00:17 Imajinatzen nuen idazlea izango nintzela,
00:18 idazten eta marrazten irudikatzen bainuen beti nire burua.
00:22 Eta aurrerago konturatu nintzen, nolabait,
00:23 zinemak apur bat denetarik egiteko aukera ematen zidala.
00:31 Zinema idazteko beste modu bat zela imajinatzen nuen hasieran,
00:34 eta aurrerago deskubritu nuen poesiatik,
00:36 saiakeratik eta lehen pertsonan idatzitako egunkaritik
00:38 gertuago dauden zinema-moldeak daudela;
00:40 eta, are gehiago, horiek guztiak nahastu egin daitezkeela.
00:42 Hori guztia ikasten ari nintzela deskubritu nuen;
00:44 orduan hasi nintzen beste gauza batzuk ikusten,
00:45 eta horrela zabaldu zitzaidan ikuspegia.
00:50 Urte asko eman ditut irakasle-lanetan;
00:52 oso goiz hasi nintzen,
00:53 eta oso baliagarria izan zitzaidan
00:56 nire ideiak ordenatu, sakonago aztertu,
00:58 sistematizatu eta besteekin trukatzeko.
01:00 Izan ere, ikasleen aurrean jarri eta zerbait kontatzen diezunean,
01:05 ideien trukea gertatzen da.
01:19 Irakasleen lana, beharbada,
01:20 leihoak eta ateak non dauden erakustea izango da,
01:22 beste ezer baino gehiago.
01:23 Gero, bakoitzak erabaki dezala zein ate edo leihora
01:25 joan nahi edo ahal duen.
01:35 Nolabait, eskolak ematean
01:37 behin eta berriz ekartzen nituen gogora
01:38 asko irakatsi zidaten irakasle mota ezberdinak.
01:41 Uste dut, azken finean,
01:43 gure bizitzan aztarna handia uzten duten pertsonak direla.
01:44 Gauza bera gertatzen da programatzaileekin ere.
01:46 Bat-batean, zinemagile bati
01:48 momentu egoki batean zerbait irakasten dion programatzaile batek
01:50 erabat aldatu dezake beraren estiloa,
01:52 zinema ulertzeko duen modua.
01:54 Tabakaleraren kasuan oso naturala eta berezia da hori,
01:57 bertan elkarlanean dabiltzalako programatzaileak eta irakasleak.
02:07 Uste dut super ona dela trukea dakarren guztia,
02:09 beste modu batean pentsatzera eta sentitzera eramaten zaituelako;
02:11 azken finean, horretarako balio du arteak.
02:14 Niretzat, esate baterako,
02:15 inspirazio-iturri handia da hori.
02:16 Pintore, musikari edo arkitektoekin lan egin izan dudanean,
02:19 beti ikasten ditut zineman itzulpenaren bidez
02:21 erabil ditzakedan gauza asko.
02:23 Itzulpen guztietan bezala,
02:25 gauza batzuk bidean galtzen dira,
02:26 gauzak galdu eta irabazi egiten direlako prozesu horretan.
02:32 Beste norbaitekin lan egiten duzunean,
02:33 eta ez bakarrik pintore edo arkitektoekin,
02:35 baita aktoreekin,
02:36 argazki-zuzendariekin, muntatzaileekin eta abarrekin lan egiten dugunean ere,
02:39 beti aurkitzen dugu eremu komun bat.
02:42 Horrek berekin dakar bestearekin bat egiteko modua
02:44 eta espazioa aurkitu behar izatea,
02:45 jakinda zu ez zarela zu izango, zeure horretan,
02:47 baina ezin diozula zu izateari utzi.
02:48 Hori argazki-zuzendariarekin, soinu-zuzendariarekin,
02:50 muntatzailearekin eta beste askorekin gertatzen da,
02:52 eta, nire ustetan, hori da zinemagintzaren alderdirik zoragarriena.
02:58 Hain zuzen, horrexegatik eduki dut nik beti zinema gogoan:
03:00 aldi berean duelako gaitasun artistikoa, narratiboa eta multipoetikoa.
03:05 Hain berandu jaio zen artea denez,
03:07 dagoeneko gainerako diziplina guztien eraginarekin kutsatuta sortu baitzen.
03:12 Pinturaren enkoadratzea lapurtuta sortu zen arte bat da;
03:15 are gehiago, antzerkiari, operari eta musikari ere lapurreta egin die,
03:18 baita zinemak soinua izan aurretik ere.
03:25 Iruditzen zait hain zaharrak direla bide horiek,
03:26 ezen, funtsean, ez dugula Lumière anaiek
03:29 edo Agnès Vardak edo Jean Vigok egiten ez zuten ezer egiten.
03:34 Ñabardurak aldatzen dira,
03:36 baina muina, funtsa, egon bazegoen film horietan.
03:43 Filmak aktoreak ez diren pertsonekin
03:45 eta gidoi irekiekin egitean sortzen den gatazketako bat da,
03:48 berez, arazoa ez dela sekuentziak nola ebatzi,
03:50 baizik eta filma zein den deskubritzea.
03:52 Ez dakizu zer-nolako filma ari zaren egiten
03:53 prozesua oso aurreratuta dagoen arte,
03:56 eta uste dut horrek larritasun-sentimendu handiagoa ematen duela;
03:58 behintzat niri hori gertatzen zait.
04:00 Fikziozko filmak egin izan ditudanean,
04:01 hau da, film narratiboagoak-ohikoagoak-tradizionalagoak,
04:04 prozesua askoz arinagoa izan da,
04:06 esate baterako, 'Entre dos aguas',
04:08 'La leyenda del tiempo' edo 'Los pasos dobles' filmak egin genituenean baino,
04:11 azken horietan handiagoak izan zirelako inplikazio emozionala
04:13 eta ezjakintasunak eragindako tentsioa.
04:17 Uste dut 10 urtean behin edo egin daitezkeen filmak direla,
04:21 bestela, zuzendariak, edo, gutxienez nik,
04:23 erabat ahituta bukatuko nukeelako.
04:37 Urte asko eman ditugu film hau familian egiten;
04:40 2004an hasi zen, duela 14 urte.
04:47 Azken finean, uste dut errealismoa
04:49 beti dela ikuslearekin adosten den zerbait,
04:51 gaiaren arabera aldatzen den konbentzio linguistikoa.
04:54 40 eta 50eko hamarkadetan zinema errealistatzat jotzen zutena
04:57 argitsuegia eta sofistikatuegia iruditzen zaigu orain,
05:02 konbentzioen “josturak” ikusten dizkiogu.
05:05 Ildo horretan, ziur hemendik 15-20 urtera
05:07 gaur egungo film errealistak ikusi eta hau esango dutela:
05:09 “arraioa, begira nola egiten zituzten gauzak kamera eskuan zutela,
05:12 nola egiten zituzten argi mota hauek…”.
05:14 Oso argi ikusiko dute une jakin bateko estetikak direla.
05:29 Kasu batzuetan, hasierako bultzada norbait,
05:32 pertsona jakin bat, edo toki bat filmatzeko grina izan da.
05:35 Beste batzuetan istorio bat, ipuin bat kontatzeko beharra.
05:39 Kezka formalak ere izan dira kausa batzuetan;
05:42 inoiz egin ditut pieza batzuk gailu zehatz bat edukita
05:45 zer gertatzen den probatzeko gogoak bultzatuta…
05:47 zinemagintzan, beharbada, gutxiago.
05:49 Instalazioak egin izan ditudanean, gustuko izan dut, adibidez,
05:53 gela batean lau pantaila jartzea,
05:56 baina denak batera ezin ikusteko moduan;
05:58 beraz, ikusle gisa, zer ikusi nahi duzun aukeratu behar duzu.
06:00 Hori da, nolabait, ideia horren ondorioa:
06:03 ez dago irakurketa bakar bat,
06:05 zuk aukeratu behar duzu zein irakurketa egin nahi duzun.
06:14 Ulertzen dut jendeari lotsa ematea artista dela esateak.
06:17 Lotsa hori, batzuetan, artista gailurrera iritsi
06:19 eta bere bolizko dorrean bizi den figura delako ideiatik dator.
06:22 Badirudi pedantea dela “artista naiz” esatea,
06:25 baina ezin dugu ahaztu oso maiz artisautza-lana dela.
06:29 Nik lanaren ideia hori aldarrikatzen dut;
06:32 eskuzkoa izan ala ez, egiten duzun bitartean gozarazi egiten dizun lanaren ideia.
06:36 Eta ideia hori haurra zinenean lurrean etzanda marrazten zenueneko
06:39 ideiarekin lotzea gustatzen zait.
06:41 Ez dut oso ondo ulertzen zergatik uzten diogun
06:44 edo dioten hori egiteari heldutasunera iristean.
06:46 Niretzat jarraitutasun bat dago.
06:48 Eta zentzu horretan, artista izatea ez da ez handinahia,
06:50 ez apaltasun faltsua; hori da, besterik ez.
06:58 Nire ustez, Tabakaleraren ezaugarririk bereizgarriena da
07:00 jendea bertara pintxoak jatera joatea lortu duela;
07:04 apur bat friboloa dirudi, beharbada,
07:07 baina super garrantzitsua iruditzen zait.
07:08 Jendea ez da joaten Reina Sofía museora edo CCCB kultur gunera pintxoak jatera,
07:13 eta, hain zuzen, hortxe dago aldea:
07:14 ez dakit noren erakusketara inoiz joango ez zatekeen norbait
07:18 erakusketara joatea, pintxotik 10 metrora dagoelako.
07:22 Eta azkenean, aisialdirako
07:24 eta une zoriontsuak bizitzeko topagune hau existituko ez balitz
07:26 ikusiko ez zituzketen gauzak ikusten dituzte.