00:17 Abiapuntua artearen eta zientziaren arteko lankidetza bilatzea da,
00:22 artistak eta zientzialariak elkarren inspirazio-iturri izan daitezen.
00:33 Donostia International Physics Centerreko bi astrofisikarirekin biltzera etorri gara.
00:41 Aukera ezohikoa da erabat,
00:44 mundu oso desberdinak baitira, elkarren artean konexiorik izan ohi ez dutenak.
00:50 Beraz, guretzat, artista gisa, aukera oso berezia da.
00:59 Imajinatu pantaila zirkular handi bat duzula, eta argi guztiak erdian.
01:06 Eguzki bat bezalakoa da, eta hortxe proiektatzen duzu.
01:12 Teknologia betidanik izan da sorkuntza artistikoa sustatu duen indarretako bat.
01:17 Lehen ordenagailuak garatu zirenean,
01:21 artistak dagoeneko ari ziren horiekin lanean.
01:23 Eta denboran atzerago joanez gero, kamerak sortu zirenean
01:27 –eta, horiekin batera, argazkigintza eta bideo-lanak–,
01:30 artista batzuk berehala hasi ziren teknologia horiekin lan egiten, beren artelanak sortzeko.
01:35 Puntu asko daude eta hainbat altueratan zintzilikatzeko aukera ematen dute.
01:40 Funtzionatu dezake.
01:45 Guretzat, artista gisa, zientziaren edo teknologiaren benetako edukia
01:50 ez da hain interesgarria,
01:53 bai ordea gizartean eta politikan dituen eraginak.
01:59 Adibidez, ‘Orbits’ izeneko instalazio bat dugu,
02:02 eta bertan gizakiak espazioan abandonatu dituen
02:06 objektu guztien posizioak kalkulatzen ditugu.
02:09 Objektu horiek egiten duten bidea irudikatzen dugu.
02:13 Ederrak dira,
02:15 baina, ondo pentsatuz gero, objektu horien % 95 zaborra dira.
02:27 Zientziarekin lan egitean, gure helburua ez da jendea heztea.
02:30 Ez dugu hau esan nahi: “hau horrela da edo horrela izan beharko luke”
02:33 edo “begiratu zer dagoen hor goian, zeruan”.
02:36 Hori gertatzen bada, are hobeto, baina ez da helburu nagusia.
02:40 Gure helburu nagusia gaiak plazaratzea da, ez galderei erantzutea.
02:46 Honelako espazioak beharrezkoak dira teknologiak gizartean
02:51 egiten dituen aurrerapenak modu demokratikoan islatzeko;
02:56 izan ere, hala artistak…
03:00 … nola artelanak askatzen ditu alderdi guztiz komertzialetatik.
03:06 Batez ere teknologiari buruz hitz egiten duzunean eta teknologiarekin lan egiten duzunean.
03:11 Teknologia zalantzan jarri nahi baduzu, ez dago besterik, garestia da.
03:16 Artista batentzat ez da erraza honelako sorkuntza-espazioak aurkitzea,
03:21 eta, aldi berean, narrazio jakin batzuetarako beharrezkoak dira honelako espazioak,
03:25 finantzaketa publikoa jasotzen dutenak.
03:32 Medialab kontzeptua oso interesgarria da, liburutegi publiko bat
03:36 eta sorkuntzarako teknologia garaikideak uztartzen baititu.
03:41 Oso interesgarria da; herritar gisa,
03:44 hona etor naiteke, hemen daukat neure proiektua
03:49 eta norbaitek laguntzen dit hori garatzen.
03:58 Ertz batean gazte batzuek eginiko proiektu bat dago.
04:02 20 urte inguru dituzte, baina 16 urterekin hasi ziren.
04:06 Suziriak eraikitzen ari dira, beren kabuz. Eta suziri horiek jaurti egiten dituzte.
04:09 Halako beste proiektu asko daude espazio honetan.
04:14 Ikaragarria da. 16 urterekin honelako espazio batean
04:18 suziri bat eraikitzeko aukera izan banu, izugarria izango litzateke.
04:25 Niretzat oso garrantzitsua izan da lankidetzan aritzea.
04:29 Nik ez nuen ikusizko arteei edo halakoei buruzko ikasketarik egin.
04:32 Ikasketak amaitu nituenean elektronikaren, programazioaren eta
04:35 teknologiaren arloetan hasi nintzen lanean;
04:39 autodidakta izan nintzen hein batean, baina
04:44 beste artista batzuen lankidetzari esker ere egin ahal izan nuen aurrera.
04:49 Oro har, ikusizko arteetan, artisten arteko lankidetza handia egoten da,
04:54 bakoitzak bere ametsak lortu edo bere lanak osatu ahal izateko.