00:09 Nire ustez, pixka bat erredukzionista da
00:11 orain queer zinemari buruz hitz egitea.
00:13 1990eko hamarkadaren hasieran
00:18 une oso jakin bat bizi izan genuen,
00:19 eta jendeak testuingurutik ateratzeko joera du.
00:22 Esaten dugu: «O! Queer zinema berria,
00:24 Todd Haynes, Isaac Julien..."
00:27 Baina uste dut badira bi gauza jendeak testuinguruan
00:29 jartzen ez dituena,
00:31 eta garrantzitsua da hori.
00:33 Horietako bat da hiesaren krisian geundela
00:37 eta premia-sentsazio handia zegoela:
00:41 guk geuk ez bagenituen gure istorioak kontatzen,
00:46 inork ez zituen kontatuko.
00:48 Desagertu egingo ziren.
00:59 Zaila da garai hartako
01:02 intentsitatea azaltzea, ez bazenuen hura bizi izan.
01:07 Badakit paralelismoak egiten ditugula
01:09 pandemia honen eta haren artean,
01:12 baina ezberdintasun handia da
01:15 GIBari buruz genekien gauza bakarra zela
01:18 kutsatzen bazinen hil egingo zinela.
01:19 Horrek baimenik eskatu behar ez izateko
01:23 sentsazioa areagotu zuen.
01:25 Besterik gabe, gure istorioak kontatzekoa.
01:33 Azkar konturatu ginen queer publikoak
01:37 gogo handia zuela bere burua
01:40 pantailan irudikatuta ikusteko, beste edozein publiko bezalaxe,
01:44 baina gutako gehienek ziurtzat
01:46 jotzen dugun moduan.
01:47 Queer publikoak ez zituen bere harremanak
01:49 islatuta ikusten, ez eta bere istorioak eta bere bizitzak ere.
01:57 Beraz, hortaz jabetu ginenean,
01:59 jakin genuen film bat egin genezakeela
02:03 queer publikoari zuzenduta,
02:07 beste inortaz kezkatu behar izan gabe.
02:09 Eta prezio egokian eginda,
02:12 dirua berreskuratuko genuen.
02:14 Eta hori oso motibagarria izan zen.
02:20 Produzitzen hasi nintzenean,
02:22 ez zegoen emakume askorik zinemaren negozioan.
02:24 Baziren emakumezko gidoi-gainbegiratzaile batzuk.
02:28 Eta jantzien diseinatzaile batzuk ere bai.
02:30 Produkzio-diseinatzaile gutxi batzuk, akaso.
02:33 Baina ez zegoen emakumezko argazki-zuzendaririk
02:36 eta ez zegoen emakumezkorik arlo teknikoan.
02:39 Asko aldatu da gauza.
02:42 Oso tematuta gauden aniztasunaren ikusgarritasunarekin.
02:45 Cannesi, Veneziari
02:47 edo Zinemaldiari buruz hitz egiten dugunean,
02:51 edo beste edozein zinema-jaialdiri buruz,
02:52 asko hitz egiten dugu emakumezko zuzendarien kopuruaz.
02:56 Hori garrantzitsua da, jakina.
02:58 Eta Killer Films aitzindaria izan da
03:02 emakumezko zuzendarietan azken 25 urteetan.
03:05 Beste edozein ekoiztetxek
03:07 baino emakumezko zuzendari gehiagorekin lan egin dugu,
03:09 eta modan jarri baino askoz lehenago.
03:12 Baina, pentsatzen dut, halaber,
03:15 ez dugula hitz egiten
03:17 emakumezko produktoreez.
03:19 Ez dugu aipatzen
03:21 zenbat emakume dauden kameraren beste aldean.
03:24 Diseinatzen, filmatzen, eta abar.
03:28 Oso zentratuta gaude zuzentzean,
03:31 inporta duen gauza bakarra balitz bezala.
03:34 Eta inporta du, bai.
03:35 Baina ez da gauza bakarra.
03:46 Uste dut oso garrantzitsua dela ezberdintzea.
03:49 Asko hitz egiten dut horri buruz Europan nagoenean.
03:52 Estatu Batuetan, ez dugu filmetarako dirulaguntzarik.
03:55 Beraz, gidoi bat onartzea erabakitzen dudanean,
04:01 erabaki behar dut zer bide egingo duen.
04:06 Eta bide hori ez da berbera,
04:08 demagun, Espainian edo Frantzian,
04:11 edota filmetarako dirulaguntzen kultura duen
04:14 edozein herrialdetan.
04:16 Beraz,
04:17 gustatu egin behar zait gidoia.
04:19 Iruditu behar zait originala, probokatzailea... dela.
04:23 Sentitu behar dut aurretik ikusi ez dudan zerbait dela;
04:27 film independente bat saltzeko modukoa izateko,
04:29 hori ezinbesteko-ezinbestekoa da.
04:32 Baina, gero, egin daitekeela sentitu behar dut.
04:35 Eta horrek gauza asko esan nahi ditu.
04:37 Alegia, gure filmen finantzaketaren zati handi bat
04:41 aktore-multzoaren araberakoa denez,
04:44 pentsatu behar dut: ba al dago filmean aktore bat
04:48 erakarriko duen zerbait?
04:52 Ba al du istorioaren alderdiren batek zeitgeista
04:56 edo momentuaren espiritua?
04:58 Zuzendariak jada ba al du izen ona?
05:03 Kritikarien aldetik edo nazioartean?
05:11 Horiek guztiak hartu behar ditut kontuan erabaki bat hartzeko.
05:14 Guretzat, aukera-kostua da.
05:17 Film bat onartzen badut eta ez badugu egiten,
05:20 inork ez du kobratzen.
05:22 Eta inork ez badu kobratzen, negozioa itxi egin behar dugu.
05:25 Nahitaez pentsatu behar dugu publikoan,
05:28 eta ez dut uste hori txarra denik.
05:30 Batzuetan Europako filmak ikusten ditut
05:33 eta ez zait iruditzen publikoan pentsatzen ari direnik.
05:43 Publikoan pentsatzeak, hobea egin lezake filma,
05:47 nire ustez, filmak pertsonek ikus ditzaten
05:50 egiten baitira.
05:52 Ez dut uste norbaitek nahi duenari buruzko
05:56 bere fantasia propioak betetzeko egiten direnik;
06:00 horretarako, hobe duzu dantza modernoan-edo aritzea.
06:03 Baina, uste dut hori dela zinemaren zati bat,
06:06 arte forma komertzial moduan.
06:08 Eta zinemagile izanik ez bazara pozten
06:13 jendeak zure lana ikustearekin,
06:18 ez dut uste zuretzako produktore egokia naizenik.
06:21 Bestalde, zenbait zinemagile
06:25 ez lirateke zinemagile izango
06:27 esperimentatzeko aukerarik izan ez balute
06:34 dirulaguntzei esker.
06:36 Esate baterako, guk aukera gutxiago dugu
06:38 esperimentatzeko.
06:41 Baina, Estatu Batuetan,
06:42 uste dut horrek burutsuagoak izatera
06:45 behartzen dituela zinemagileak,
06:47 ez dute-eta dirulaguntzen luxurik.
06:50 Beraz, bi alderdi dituen kontu bat da.
06:51 Europako zinema-eskola
06:54 eta zinema-programa askorekin
06:56 hitz egin izan dut
07:01 eta zinemagileren bat esan izan dit:
07:04 "Ez zait inporta publikoak zer pentsatzen duen.
07:07 Niretzako egiten ditut filmak".
07:08 Eta nik: "Primeran,
07:11 zorte on!".