00:15 Zinema egiteak besteekin konektatzeko aukera ematen dit
00:18 leku super intimo batetik.
00:19 Denbora asko beharko nuke
00:21 intimitate hori eguneroko bizitzan lortzeko, ezta?
00:27 Nire ustez, deskonektatzeko eta konektatzeko
00:32 desio oso indartsu batekin ere badu zerikusia,
00:38 hau da, bizitzako eguneroko une jakin batzuetan
00:42 isolatzeko desio batekin,
00:45 interesatzen zaizkidan gai horietan pentsatzeko,
00:49 eta, aldi berean, pentsatzeko eta zerbait sortzeko prozesu horrek
00:53 besteekin konekta nazan.
00:56 Oso gauza polita da film baten proiekzioaren ostean
01:01 norbait hurbiltzen zaidanean
01:03 eta gertatu zaion gauza oso anekdotiko bat kontatzen didanean,
01:07 senideren batekin lotu edo gogoratu duen zerbait.
01:12 Eta pentsatzen dut, begira, filma ez balego
01:14 elkarrizketa hori izateko bide gisa,
01:16 ez litzateke inoiz elkarrizketa hori gertatuko.
01:24 Batez ere, gutxi gorabehera ezagutzen dudanari buruz
01:27 idazten saiatzen naiz,
01:30 eta horrek, nolabait,
01:32 emakumeen inguruan idaztera behartzen nau.
01:36 Ez du zerikusi handirik norberak egin nahi
01:39 edo proiektatu nahi duenarekin,
01:42 arreta non jartzen den baizik.
01:45 Beraz, emakumezko pertsonaia hauengan jarri nahi dut arreta,
01:49 baita nire familian emakume asko daudelako
01:53 eta gauza asko kontatu gabe kontatzen ari direlako sentsazioa
01:58 ematen didaten keinu asko antzematen ditudalako ere,
02:02 eta askoz ere handiagoa den zerbaiten puntatxoa dira.
02:09 Azkenean horri buruzkoa da dena:
02:11 garenaz eta besteekiko harremanaz.
02:14 Zenbateraino dago halako muga bat
02:21 sentitzen dugun horretan, proiektatzen dugun horretan,
02:24 esateko gai garen horretan, ezkutatzen dugun horretan.
02:30 Kontatzen ari zarenean, istorio bat egin nahiko nuke,
02:33 non arreta jartzen dudan gauza horietan.
02:38 Batzuetan kanpoko begirada bat egoten da beti
02:42 gatazkari buruz galdezka.
02:47 Eta horrekin ez naiz inoiz oso eroso sentitu.
02:52 Orduan, 'Viaje al cuarto de una madre' garatzen hasi nintzenean,
02:59 eta galdera horiek egiten zizkidatenean,
03:02 nik pentsatzen nuen; baina, zergatik eraiki behar dut hortik?
03:06 Maitasun keinuetan arreta jartzea
03:10 nahiko konplexua eta kontraesankorra da eta,
03:15 gero hortik gatazka sor dadin.
03:19 Maitatzea gatazka bat delako, ezta?
03:22 Orduan, niri, hor, galdera horrekin
03:26 "zer esan nahi du maitatzeak? Zer esan nahi du ongi maitatzeak?"
03:30 mila galdera etortzen zaizkit burura,
03:34 eta horiekin asko konta dezaket.
03:38 Eta begirada keinu horietan jartzea
03:42 ongi maitatzea zein zaila den aztertzeko
03:45 modurik onena zela iruditu zitzaidan.
03:55 Idazketarena oso prozesu intimoa da,
03:57 agian film bat egiteak esan nahi duen guztiaren prozesu intimoena,
04:01 film bat oso lan kolektiboa delako
04:05 eta prozesu horrek aukera ematen didalako
04:08 pertsonaiei gertatzen ari zaiena asko barneratzeko.
04:13 Batzuetan, idazten ari naizela gelditu egiten naiz,
04:17 jaiki eta pertsonaiei gertatzen ari zaienaren
04:20 mekanika txikiak egiten ditut.
04:22 Agian gauza txiki bat,
04:25 pertsonaia batek hitz egiten ari zaion beste bati nola begiratzen dion.
04:29 Eta gertatzen zait idaztean egiten dudala,
04:32 ikusi eta sentitu beharko banu bezala.
04:35 Orduan, egia da beti planteatzen ari garen kontu bat dagoela:
04:41 zertarako idatzi hainbeste, azkenean irudiak bilatzen baditugu?
04:46 Baina niretzat indar hori du,
04:49 idazketa gauza performatibo gisa,
04:51 idazketak aukera ematen dit konektatzeko
04:54 eta ia fisikoki sentitzeko, eta mugimendu horiek izateko,
04:57 gero, filmatzeko unea iristen denean
04:59 eta aktoreekin lan egin behar dudanean,
05:02 idazketaren eta gorputzaren translazio fisiko horren
05:05 memoria dut, zuzendu ahal izateko.
05:09 Orduan, horretaz jabetu naiz,
05:11 niretzat idazketaren botereak zerikusia duelako aktoreen zuzendaritzarekin.
05:20 Niretzat Tabakalera sorkuntzarako, hausnarketarako
05:23 eta pentsamendurako espazio bat da.
05:26 Gogoan dut bisitan etorri nintzen lehen aldia.
05:34 - Kaixo, zer moduz? Ongi etorri eskolara.
05:36 - Zer moduz? Celia naiz.
05:38 - Pozten naiz ezagutzeaz.
05:39 Miresmenezko begirada batekin bisitatu nuen,
05:44 nola nahiko nukeen hemen lan egin,
05:46 nola gustatuko litzaidakeen hemen denbora pasatzea.
05:52 - Erabat irekia da.
05:54 - Baina, zuk eska dezakezu muntaketa-gela bat hemen muntatzeko?
05:57 - Noski baietz. Horixe egin nuen aurrekoan.
05:58 - Bai?
06:00 - Bai.
06:01 - Aizu, hau opari bat izan da, zeren hau ezagutzea…
06:04 A ze pasada!
06:07 Zoragarria da!
06:19 Urteetan zehar ia urtean behin edo bitan etorri izan naiz.
06:23 Eta orain, adibidez, Nokako proiektuen mentorea naiz.
06:33 Proiektuei laguntzeko prozesua oso aberatsa da
06:37 norabide guztietan.
06:39 Azkenean, zuzendariei laguntzen diezu galderak egiteko,
06:42 ikertzeko, materialak partekatzeko
06:45 eta bakarrik ez sentitzeko
06:48 aukera ematen duen ibilbide luze batean.
06:51 Baina, aldi berean, niretzat ere oso aberatsa da;
06:54 izan ere, galdera horiek nire proiektuetara ere eramaten ditut,
06:59 baita zalantzak ere, sormen-prozesu orotatik sortzen diren zalantzak;
07:03 hemen lantzen dugun zerbait da eta oso baliotsua iruditzen zait.
07:07 Izan ere, badirudi, normalean, ezin dela zalantzarik eduki,
07:09 eta, hain zuzen ere, galdera onak zalantzatik abiatuta sortzen dira.
07:18 Denok bilduta gaudenean, ez dut sentitzen ni mentorea naizenik,
07:22 zinemagileak garela baizik elkarrizketan,
07:25 galderak egiten eta gure filmak egiteko bidea bilatzen.
07:33 Tokiak, denborak… aukera eman digu prozesuak aztertzeko.
07:39 Niretzat funtsezko puntua da, eta, askotan,
07:44 abiadurak ez digu horretan gelditzeko astirik ematen,
07:48 eta uste dut espazio honek ikusteko aukera ematen dizula,
07:51 sormen-prozesua garrantzitsuena dela ikustea.
07:57 Proiektuetako murgiltze-sentsazioa, hemen, ez dakit zergatik,
08:01 bitarteko magiko moduko zerbait da,
08:04 une batez mugikorra itzaliko balitz bezala iruditzen zait.
08:10 Burbuila moduko bat da,
08:12 eta nik uste dut oso ona dela sortzeko, pentsatzeko…