00:24 - Nik oso argi dut,
00:27 zinemagintzan nago bi elementu oso garrantzitsurengatik:
00:28 Alde batetik, gurasoen etxean kamera bat zegoen
00:33 eta jolasean aritzen nintzen grabatu eta editatzen.
00:35 Eta, beste alde batetik, Zinemaldia ikaragarrizko gakoa izan da.
00:46 Gainera, Larrotxenen egon nintzen, Juanmi Gutierrezekin.
00:50 Eta beste gauza batzuk ere egin nituen…
00:52 Gerora Saroben sartu nintzen, ia kasualitatez
00:55 eta horrek bizitza aldatu zidan.
00:57 Eta zuek, zer?
00:58 - Zinema ikusle gisa gogoko izan dut beti,
01:04 baina Saroben sartzean, ez nuen zinemagintzan jarduteko asmorik,
01:10 ez nuen sortzeko grinarik.
01:13 Aurretik ez nuen ezer egina,
01:15 gidoi-libururen bat irakurria nuen, nola egiten ziren ikusteko…
01:20 baina gakoa aske izatea izan zen.
01:25 Eta zu, Aitor?
01:26 - Nik, haien antzera, zinema gogoko nuen, baina ez nuen inongo ezagutzarik.
01:33 Hutsetik batera edo bira igarotzeko asmoa nuen gehienez ere.
01:39 Gainera, etxeko errebeldia izan zen, nik enpresa-ikasketak egin bainituen.
01:48 Eta plazeragatik izan zenez, modan zegoen zerbait zenez…
01:52 - Nik ere egin nituen enpresa-ikasketak.
01:54 - Pentsatu nuen: "ezer hasi aurretik, probatu nahi dut, hau zer den jakin…"
02:05 - Moriarti guztiok Saroben amaitu ondoren sortu genuen, zer egin ez genekienean.
02:09 Orduan, otu zitzaigun guztion artean 5 film labur egitea.
02:16 Nire ustez, nahiko eskas ibili ginen film laburrak egiterakoan.
02:23 Halere, ikusi genuen taldean lan egitea zela garrantzitsuena.
02:31 - 'Lucio' 2007ko Zinemaldian estreinatu zen…
02:36 Eta grabatu genuen azkeneko gauza birsortzeak izan ziren Tabakaleran.
02:41 Tabakalerak Cinecittà zirudien.
02:44 Niretzat espazio magiko bat zen.
03:13 Orokorrean, proiektuak gutako batek proposatzen ditu,
03:17 eta, normalean, horrek berak lehenengo bertsio bat garatzen du.
03:23 Gero, besteak sartzen gara proiektuan.
03:25 - Bi gako daude: ideia proposatzen duenak edo gutako batek oso ziur egon behar du.
03:35 Ziur egon behar du, proiektua ona eta interesgarria izan behar da.
03:44 Eta, bestetik, guztiontzat izan behar du interesgarria.
03:49 Guztioi gustatzen bazaigu, bikain! Baina ez da gertatu ohi den zerbait.
03:58 - Ondoren, lan-prozesuan gerta daiteke
04:03 proiektua zeure egiten amaitzea.
04:06 Nik hasieran ez nuen gogo handirik
04:09 'Handia' filma egiteko.
04:12 Kontatzen zenidanean, pentsatzen nuen: "tira, zuk argi ikusten baduzu, aurrera".
04:17 Baina gidoia egiten zoazen heinean,
04:19 proiektuarekiko lotura bilatu behar duzu.
04:24 Hor intuizioa oso beharrezkoa da,
04:28 ez dakizu zergatik, baina badakizu istorioa ona izango dela.
04:36 Istorio edo premisa bati heltzean,
04:40 batzuetan pentsatzen duzu: badu zerbait, baina ez dakit zer den.
04:45 sormen prozesu horretan, batzuetan liskarrak sortu ohi dira.
04:53 - Bai, sortzen dira, dezente…
04:57 Baina, edonola ere, 20 urte daramatzagu elkarrekin.
05:00 Azkenean, batak bestea "kutsatzen" du.
05:04 Badakigu zein den gainerakoen ahulgunea.
05:14 - Prozesu bakoitzak bere zailtasunak ditu talde-lanean.
05:18 - Bai, baina egia da kanpotik badirudiela taldean lan egiten dugunean
05:22 zailena filmatzea dela
05:25 baina ia dena adostuta eramaten dugu,
05:30 ez delako eztabaidatzeko astirik egoten.
05:34 Ezin dugu gelditu eta eztabaidan hasi,
05:36 mundu guztia begira izan ohi duzulako.
05:39 - Egia da soilik bi joan ohi garela,
05:41 normalean ez gara denak joaten.
05:44 Eta, dena eztabaidatzea ezinezkoa denez
05:51 rolak banatzen ditugu, gauza txikiak baztertzen saiatzen gara.
05:56 Eztabaidak gauza garrantzitsuetarako gordetzen saiatzen gara ia beti.
06:01 Eta, ez bagara ados jartzen, bi modutara grabatzen dugu,
06:04 eta gero muntatzean adosten dugu dena.
06:07 Hor izaten ditugu gure eztabaidak.
06:11 Halere, uste dut gauza on bat dugula:
06:14 filma gure egoen gainetik jartzen dugu.
06:25 - Asko gustatzen zaigu muntatzerako aukera irekiak uztea.
06:32 Azkenean, bi edo hiru zuzendari izanda, ezin gara filmatzean eztabaidatzen hasi.
06:37 Beraz, plangintza irekia izan ohi da.
06:42 Edo hau diogu: "garrantzitsuena hau da,
06:45 gainerako aukera irekiagoak ondoren ikusteko utziko ditugu".
06:50 Grabatu ondoren osasungarria da
06:54 hau esatea:
06:57 "gauza bat gidoia da, beste bat duguna,
07:00 zer kontatu dezakegu material honekin?".
07:04 Jokoa berriz hasiko balitz bezala da
07:10 "puzzlean pieza hauek ditut, zerbait sortuko dut haiekin".
07:16 Sormen-prozesu batean zaude,
07:19 eta, batzuetan, hasieran ikusten ez zenuen zerbait
07:23 ikustera iritsi zaitezke,
07:28 eta lan-prozesuak eraman zaitu haraino.
07:37 - Nik edizioan haiek baino gehiago sufritzen dut,
07:43 ikaragarri lotzen dudalako filma lehenengoz erakusteko momentuarekin.
07:48 Izan ere, hor beldur handia izaten duzu,
07:53 eta nik gutxienez ez dut asmatzen frustrazio hori kudeatzeko modua…
07:57 Agian gustatu zaielako, baina gehiago gustatu izana nahiko zenukeelako,
08:02 edo kontzepturen bat ulertu izana nahiko zenukeelako...
08:04 Nik frustrazioa horrekin lotzen dut.
08:07 - Hau da, besteek pentsatzen dutenarekin?
08:09 - Bai, oso irekia zaudelako:
08:12 "zer pentsatuko dute? Gustatuko zaie? Amaierak hunkituko al ditu?"
08:18 Alde batetik, egindakoak oihartzuna izatea nahi duzu,
08:24 ikusleei zerbait esan izana.
08:26 Baina, beste alde batetik, eta hau itxuratia izan daiteke,
08:32 gu izan behar gara lehenengo ikusleak.
08:35 - Bi gauzak lotuta daude.
08:38 Ikusleei buruz hitz egiten dugunean, mundu guztiari buruz ari gara hizketan.
08:40 Halere, ez ditugu mundu guztiarentzako filmak egiten.
08:43 Film bat egitean, badakigu ziurrenik
08:46 ez duela konektatuko ikusleen parte batekin.
09:10 - Zeure buruari fideltasuna zor diozu.
09:14 "Zure ikusleei" zuzendutako istorio bat izan arren.
09:17 "Zure ikusle" komatxoen artean diot, ez dakizulako inoiz zein den.
09:21 Baina, haientzat izanda ere,
09:24 ez zara eroso egongo ez bada barnetik ateratako istorio bat.
09:31 - Barnetik atera behar du, ez da eskolan esan dezaketen zerbait
09:35 "hau honela da eta kito", ez dago formula matematikorik.
09:44 - Honela dioen esaldi bat dago:
09:45 "Oso zaila da zinemagintza irakastea, egiten ikasten den artea da".
09:50 Ziurrenik beste diziplina batzuetara eraman daitekeen esaldia da,
09:55 baina, horregatik, zinemagintza eskola on batek
09:57 ikasleei begirada kritikoa izaten erakusten die.
10:02 Elías Querejeta Zine Eskolak ez dio sorkuntzari soilik arreta jartzen,
10:08 hemen eskaintzen dena ere badu: programazioa.
10:14 Gainera, Komisariotza ere ikasi daiteke,
10:18 edo Filmategiarekin oso lotuta egon daitekeen zerbait.
10:24 Ez dakit nola den, Kontserbazioa edo antzeko zerbait...
10:30 Zinemarekiko duen ikuspuntua oso interesgarria iruditzen zait.
10:38 - Nire ustez, bertatik berria den zerbait atera daiteke,
10:45 zinemarekiko ikuspuntu zabalago bat.
10:49 Horregatik, uste dut egokia dela Tabakalera bezalako zentro baterako.
10:53 Ez da zinemagintza ikasteko zinema eskola klasiko bat,
10:56 gehiago eskaintzen duen eskola bat da.
11:00 Bestalde, oso interesgarria izan da
11:04 Nosferatu etorri izana, Tabakalerak berariazko programazioa izatea.
11:08 Ona da Filmategia ere hemen programatzen hasi izana.
11:14 Orain arte Euskadiko Filmategia genuen,
11:17 baina ez zuen programaziorik, edo hori proiektatzeko lekurik.
11:23 Orain, bere espazio propioa du.
11:26 Eta hona etortzean,
11:28 programazioa begiratuta, beti dago zerbait interesgarria.
11:34 Guk geure lan egiteko modua dugu, eta jendeari harrigarria egiten zaio,
11:38 baina horixe da guk egiten duguna.