00:18 Dena ikasten da,
00:19 eta eginez ikasten da.
00:35 Herritarren laborategiak aldarrikatzen du
00:37 berrikuntza-prozesuen parte izan behar direla herritarrak,
00:43 edo hiriko eraldaketen parte,
00:47 gaixoak gaixo dagoela dakien moduan,
00:53 herritarrak ere
00:57 hiriko arazoak ezagutu behar dituelako,
01:02 izan hirigintzakoak, hezkuntzakoak edo beste edozein esparrutakoak.
01:13 Hori da 2007tik Citilaben egiten duguna.
01:18 Hasieran, oso kontzeptu urratzailea zen,
01:23 baina Citilaben sortzaileek proposatu zuten
01:31 arazo sozialen konpobideetan parte har dezaketela herritarrek,
01:37 edo hirien erronketan.
01:40 Ordutik gabiltza lanean
01:43 hori posible dela frogatzeko, esparru askotan.
01:51 Herritar batek berritu egin dezake,
01:54 baina eman egin behar dizkiogu horretarako testuinguru eta baldintzak,
01:58 eta hizkera sinplea erabili.
02:03 Izan ere, diziplina bakoitzak bere terminologia propioa du,
02:05 kontzeptu eta egiteko modu propioak,
02:08 eta Babelen dorre antzeko bat sortzen da horrela.
02:10 Diziplinen esparruan ere gertatzen da.
02:13 Talde horietako bakoitzak,
02:14 administrazio publikoak, unibertsitateak,
02:16 enpresak eta mundu sozialak berak
02:18 beren ezagutzak eta egiteko moduak dauzkate,
02:21 eta interakzioa ahalbidetzen duten testuinguruak sortu behar ditugu,
02:25 espazio komunak sor ditzaketenak.
02:29 Beharrezkoa da hizkera bat partekatzea, helburu batzuk partekatzea
02:31 eta konpondu nahi den erronka bat partekatzea.
02:35 Laborategiek lagundu egiten dute
02:37 itzulpen horiek egiten,
02:39 espazio seguruak sortzen,
02:42 herritarrak ez daitezen zapalduta sentitu,
02:46 ez hizkeragatik, ez beste eragileen botereagatik.
02:54 Arazoak konpontzeko espazioek askotariko eragileak behar dituzte.
02:58 Beti berberak elkartzen bagara,
03:00 beti iritsiko gara soluzio berdinetara.
03:02 Horregatik, arazo konplexuak konpontzeko
03:05 diziplina eta esparru ugaritako jendea elkartu behar da.
03:18 Hezkuntza-esparrua aukera bikaina da herritarren laborategientzat,
03:26 gauza asko eraldatu behar direlako.
03:29 Eta gazteak ezinbestekoak dira eraldaketa horiek egiteko.
03:31 Citilaben hezkuntza-komunitatetik gertu egiten dugu lan,
03:36 eta berarekin lankidetzan gabiltza programazioa eta robotika
03:41 lehen hezkuntzan txertatzeko.
03:47 Aldi baterako laborategiak, tailerrak, antolatzen direnean,
03:51 hau da, laborategi sektorialagoak,
03:54 jendeari gustatzen zaio egiten duzuna, baina batzuetan ez du ulertzen.
03:58 Halere, hiriko neska-mutilekin lan egiten duzunean,
04:02 familietako seme-alabekin,
04:04 aplikazio bat egiten ikas dezaketela eta
04:08 programatzen ikasi dezaketela sei eta hamabi urte bitarteko haurrek,
04:13 eta programatzeak ez duela inolako beldurrik ematen,
04:16 beraiek dira, neska-mutilak,
04:19 programazioaren erabilera txerta dezaketen maisu-maistrak,
04:22 bai katalaneko klasean, bai arte-klasean, zeharka.
04:25 Horrela, curriculumean sartzen dira
04:28 teknologia eta pentsamendu konputazionala,
04:31 eta horrek gure hipotesia defendatzen du:
04:33 berritzailea izatea ahalbidetzen dizun superbotere baten antzekoa da.
04:43 Denak izan gaitezke sortzaile.
04:45 User Generated Content delakoari buruz hitz egiten da,
04:47 erabiltzaileek sortutako edukiaz.
04:50 Izan ere, bi klikera dauzkagu ekoizpen-baliabide horiek,
04:57 baina alfabetatze digitala, konpententziak
05:01 eta aldabetitzazio mediatikoa behar ditugu horretarako,
05:03 nabigatzen eta baliabide horiek
05:06 mundu guztiari helarazten jakiteko,
05:09 orain izugarrizko potentziala dugulako egiten duguna zabaltzeko.
05:14 Transmedia munduaren aitetako batek honako hau zioen:
05:19 "Zabaltzen ez bada, hilda dago".
05:32 Guk Citilaben klubetan ikusten dugu hori
05:35 haurrekin eta helduekin, eta eraldatzailea da.
05:39 'Artisau berriak' izeneko talde bat daukagu
05:42 eta artisau berri horiek
05:44 aurretik metalaren industrian aritutako langileak dira,
05:47 edo arotzak, edo herritar orokorrak,
05:52 hau da, helduak,
05:54 ez dira haurrak, baina adinekoak ere ez dira,
05:56 eta 'wereable'ak egiteko proiektuak,
05:59 gauzen Internetaren gaineko proiektuak,
06:01 Smart Cities delakoei buruzko proiektuak egiten dituzte.
06:02 Hiritarren talde bat da, a priori,
06:04 gauzen Internet zer den ez zekiena,
06:07 'wereable' bat zer den ez zekiena,
06:08 API bat zer zen ez zekiena,
06:09 Arduino zer zen ez zekiena,
06:11 eta 3D inprimagailu bat zer zen ere ez zekiena.
06:13 Baina erronkak planteatuz joan dira hori guztia ikasten.
06:29 Helburua da fabrikazio-laborategiak irekitzea.
06:32 'Fab Lab' delakoak MITean sortu ziren, Massachusetts Institute of Technologyn,
06:35 eta arkitekto eta diseinatzaileentzat zeuden pentsatuta hasiera batean.
06:38 Baina ez, herritarrentzat ere izan daitezke.
06:42 Hori bai, beraiek manipulatzeko moduko teknologia erabili beharko duzu
06:48 eta teknologia hori ezagutzeko prozesuan
06:52 lagundu beharko diezu.
06:55 Eta proiektua beraiena bada, motibazioak lagunduko die zailtasunetan.
07:02 Laborategietan, ez zara irakaslea,
07:08 lezio bat irakasten duena.
07:10 Aldiz, ezagutza ematen diezu
07:14 proiektuak eskatzen duen neurrian.
07:16 Beste superbotere bat
07:18 gauzak irekian azaltzea da.
07:21 Bestela, itxita geratzen da eta prozesua errepikatu egin behar da,
07:25 besteen akatsetatik ikasi gabe.
07:36 Nik gertutik jarraitu dut Hirikilabs proiektua,
07:41 bertan guk egiten ditugun praktiken
07:45 antzeko praktikak egiten direlako.
07:48 Niretzat oso garrantzitsua da triangelu bat osatzea
07:51 liburutegiaren, hezkuntza-komunitatearen eta hiritarren laborategien artean.
07:55 Niretzat, prozesu asko
07:58 indar handiz bultzatzea ahalbidetzen duen triangelu bat da.
08:04 Edozein hiritarri liburutegi bat zer den galdetuta,
08:08 badaki zer den,
08:09 eta badaki bertara joan eta ongi etorria izango dela.
08:12 Eta Tabakalerako liburutegia izugarria da, pasada bat,
08:16 espazio sortzaile pilo dituelako,
08:20 eta sorkuntzaren "birusa" berezkoa duelako.