, komisario gisa,
06:31 edukiari ez nion konplexutasunik kendu.
06:33 Irisgarria egiten saiatu nintzen.
06:37 Hau da, hauxe izan da nire jarrera: “hurbildu nahi duenari
06:40 erraztasun guztiak eskainiko dizkiot”.
06:44 Hala ere, ez diot konplexutasunik kenduko,
06:49 konplexutasun hori baitu.
06:50 Eta publikoak oso ondo erantzun zuen.
06:53 Publikoari dagokionez, arrakasta izugarria izan zen,
06:55 eta zer pentsatu handia eman zidan,
06:56 erakusketa beteta zegoelako.
07:01 “Jendea ez doa erakusketetara”.
07:02 Ba ez, ez da egia.
07:05 Eta ez da egia
07:07 edukiaren kalitatea
07:09 eta irisgarritasuna bateragarriak ez direnik,
07:14 hori jendea ergeltzat hartzea baita.
07:15 Hortaz, sor dezagun
07:18 irisgarria den testuingurua,
07:20 edonor praktika horietara hurbil dadin,
07:22 bereziki diru publikoarekin finantzatu bada.
07:28 Tabakalerako Medialabek
07:30 egiten duen lana asko interesatzen zait.
07:32 Nire ustez, primerako lana egiten ari dira,
07:34 eta lurraldean ezkutatuta zeuden
07:36 interes eta ekimen ugari
07:39 biltzea lortu dute;
07:41 eta horrek biltzeko eta elkar aitortzeko tokia eman die.
07:45 Horrek, bere horretan, izugarrizko balioa du.
07:48 Espazio hori,
07:49 lehen aipatu dugunaren inguruan
07:51 lan egiten duten pertsona eta kolektiboak
07:52 biltzeko toki gisa;
07:55 hau da zientzia hiritarra, zientzia amateurra,
07:57 underground teknologia,
07:59 esperimentazio teknologikoa
08:01 eta jakintza gurutzatzea…
08:03 Oinarrizkoa da bat egiteko tokia izatea;
08:05 izan ere, praktika hibridoak dira,
08:07 eta nekez aitortzen dira
08:09 kulturaren eta kultura eta artearen
08:12 erakusketaz gaindiko eremuetan.
08:14 Hortaz, Medialabeko espazio hori
08:16 horregatik da oinarrizkoa.
08:22 Kritikoa naiz oso botere publikoekiko,
08:24 bai eta komunitate artistiko
08:25 eta sortzailearekiko ere;
08:28 izan ere, nire ustez
08:30 hizketakide gisa
08:34 gure lekua hartu behar dugu.
08:39 Esango nuke botere publikoek kulturarekiko duten interes falta
08:42 (inaugurazioaren egunean ateratzen duten argazkia gorabehera),
08:45 hau da, gure ekarpena ez ulertzea,
08:48 guk nolabaiteko opakutasuna duen espazioa
08:51 sortu izanaren emaitza dela.
08:55 Eta gu kexu gara
08:57 ez dutelako gure balioa aintzat hartzen.
08:58 Beraz, botere publikoei exijitu behar diegu,
09:01 baina baita komunitate artistikoari ere.
09:05 Jada ez gaude XX. mendean;
09:07 larrialdi sozial eta politikoko
09:08 egoera batean gaude.
09:12 Artistok eta sortzaileok
09:15 aldarrikatzen dugun espazioaren merezidun
09:19 eta, oro har, oinarrizko jarduera izan nahi badugu,
09:24 lanean hasi behar dugu.
09:25 Ezin gara toki isolatu batean geratu.
09:27 Gertatzen ari denarekiko arduratsua den
09:30 eta konprometituta dagoen
09:32 komunitate artistiko baten beharra dugu.