00:11 Nire ibilbideari erreparatzen badiozu,
00:13 ikusiko duzu denboraren ideia
00:15 oso presente egon dela betidanik,
00:17 lanean hasi nintzenetik,
00:19 bai idazten dudanean,
00:20 bai egiten dudan horretan ere.
00:21 Hortaz,
00:22 une jakin batean, ideia hau bururatu zitzaidan:
00:23 Zein modutan eta nola hitz egin daiteke denboraz?
00:26 Nola irudikatu daiteke denbora?
00:29 Hau da, nola irudikatu daiteke?
00:30 Nola landu dezaket plastikoki?
00:33 Orduan
00:34 pentsatu nuen denbora “ikusteko”
00:37 –komatxo askoren artean–
00:39 modu bakarra uzten dituen aztarnen bidez dela.
00:41 Eta, gorputz batek modu naturalean dauka,
00:45 hau da, zure ibilbide osoa, eta baita nirea ere,
00:47 gorputzean idatzita dago.
00:49 Eta orduan erabaki nuen
00:50 denbora nire zahartzearen beraren bitartez lantzea.
00:56 Lehen, gogoan dut, adibidez,
00:59 beste gauza batzuk egiten zituen margolari bat…
01:01 Margolari batek margolari izan behar zuen,
01:02 eta eskulturagile batek eskulturagile,
01:03 eta musikari batek musikari;
01:05 baina gaur egun,
01:06 jende gehienak egiten ditu argazkiak,
01:10 bideoak,
01:11 margoak eta baita eskulturak ere.
01:14 Dena erlazionatuta dago denarekin,
01:16 zorionez, unibertsoan bezala.
01:18 Gero eta gehiago ikasten dugu guztiok elkarren mende gaudela,
01:21 guztia erlazionatuta dagoela guztiarekin.
01:23 Eta artean ere bai.
01:24 Nik performanceak egiten baditut,
01:26 marrazkiak egiten baditut,
01:27 objektuak egiten baditut,
01:28 zenbaki lehenekin lan egiten badut…
01:30 Gauza batek eraman nau bestera.
01:37 Bat-batean, hunkitzen zaituen zerbait gertatzen da
01:42 eta zera diozu:
01:43 “tira, zerbait egin behar da, erreakzionatu egin behar da
01:45 honen aurka protesta egiteko,
01:47 zera esateko…”.
01:49 Ulertzen?
01:49 Eta bururatzen bazaizu,
01:50 egin egiten duzu.
01:51 Eta demagun testu bat atera zaizula,
01:54 edo performance bat,
01:55 edo obra plastiko bat,
01:57 edo bideo bat.
01:58 Niri bost axola zait.
02:00 Amak zera esaten zidan,
02:02 arteagatik izan ez arren:
02:04 “Izan ere, toki-toki batzuk zarete”,
02:06 Matilde eta niri guztia interesatzen zitzaigulako,
02:09 den-dena, literatura dena, antzerki dena, zena zelakoa.
02:12 Eta zera esaten zigun: “izan ere, toki-toki batzuk zarete”.
02:14 Eta nik beti diot artean toki-toki bat naizela.
02:17 Nik ez dut pentsatzen: "izan behar da". Ez.
02:20 Hau da, artea da daukadan askatasun-eremu bakarra.
02:24 Sinpleki, nik hau egin nahi dut.
02:26 Eta ez dakidanez ia ezer egiten,
02:28 egiten ikasi behar dut.
02:30 Ez dakit,
02:30 batzuetan nik ez dakidan teknika bat erabili behar da;
02:33 adibidez, bideoa.
02:34 Hortaz, teknika ezagutzen duen
02:37 eta egiten dudana egiten lagun diezadakeen
02:38 hirugarren batengana jo behar dut.
02:40 Hau da, oinez zoaz
02:42 eta zure bideari jarraitzen diozu.
02:43 “Ibiltari, ez dago biderik, ibiliz egiten da bidea”.
02:46 Ezin hobeto gogoratzen dut
02:48 Machadoren poesia hori,
02:50 betidanik, hemen izan dudala;
02:53 ibiltzen ez bazara,
02:55 biderik ez dagoela,
02:56 bidea norberak egiten duela.
02:58 Eta orduan, tira,
03:00 niri izugarri gustatzen zait ibiltzea,
03:02 eta ikusiko duzu performance askotan
03:05 ibili egiten dela.
03:13 Performance batean denbora asko daude,
03:17 espazio asko:
03:18 espazio mentala, espazio fisikoa
03:21 eta presentzia asko daude.
03:22 Gainera,
03:23 performancetik interesatzen zaidan gauzetako bat…
03:28 Antzerkian, adibidez,
03:30 edo musika-kontzertu batean,
03:32 norbaitek nota bat gaizki joz gero,
03:34 edo aktoreak testua ahaztuz gero,
03:37 drama bat izaten da, tragedia bat.
03:39 Performancean, nik ulertzen dudan moduan, ez.
03:42 Performancean, pasatzen den guztia
03:44 ekintzaren parte da,
03:46 eta dena da baliozkoa.
03:48 Dena da baliozkoa txarra bada ere,
03:52 nahiz eta teorikoki
03:54 performancearen garapenean eragin,
04:01 eta negatibotzat hartu.
04:03 Nik ekintza bat egiten dudanean,
04:05 psikologikoki prestatuta nago
04:07 gertatzen den guztia onartzeko.
04:09 Hots, gertatzen dena garrantzitsuagoa da niretzat
04:13 egitea pentsatzen nuena baino.
04:15 Niri, hasieratik amaierara egiten uzten badidate,
04:18 egitea pentsatzen nuena egiten dut,
04:19 in situ aldatzea erabakitzen ez badut,
04:23 performancea ekintza-askatasuna baita.
04:27 Antzerki batean, testu bat daukazu,
04:28 musikan partitura bat
04:30 eta antzerki eta musika garaikidean ere
04:35 mugak daude zoriaren barruan.
04:39 Performancean ez.
04:40 Performancean inprobisatu egin dezakezu,
04:42 aldatu, nahi duzuna egin…
04:46 Nik beti diot:
04:47 “badakit zer egitea pentsatzen nuen,
04:49 baina ez dakit zer egingo dudan”;
04:52 izan ere, ezustea…
04:53 John Cageren beste eragin bat,
04:55 gai horri buruz ari ginela zera esan baitzidan:
04:57 “Esther, ezustea obraren parte da”.
05:00 Eta niretzat hori garrantzitsua izan zen.
05:03 Beti pentsatu izan nuen dena onartuko nuela,
05:05 baina ez nintzen konturatzen zenbateraino
05:07 izan daitekeen interesgarria ezustea.
05:14 Instalazio espazial batean gustatzen zaidana da
05:16 barneragarriak direla oro har,
05:18 jendeak obraren perspektiba guztiak dituela,
05:22 hemengoa, hangoa,
05:23 sartu edo irten egin daitekeela bertan,
05:25 eta edonondik begiratu.
05:26 Niretzat, horixe da obra bat ikusteko modu ideala.
05:33 Kalean duzun publikoa,
05:34 agian, inoiz ez da joango performance bat ikustera,
05:37 museo bat bisitatzera,
05:38 antzezlan bat ikustera edo musika-obra bat entzutera.
05:41 Eta kalean zerbaitekin topo egiten badute…
05:43 bada, interesatzen zait.
05:45 Interesatu egiten zaizkit
05:47 kaleak zentzu guztietan dituen arriskuak.
05:50 Publiko erabat birjina interesatzen zait.
05:53 Ekintza bat egiten dudanean,
05:55 ez dut inoiz esaten:
05:57 “itzali zuen eskuko telefonoak,
05:59 ez egin argazkirik”
06:00 edo ez dakit zer.
06:01 Ez dut ezer esaten
06:04 eta jendeari argazkiak, bideoak, nahi duena egiten uzten diot.
06:08 Nik proposamena askatasun osoz egiten dut
06:11 eta ez dakit zergatik
06:12 ezarri behar diodan jendeari beste zerbait.
06:19 Nik obra egiten dut eta jendeak nahi duena interpreta dezake,
06:23 eta interpretazio guztiak baliozkoak dira.
06:25 Hau da, zer da obra baten irakurketa?
06:28 Zuk obra horrekin ezartzen duzun harremana da,
06:31 eta harreman hori erabat pertsonala da.
06:34 Eta artistak,
06:35 nik,
06:35 kasu honetan,
06:36 egin dezakeen gauza burutsu bakarra desagertzea da,
06:39 eta elkarrizketa ezartzen uztea
06:42 pinturaren edo musikaren edo dena delakoaren
06:44 eta ikuslearen artean.
06:46 Zergatik? Kontuan izan behar duzu
06:48 esperientzia osoa,
06:49 kultura,
06:51 pertsona horrek bizi duen guztia,
06:53 obra baten aurrean.
06:55 Hau da,
06:56 den guztia proiektatzen du edo irudika dezakeen guztia.
06:59 Eta proiekzio horretan
07:01 nik pentsatu ez nituen gauzak aurki ditzake obran.
07:08 Adibidez, gaur egun
07:11 obra guztiak azaltzeko dagoen joera honek
07:14 izutu egiten nau.
07:15 Hau da, interpretazio bakarra.
07:18 Meninak, takk!
07:19 Beste bat, takk!
07:20 Eta mundu osoak gauza bera uler dezala.
07:22 Inteligentziaren diktadura da egiaz.
07:25 Esate batera, niri eskatzen didatenean:
07:27 “arren, azaldu ezazu zure obra”,
07:30 esaten diet: “idatzi zeuok”.
07:33 Nik ez dut azalpen bat bera eman nahi,
07:36 nahi dutena uler dezatela.
07:38 Niri berdin dit
07:39 eta oso ondo iruditzen zait gainera.
07:40 Berdin didala esan dut, baina gehiago esango dizut,
07:42 zoragarria iruditzen zait
07:43 obra baten 10 interpretazio egotea.
07:46 Non eta ez den obra konprometituren bat
07:53 edo zerbait dagoenean,
07:55 emakumeen edo dena delakoaren aurkako zerbait,
08:00 hau da, urduri jartzen nauen egoera sozial bat,
08:04 eta esaten dudanean:
08:05 “zerbait egin beharra dago, ezin da onartu”.
08:07 Eta horrelakoetan,
08:08 ideia onen bat izateko zortea badut,
08:12 eraginkortasunaren izenean sakrifikatzen dut guztia.
08:15 Hori ulertzea nahi izaten baitut;
08:18 adibidez,
08:20 Mediterraneoan hildakoak edo feminizidioak.
08:24 Hor, nik eraginkortasunaren mende jartzen dut dena.
08:36 Nik ez nuen egun batean erabaki:
08:37 “feminista izan behar naiz”,
08:39 ez horixe.
08:40 Bizitzak eraman nau,
08:42 artista izatera eraman nauen bezala,
08:44 feminista izatera,
08:46 kontzienteki,
08:47 eta gertatzen denean arreta jartzera
08:50 eta ahal dela gauzak alda daitezen laguntzera.
08:54 Ni erakusketa kolektiboetara eta museoetara joaten nintzen
08:59 eta zenbat emakume eta zenbat gizon zeuden kontatzen nuen
09:01 sistematikoki.
09:02 Eta topaketa desatsegin bat baino gehiago izan dut
09:04 komisario gizonezkoekin eta emakumezkoekin!
09:07 Nik entzun behar izan dut, esaterako,
09:09 “Esther, ez dut kalitate honetako
09:11 emakume artistarik aurkitu”.
09:13 Eta nik: "emakumea! Niri galdetu besterik ez zenuen!
09:15 Zerrenda bat emango nizukeen”.
09:16 Izan ere edozein egoeratan edo gizarteko arazotan
09:21 begiak erabat irekita ez baditugu
09:25 eta egiaz gertatzen denari begiratzen ez badiogu,
09:28 gainera etortzen zaigu.
09:35 Nik urte luzez lan egin behar izan dut bizitzeko,
09:41 ez bainuen nire lan artistikoa ahultzerik nahi,
09:47 eta ez nuen nahi, bizi ahal izateko,
09:49 arlo artistikoan egin
09:50 nahi ez nituen gauzak egin beharra izaterik.
09:53 Orduan, niretzat erraza izan zen.
09:54 Hasieratik ikusi nuen:
09:57 bizitzeko beste lan bat egingo dut
09:59 eta artean nahi dudana egingo dut.
10:02 Ez diot inori ezer eskatzen,
10:03 ez beka bat,
10:04 ez laguntza bat,
10:05 ez erakusketa bat,
10:06 ezer ere ez.
10:06 Egia esan,
10:07 nire lanean irabazten dudanarekin bizi naiz…
10:09 Orain 83 urte ditut, ia 84,
10:13 eta nire lan artistikoarekin irabazten dudanarekin
10:15 65 urte nituenetik edo bizi naiz.
10:25 Zertarako balio du iturri batek?
10:29 Ura irteteko, ezta?
10:30 Eta zertarako balio du arteak?
10:32 Arrastorik ez dut.
10:33 Niri zertarako balio didan dakit.
10:35 Hau da, bizitzen jarraitzeko balio dit,
10:38 nire buruak funtziona dezan,
10:40 estimulatzeko,
10:42 larritasun asko kentzeko,
10:44 bizitzeko,
10:45 bizitza jasateko,
10:46 ulertzeko,
10:47 egoera batzuetan
10:49 nolabait eragiten dudan sentsazioa izateko.
10:54 Balio dit.
10:55 Beraz,
10:56 ikusten duen jendeari ere balio diola pentsatzen dut,
10:59 modu batera edo bestera balio diola.
11:01 Bizitza osoan museo batean
11:02 sartu ez den makina bat pertsona ezagutzen dut,
11:05 literaturako liburu bat
11:08 inoiz irakurri ez dutenak ere bai,
11:11 eta bizi dira eta pentsatzen dute
11:12 eta pertsona onak edo txarrak dira
11:15 eta gauzak egiten dituzte.
11:16 Ez dakit nola esan:
11:17 artearen obligazio hori ez zait batere interesatzen.
11:22 Niri asko laguntzen dit artea kontenplatzeak.
11:26 Ikaragarri gustatzen zait galerietara joatea,
11:28 museoak ikustera joatea,
11:30 besteek egiten dutena ikustera joatea.
11:33 Estimulatu egiten nau,
11:35 bizitzen laguntzen dit.
11:36 Beraz, jende gehiago ere estimulatuko duela
11:39 eta bizitzen lagunduko diola pentsatzen dut.
11:40 Baina artearen diktadura hau ez zait interesatzen,
11:45 eta arteko guruak ere ez.
11:48 Nahikoa badugu dagoeneko,
11:50 hau da, artea ulertzerakoan eta praktikatzerakoan
11:55 ezartzen diren arau horiek
11:58 ez zaizkit interesatzen ezertarako.
12:00 Niretzat artea askatasuna da edo ez da ezer.
12:04 Izan ere, artea al da diktaduretan egiten dutena?
12:08 Errealismo sozialista artea zen ala ez zen artea?
12:12 Zer da?
12:13 Ulertzen?
12:14 Ez zaizkit definizio horiek interesatzen.
12:17 Ez, ez.
12:18 Artea da egiteko askatasuna,
12:21 interpretatzeko askatasuna,
12:22 ulertzeko askatasuna,
12:24 hau da,
12:25 askatasunaren praktika bat da.