00:12 Asko aspertutako haurra izan naiz,
00:16 pixka bat barrurakoa ere bai,
00:18 kosta egiten zitzaiona bestearekin harremanak sortzea.
00:22 Eta, bueno, ba kasu gehienetan bezala, askotan bezala,
00:28 ez da ezer berria,
00:29 baina literaturak eman dit bestearekin hitz egiteko,
00:33 bakarrik ez egoteko, konpainia eman dit, modu hori, ez?
00:45 Badago joera bat, tratatzen ari garena artea, kultura, sorkuntza,
00:51 beste edozein produktu bezala. Ikusi besterik ez dago, ez?
00:54 Uste dut ez dela kontsumo azkarreko zerbait,
00:58 ez dela sorkuntza azkarreko zerbait,
01:00 ez gara fast ipuinak idazten ditugun pertsonak edo fast filmak.
01:07 Arteak behar du bere espazioa, bere denbora,
01:10 bere pausa, bere erritmoa behar du, benetakoa izan dadin ere,
01:14 transformatu dezan, elkarrizketa hori eman dadin,
01:17 ez dadin izan bakarrik koloretako bonbilla eder horiek,
01:21 ikusten ditugunak edozein taberna hipsterretan, ez?
01:23 Ari gara hitz egiten dialogoaz,
01:25 ari gara hitz egiten artearen edo sorkuntzaren bidez
01:29 beste norabait iristeko moduez, ez?
01:39 Pertsona aktiboak behar ditugu.
01:41 Zer esan nahi du pertsona aktiboak azkenean?
01:44 Ba, ez dutenak hartzen xehe-xehe emandako hori
01:47 eta irensten dutenak.
01:48 Irakurle aktiboak daki,
01:51 egin du prozesu bat bere bizitzan zehar
01:54 irakurle bezala edo ikusle bezala, edo arte disfrutatzaile bezala,
02:00 zeinak lagundu dion lotzen liburu hau bestearekin;
02:05 gai da liburu batetik haratago joateko, testu batetik haratago,
02:09 hitz batetik haratago, ideia batetik haratago, titular batetik haratago.
02:14 Hori da azkenean irakurle aktiboa,
02:17 baina hori hezten lagundu beharko genuke
02:20 eta uste dut benetan zail dagoela hori.
02:23 Gaur egun daukagun hezkuntza-sistemak ez du hori egiten, inolaz ere, ez?
02:32 Ba ni, batetik oso ikasle ona izan naiz,
02:38 baina ez dut ezer gogoratzen.
02:42 Ez dut ezer gogoratzen, ez historiari loturikoa,
02:45 ez matematikari loturikoa,
02:49 ez dut ezer gogoratzen, baina ezer,
02:54 ez dakit ez… ninduen… arrastorik utzi.
03:00 Ni oso, bai, ni oso oso kritikoa naiz,
03:02 irakaslea naiz, eta oso kritikoa naiz, hala ere.
03:07 Ezagutzen dut, uste dut ondo, sistema,
03:12 oso kritikoa naiz sistemarekin eta baita ere egiten dugun lanarekin, ez?
03:17 Uste dut… ez dakit, ez zaiola ematen eman beharko geniokeen garrantzia.
03:26 Ez da bakarrik irenstea eta azterketak egiten jakitea,
03:29 baizik eta irakasleak esaten dizun hori,
03:31 gehi apunteetan daukazun hori,
03:34 gehi aldamenekoak pentsatzen duen hori,
03:36 gehi zuk, ez dakit,… hor sortzea ba su txiki berriak, ez?
03:43 Hori da ikaskuntza,
03:45 nonbait gorputzean gelditzen den zerbait,
03:48 ez bakarrik memorian edo test bat egiteko material…
03:53 gero zaborretara botatzen duzun detritus hori.
04:00 Uste dut momentu honetan kultura, sorkuntza, artea…
04:05 bueno ba kinka larrian daudela,
04:09 erabat umezurtz gelditzen ari direla, gelditu ez badira.
04:14 Orduan, ba ez dakit honelako tokiek zein eginkizun izango duten aurrerantzean,
04:19 espero dut ez direla izango showroom bat
04:23 edo ez direla izango zentro komertzial bat, artearen etiketapean zeratutakoak,
04:29 ba nahiko nuke, hain zuzen ere,
04:31 izatea kultura, sorkuntza, eztabaida, kritikotasuna,
04:37 esperientzia-aniztasuna bultzatzeko tokiak, ez?
04:42 Horretarako utzi egin behar zaie hori izaten,
04:45 eta horretarako arriskuak hartu behar dira.
04:50 Ze iruditzen zait badatorrela… ez dakit,
04:54 eztabaidari beldurra diogun, eztabaidari beldurra hartu zaion garai bat,
05:00 bagaudela garai horretan eta arriskua dagoela hori areagotzearena,
05:05 eta eztabaidarik gabe ez dago ez eraldaketarik,
05:09 ez dago ez aurrerabiderik, ez dago ez osasunik ez ezer, ez?
05:17 Horrek beldur handia ematen dit eta uste dut horrelako tokiek ere,
05:20 ez bakarrik, inolaz ere, baina lagun dezaketela, hain zuzen ere,
05:25 muga horiek apurtzen.